Asterix Helvetian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asterix Helvetian
Jatorria
Egilea(k)René Goscinny eta Albert Uderzo
Argitaratze-data1970
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
IlustratzaileaAlbert Uderzo
ISBN978-2-01-210148-7
Ezaugarriak
Hizkuntzafrantsesa
TelesailaAsterix
Emanaldia
Hasiera-data1970
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSuitzako goi-ordokia
Fikzio-unibertsoaAsterix universe (en) Itzuli
kronologia
Liskarra Asterix Helvetian Jainkoen egoitza

Asterix Helvetian, (frantsesez: Astérix chez les Helvètes) René Goscinny eta Albert Uderzok idatzi eta marraztutako Asterixen abenturen 16. komikia da. 1970ean argitaratu zen Frantzian. 2019an euskarazko itzulpena egin zuen Maddalen Arzallusek.[1]

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kondateko (Rennes) prefektua den Grakus Ojoalvirusek, luxuzko bizitza darama, non orgiak ugariak diren, hiriak Julio Zesarri ordaindutako zergei maula egiten dionari esker. Kondatek Erromara bidaltzen dituen txanpon gutxiak direla eta, gobernua, Ojoalvirusen jokaeraz susmatzen hasten da, eta Klaudius Sinusitus kuestorea bidaltzen du Kondate inguruan egon daitezken ez erregulartasun fiskalei buruz informatzeko. Ojoalvirusek, itxura batean, atseginez hartzen du Sinusitus, baina, ondoren, pozoitu egiten du. Sinusitusek, mediku erromatarraz fidatzen ez dena, mediku hauen laguntzari uko egiten dio eta gertu dagoen Asterixen herrixkari laguntza eskatzen dio.

Han, Panoramixek, sendatzeko, zilarrezko izar bat edo elur-lore bat behar duela esaten dio, Helvetiako (Suitza) mendi garaietan soilik hasten den landarea. Eta hara bidaiatzen dute Asterix eta Obelixek. Galian zehar egindako bidaian, erromatarrek lasai joaten uzten diete, baina behin Helvetiara iritsita, erromatar legioen jazarpena jasaten hasten dira, eskualdeko gobernaria eta Ojoalvirusen laguna den Kaius Diplodokusek, Asterixek eta Obelixek euren misioan huts egitea nahi baitu. Diplodokusek jarritako oztopoak gorabehera, Asterixek eta Obelixek Geneva eta Leman lakua zeharkatzea lortzen dute, handik gertu dagoen mendi tontor batean, edelweiss bat lortuz eta, Guardiasuix ostalaria eta Zurix bankaria helveziarren eta tiroldar batzuen laguntzarekin, euren herrixkara itzuliz, Sinusitus sendatzeko. Edelweissari esker, Sinusitus sendatu egiten da, edabe magikoa edaten du, eta merezitakoa ematen dio Ojoalvirusi. Honen ondoren, Ojoalvirus eta Diplodokus atxilotzea agintzen du. Asterixen istorio guztietan, Sinusitus da, istorio amaierako oturuntzara gonbidatu bezala joaten den erromatar bakarra.

Beste herrialde batzuetatik eginiko bidaietan bezala, helvetiarrak, zenbait topikoren bidez bereizita ageri dira: garbitasunagatik duten obsesioa (Diplodokus bere onetik ateratzen duena, honek, ez baitu oturuntza dibertigarri bat ulertzen, koipetsua ez bada), euren erlojuen zehaztasuna (oraindik kuku erlojuak ez diren arren, baizik eta hondar erlojuak), zulodun gazta (Gruyère gazta), euren banketxeen sekretismoa, euren mendizaletasuna, eta, gatazka guztietan, neutraltasuna mantendu eta bi aldeetako biktimei laguntzeko obsesioa (azkenik, erromatarrei aurka egitea ausartzen direnean, hauei zauriak sendatu behar izateraino). Europa erdialdeko tribu guztiak, politikari buruz hitz egiteko biltzen diren eraikin monumental bat ere agertzen da (joandako gehienak lokartuta geratzen diren arren), Nazio Batuen Erakundearen aurrekari bat.

Abentura honetan, gainera, hiru bitxikeria ikus daitezke:

  • Abenturaren hasieran, Federico Fellinik 1969an zuzendutako Satyricon filmeko zenbait eszena irudikatzen dituen erromatar orgia bat ikus daiteke.
  • Helvetiaranzko euren bidaian gurdiaren gurpil bat galdu ondoren, Asterix eta Obelix, zerbitzu geltoki antzeko batean geratzen dira, non Antarix izeneko batek laguntzen dien, Antar Frantziako gasolindegi katearen maskota dena. Komiki honen bertsio ingelesean, Antarix, Michelinen maskotagatik aldatu zen.
  • Kaius Diplodokusek, bere togan agertzen den orban bati buruz hitz egiten du 20. orrialdean. Bere kolore beltza dela eta, jakina, ezin da barra-barra jaten duen urtutako gaztarena izan, baizik eta marrazkiaren gaineko tinta orban baten antzekoagoa dela. Eta hori gutxi balitz, orbana desagertu egiten da hurrengo binetetan, eta ez da berriz aipatzen, eta, beraz, Uderzok, nahi gabe, orban bat utzi zuela uste da. Orrialdea berriz egin behar ez izateko, Diplodokus eta helvetiar esklaboaren arteko elkarrizketa aldatu zuen. Uderzok sekula ez du istorio hau baieztatu, eta, horri buruz galdetzen dioten bakoitzean, gezurtatu egiten du (baina beti ironikoki).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arzallus, Maddalen. (2015). «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Liskarra
Asterixen Abenturen 16. komikia
1970
Ondorengoa
Jainkoen egoitza