Astigarraga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Astigarraga
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Astigarraga eta Jaizkibelen ikuspegia.jpg
Astigarragaren goitiko ikuspegia; hondoan, Jaizkibel mendia.
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Donostialdea
Izen ofiziala Astigarraga
Alkatea Zorione Etxezarreta Ortuondo EAJlogo.jpg
Posta kodea 20115
INE kodea 20903
Herritarra astigartar
Kokapena
Koordenatuak 43° 16′ 54″ N, 1° 56′ 51″ W / 43.2815684°N,1.9474769°W / 43.2815684; -1.9474769Koordenatuak: 43° 16′ 54″ N, 1° 56′ 51″ W / 43.2815684°N,1.9474769°W / 43.2815684; -1.9474769
Astigarraga hemen kokatua: Gipuzkoa
Astigarraga
Astigarraga
Astigarraga (Gipuzkoa)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 11,89 km2
Garaiera 0-317 metro
Distantzia 7 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 5.901 biztanle (2016)
(Green Arrow Up.svg 188)
% 51,27 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 48,73
Dentsitatea 496,3 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 34,24
Zahartze tasa[1] % 22,81
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 62,55
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 87,74 (2011)
Genero desoreka[1] % 3,45 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 9,04 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 58,25 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 25,9 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1987 Donostiatik banandua. urtea
Webgunea http://www.astigarraga.eus
Oharrak Euskal Herrian kokatutako herria da

Astigarraga Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Donostialdea eskualdekoa eta, haren barruan, Buruntzaldea elkartekoa. 5.901 biztanle zituen 2016. urtean. Astigarraga tradizioz sagardoari loturik dago, bereziki horregatik da ezaguna. Euskal Herrian sagardotegi gehien dituen herria da, 20 baino gehiago.

Geografia fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri honetatik Urumea ibaia igarotzen da. Mendi famatuena Santiagomendi da, eta bertan sagardotegi bat dago. 2014 arte Arantzazuko Ama izeneko eskola bat zuen, lehen erlijiosoa eta pribatua zena, baina gerora publiko bihurtu zutena. 2014tik Astigarragako Herri Eskola deritzo eskolari.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astigarragak mugakide ditu iparralde eta mendebaldean Donostia, hegoaldean Hernani eta ekialdean Errenteria.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1943tik 1987ra Astigarraga Donostiarekin batuta egon zen. Sasoi horretan herriak hazkunde industrial garrantzitsua izan zuen. Desanexioaren ondoren, Astigarragaren populazioak handitzen jarraitu zuen, Donostiaren hazkunde eremuan egoten jarraitzen baitu. XX. mendearen lehen hamarkadan izan zen gorakada batez ere, populazioa %50ean igo baitzen 10 urte horietan.

Astigarragako biztanleria

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astigarragako Andoni Arzallusen[3] testigantza, herrian erdara nola sartu zen kontatzen duenekoa. Euskal Herriko Ahotsak[4][5] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Astigarragako euskara[6] gipuzkeraren edo erdialdeko euskalkiaren[7] aldaera bat da, zehatzago esanda, erdiguneko gipuzkeran[8] barne dagoen Beterriko euskara[9] da bertakoa. Koldo Zuazoren arabera, Beterri izan da euskalkiaren bihotza. Zehatzago esanda, Iruñea eta Gipuzkoako itsasbazterra lotzen duen ardatz zatia. Aspaldikoa da ardatz hori, eta haren aldamenetan sortu eta indartu ziren zenbait hirigune. Ardatz horren indarra inguruetara zabaldu zen, eta zabaldutako gaien artean dago hizkera ere.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bilduko Andoni Gartzia Arruabarrena hautatu zuten alkate. Bilduk gehiengo osoa lortu zuen (zazpi zinegotzi), EAJk bi zinegotzi eskuratu zituen eta Hamaikabat alderdiak beste bi.

2015eko udal hauteskundeetarako Astigarragan hamahiru zinegotzi aukeratu zituzten herritarrek, herriaren hazkundearen ondorioz bi zinegotzi gehiago lortu baitzituen udalbatzak. Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk zinegotzi bat galdu zuen, seirekin geratuz, eta Euzko Alderdi Jeltzaleak lau irabazi zituen, guztira sei eskuratuz. PSE-EEk, berriz, zinegotzi bat lortu zuen. Hamaikabat alderdia ez zen aurkeztu 2015ean eta, beraz, udalbatzan zituen bi zinegotziak galdu zituen. Emaitza horiekin, nahiz eta alderdirik bozkatuena Euskal Herria Bildu izan, EAJ eta PSE-EE alderdiek EAE mailan egindako akordioari esker Jesús María Santos jeltzalea hautatu zuten alkate.

Astigarragako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu*
6 / 13
1.130 (% 44,54)
7 / 11
1.050 (% 49,13)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6 / 13
1.113 (% 43,87)
2 / 11
352 (% 16,47)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE)
1 / 13
245 (% 9,66)
0 / 11
111 (% 5,19)
Hamaikabat**
2 / 11
286 (% 13,38)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
** Hamaikabat ez zen aurkeztu 2015ean.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Udal hauteskundeak Astigarragan
Alderdi politikoa 2011 2007 2003 1999 1995 1991 1987
Bildu % 48,03 7 - - - - - - -
Herri Batasuna/Euskal Herritarrok (HB/EH) - - - - - 6 5 5 5
Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) % 16,1 2 % 27,15 3 - - 1 2 2
Eusko Alderdi Jeltzalea/Eusko Alkartasuna (PNV/EA) - - - - 9 5 - - -
Eusko Alkartasuna (EA) - - % 35,68 4 - - 5 4 4
Hamaikabat (H1!) % 13,08 2 - - - - - - -
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) % 5,08 0 % 10,91 1 1 0 0 - -
Alderdi Popularra (PP) % 4,8 0 % 7,71 1 1 0 0 - -
EB-B/Aralar (EB-B/A) - - % 16,08 2 - - - - -
Aralar % 4,62 0 - - - - - - -
Ezker Batua-Berdeak (EB-B) % 1,56 0 - - 0 - - - -
Aurrera Astigarraga Bai (AAB) % 4,48 0 - - - - - - -

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Antton Arka 1987 1990 Herri Batasuna
Martin Agirre* 1990 1991 Herri Batasuna
Mikel Zabala Arregi 1991 1999 EA
Miren Elixabete Laburu Labaka 1999 2003 Euskal Herritarrok
Bixente Arrizabalaga Bengoetxea 2003 2011 EA
Andoni Gartzia Arruabarrena 2011 2015 Bildu
Jesús María Santos 2015 2016 Euzko Alderdi Jeltzalea
Zorione Etxezarreta Ortuondo 2016 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea
  • Antton Arka alderdikidea ordezkatu zuen hau Auzitegi batek Espainiako bandera "iraintzeagatik" kargua betetzeko gaitasunik gabe utzi zuenean.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proba harriak Foruen plazan

Eraikin erlijiosoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santiagomendi baseliza.

Eraikin zibilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin militarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendeko gotorlekua da Txoritokietakoa.

Sagardoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko udalerrien artean, Astigarraga da sagardo gehien ekoizten duena, bertan 20 sagardotegi baino gehiago baitaude: Akelenea, Artola, Alorrenea, Arrizabalaga, Astarbe, Bereziartua, Buenabentura, Etxeberria, Gartziategi, Gurutzeta, Irigoien, Larrarte, Lizeaga, Mendizabal, Mina, Oialume Zar, Oiarbide, Petritegi, Rezola, Sarasola eta Zapiain.

Astigartar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Astigarraga Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa