Astoa euskal mitologian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal arrazako astoa edo Enkarterriko astoa, sinismen askoren protagonista

Astoa euskal mitologian nabarmendutako aberea da. Euskal Herriko zein Pirineo aldeko mitologian astoa hainbat sinismen, kontakizun zein Kondairen pertsonaia da.

Astoa kristau mitologian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristautasunarentzan astoa abere donea da. Astoa jaiotzen bi aberenetariko bat da, idiarekin batera. Astoa izan zen baita ere Familia Santuaren Egiptora ihesaren zama-abera. Eta finean Jesukristo asto baten gainean sartu egin zen Jerusalenen juduen mesias bezala. Sinismen hauen adierazgarri Lazkaoko astotxo eguna ezaguna da.

Ikonografia kristauan astoa abere donea da, eta haren eraginez baita Euskal Herriko hainbat sinismenetan

Astoa euskal mitologia zaharrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Asto Iluno»
  • Drac Pirineo aldeko Okzitaniaren pertsonai bat da, Euskal Herrian ere eragina duena. Mando edo asto gorriaren itxurapean bidairiei agertzen omen zaien abere kaltegarria da.
Sakontzeko, irakurri: «Drac (mitologia)»

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea,Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]