Asto Iluno

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Asto Iluno, euskal mitologiako jainkoa; Akitania erromatarraren garaian Pirineo aldean.

Ez dugu bere ezaugarririk ezagutzen.

Asto beltz bat

Inskripzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astoilun jainkoari botoz egindako inskripzioa, St.-Béat herrian, aurkitua, Garona Garaia.

"Astoilun- / no deo / C(aius) Fabius / Lascivos / v(otum) s(olvit) libens m(erito)."

Itzulpena: Astoilun jainkoari Caius Fabius Lascivos-ek gogo onez eta arrazoiaren arabera konplitu du bere botoa

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Migel Barandiaranen ustez, "Asto", aste izan daiteke, "Aste iluna" lirateke beraz jainko honen izena.

Bernardo Estornes Lasa bere aldetik, Asto iluna esananahiaren alde dago. Ikerlariak beraz bat dator "Ilun" esanahaiarekin baina ez berriz "Asto"ren hitzaren zentzuarekin, beretzat Asto abereaz ari gara. Hala ere ezin dugu ahaztu nahiz eta astoa Euskal Herriko mitologian abere "donea" izan (eragin kristauaren eraginez gehien bat, Kristoren biziztaren zenbait pasartetan bere laguntzaile gisa azaltzen delako), Pirinioetako irelu gaizto bat, Drac izenekoa, astoaren itxura hartzen duela. Drac honek Idittuen nahiko antza dauka.

Sakontzeko, irakurri: «Astoa mitologian»

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
  • José Miguel Barandiarán, Dictionnaire Illustré de Mythologie Basque, traduit et annoté par Michel Duvert, Donostia, éditions Elkar, 1994. ISBN 2-913156-36-3
  • Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
  • K. Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 316 or., 176 zkia.
  • Julien Sacazeren lanak:
  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena fakzimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.