Astigarragako koba
| Astigarragako koba | |
|---|---|
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Deba |
Astigarragako koba Debako (Gipuzkoa) udalerriko Goltzibar haranean kokatutako haitzulo arkeologikoa da. Bertan, gizakien presentzia jarraitua egon dela frogatu da, Peleolitiko Beherretik Neolito aurreratuaraino, gainera, labar artearen Paleolitoko trazuen multzo garrantzitsu bat dauka, Gipuzkoan identifikatutako zaharrenetakoen artean kokatua. Koba Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen Informazio Sistemaren barruan katalogatuta dago, balio arkeologiko, historiko eta artistiko handiko gune gisa.[1]
Kokapena eta ingurune geografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astigarragako koba Debako Goltzibar haranean dago, kareharrizko eremu karstifikatu batean. Haran estu eta sakon honek Deba ibaiaren adar txiki bat jasotzen du, eta inguruneak fauna ugari erakartzen zuen, ehizarako gune aproposa bihurtuz. Kareharraren erliebe irregularrak dozenaka galeria eta babesleku natural sortu ditu, eta horietako askok okupazio jarraitua izan dute milaka urtez.
Deba-Urola harana Euskal Herriko kontzentrazio arkeologiko handienetako bat da, Astigarragako kobaren inguruan kokatzen dira, besteak beste, Ekain (UNESCO, arte parietal figuratiboa), Altxerri (Paleolitiko Goiaren artea), Lumentza (Bizkaiko santutegi paleolitikoa), Aitzbitarte multzoa (Gipuzkoako arte parietal figuratibo eta abstraktua) eta Ermittia (Debako okupazio jarraitua) bezalako aztarnategi garrantzitsuak. Horrek erakusten du haran hau ez dela soilik pasabide gaografiko bat, baizik eta historiaurreko jarduera ekonomiko, sozial eta sinbolikoen gune nagusi bat.
Kobaren egitura eta barne-morfologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astigarragako kobaren sarrerak ekialdera ematen du eta 2 metro zabal eta 0.9 metro luze da. Sarreraren ondoren, higakin-kono batek osatutako aldapa bat dago, eta hortik lurzoru ia horizontaleko gela zabal batera iristen da. Gela nagusi horretatik bi galeria irekitzen dira: bata 10 metro ingurukoa, eta bestea 26 metro ingurukoa. Kobaren egitura kareharrizko masa karstifikatuan garatua da, eta espeleotema ugari dokumentatu dira, hala nola, konkrezioak ega horma-gainazal leunduak. 2021eko miaketetan gainazal horietako batzuk leunduta agertu ziren, eta haien jatorria ez dago argi: gizakien jarduerarekin edo hartzen presentziarekin lotu daitezke.
Ezaugarri geologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koba kareharrizko masa karstifikatu batean garatua dago, eta horrek galeria paraleloak, ganbera txikiak eta pasabide natural ugari sortu ditu. Sarrerak ez du tamaina handirik, baina barrualdean espazio zabalagoak irekitzen dira, eta horrek, aukera eman zuen bai eguneroko jarduetarako, bai jarduera sinbolikoetarako.
Kareharraren konposizioak hezetasun erlatibo altua eta tenperatura egonkorra mantentzen ditu, eta horrek sedimentuen kontserbazio ona eta pigmentuen iraunkortasuna ahalbidetu ditu. Baldintza horiek funtsezkoak izan dira bai industria litikoaren eta hezur-aztarnen kontserbazioan, bai arte parietalaren iraunkortasunean.
Ikerketa arkeologikoen historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen prospekzioak (XX. mendearen bigarren erdia)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astigarragako koba lehen aldiz Grupo Munibek identifikatu zuen XX. mendearen bigarren erdian, Deba inguruko aztarnategi karstikoen katalogazio lanetan. Hasierako bisita eta prospekzioek material arkeologiko ugari agerian utzi zituzten, baina ez zen indusketa sistematiko sakonik egin[2].
Indusketa sistematikoak (2005etik 2021era arte)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005ean hasi ziren indusketa arkeologiko sakonak, Jose Antonio Mujika Alustiza arkeologoaren zuzendaritzapean. Urteetan zehar egindako lanek kobaren sekuentzia krono-kulturala zehazten lagundu dute, eta hainbat okupazio-fase identifikatu dira.
Indusketen industria litikoa, hezur-tresnak, fauna-aztarnak eta suaren erabileraren arrastoak dokumentatu dira. 2021eko kanpainan bigarren zundaketan jarraitu zen lanean, eta aurreko urtean dokumentatutako hartz-hezurrez betetako geruza altxatu eta dokumentatu zen. Lan horretan harrizko laska handi bat jaso zen, lehen zundaketako beheko industriaren antzekoa. Sakonera handiagoetan espeleotemak gero eta ugariagoak direla ikusi zen[2].
Estratigrafia eta okupazio-faseak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astigarragako kobaren estratigrafia Euskal Herriko aberatsen eta jarraituen artean dago eta honako fase hauek identifikatu dira: Paleolitiko Beherrea, Industria litikoaren lehen aztarnak agertzen dira, batez ere kuartzitaz eta suharriaz egindako tresna sinpleak, Paleolitiko Ertaina, Neandertalen jardueraren arrastoak agertzen dira: Levallois metodoaz egindako tresnak, ehiza-aztarnak eta suaren erabileraren seinaleak, Paleolito Goiaren hasiera, hezur-industria, ehiza-teknika aurreratuagoak eta tresna txikiagoak agertzen dira. Faunaren aztarnak ugari dira, eta oreina, basahuntza eta hartza dira espezie nagusiak, Aziliensea, tresna txiki geometrikoak eta ehiza-eredu berriak agertzen dira. Garai honetan kobaren erabilera intentsiboa dokumentatzen da, Neolitoa, okupazio esporadikoak dokumentatzen dira, egonaldi labur eta ez-jarraituak, Brontzea, garai honetako aztarnen artean giza hezurrak eta objektu pertsonalak agertzen dira, eta horrek koba ehorzketa-funtzioarekin lotzen du.
Aurkikuntza nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hondeaketetan gauza asko aurkitu dira, hala nola, industria-litikoa (suharriaz eta kuartzitaz egina), hezur-tresnak eta ehiza-tresneria, faunaren aztarnak (oreina, basahuntza, hartza…), Brontze Aroko giza aztarnak eta objektu pertsonalak, Pigmentu gorriz egindako trazuen multzo parietala, suaren erabileraren aztarnak eta errauts-geruzak, ehiza-hondakinak eta animalien prozesamendu-aztarnak eta sedimentu-geruza jarraituak, okupazio-dinamika dokumentatzen dutenak.
Arte parietala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurkikuntza eta lehen ikerketak (2009)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astigarragako kobako arte parietala 2009ko indukstea-kanpainan aurkitu zuten Munibe taldeko kideek eta Josean Mujikak. Handik gutxira, Marcos García Díez ikertzaileak grafiak egiaztatu zituen. Orain arte bi panel paleolitiko ezagutzen dira: batetik, marra biki gorriz osatutako multzo bat, eta bestetik, animali baten irudia beltzez, konkrezio kaltzitiko lodi batez estalia[2].
Arte parietalaren prospekzioa eta azterketa (2021)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021ean parietalaren lehen kanpaina egin zen, Blanca Ochoa Fraileren eskutik. Lanaren helburua izan zen kobsko horma, zorua eta sabaiko gainazal guztiak sistematikoki miatzea, arte parietalarekin lotutako aztarnak identifikatzeko. [1]
Miaketa lana sektoreka antolatu zen, eta argiztapen artifizialeko iturri hotzak erabili ziren, marrazki eta grabatu posibleak angelu zuzenean ikusteko. [1]
Prospekzioan dokumentau ziren:
- Grabatu antropikoak: Autentifikazio prozesuan ezagutzen ziren panelez gain, hainbat eremutan izaera antropikoko grabatuak identfikatu ziren.
- Gainazal leunduak: Zenbait horma-gainazal leundu dokumentatu ziren. Haien jatorria ezezaguna da, gizakiek egindakoak izan daitezke edo hartzek hormaren kontra igurtzita sortutakoak, koban haien presentzia arkeologikoki frogatuta baitago.
- Ikatz markak: Ikatzarekin egindako marka beltz batzuk ere identifikatu ziren, baina haien kronologia ezezaguna da. Horrengo kainpainetan aztertuko dira cehetasun handiagoz
- Ebidentzia modernoak baztertzea: Baztertu egin ziren karburoz egindako marka modernoak, tartean emakume baten irudia eta gurutze bat, baita grafitti batzuk ere.
Kultura-ondarearen egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astigarragako koba Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen Informazio Sistemaren barruan dago katalogatuta. Aztarnategiak babes-araubide espezifikoa du, eta bisita-mugak eta kontserbazio-neurriak ezarri dira, arte parietala eta estratigrafia babesteko.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 Antonio, Jose; Arruabarrena, Juan María; Mujika Alustiza, José Antonio. (2021). «Cueva Astigarraga» Arkeoikuska: Investigación arqueológica (2021): 372–372. ISSN 0213-8921. (kontsulta data: 2026-05-05).
- 1 2 3 Munibe Taldea (Azkoitia); Mujika Alustiza, José Antonio. (2020). «Cueva Astigarraga» Arkeoikuska: Investigación arqueológica (2020): 292–292. ISSN 0213-8921. (kontsulta data: 2026-05-05).
- ↑ «Una mirada al entorno.: Cueva de Astigarraga.» Una mirada al entorno. 2021-01-22 (kontsulta data: 2026-05-05).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Astigarragako kobea, Gipuzkoako Katalogo Espeleologikoa, Aranzadi zientzia elkartea.
- “Astigarragako kobaren aurkitzaileak”, Sustatu.