Astondoko hondartza
| Astondoko hondartza | |
|---|---|
| Mota | rock beach (en) |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°25′17″N 2°57′49″W / 43.4213656°N 2.9635896°W |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Biztanle entitate bakar | Uribe Kosta |
| Udalerria | Gorliz |
| Ur-gorputza | Bizkaiko golkoa |
Astondoko hondartza edo, besterik gabe, Astondo[1] Bizkaiko hondartza da, Gorlizko udalerrian dagoena. Bere ondoan Astondo mendixka du.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere oinean dagoen hondartzaren Astondo izenak berez haitzaren aldea esan nahi du bizkaieraz. Itsasbeheran Plentzia eta Gorlizko hondartzekin bat egiten du, baina itsasgorek hiru hondartzak bereizten dituzte. Horregatik, batzuetan Astondo eta Gorliz izenekoak bi hondartza ezberdintzat zenbatzen dira, eta bestetan Astondokoa Gorlizkoaren zatitzat hartzen da.
Astondoko dunak batasuneko garrantzizko leku eta Natura 2000 sarearen lekutzat jotzen dira. Duna eremu hau gure kostaldeko zabalenetakoa dugu. Bertan EAEko landare baskularren kopururik handiena katalogatu da, 177 guztira, eta horien artean, gure lurraldean ia erabat desagertu diren espezie batzuk nabarmentzen dira. Zoritxarrez, gaur egun, hainbat hesi igaro behar ditu hareak duna hazten laguntzeko: hesi bat, errepide bat... Turismoak, bestetik, presio handia eragiten du inguruan.[2]
Turismo lekuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hirigunetik hondartza aldera jaitsi gaitezke ibiltoki batetik. Bertan Gorlizko Ospitalea dago, Helioterapiazko Itsas-Osasun Egoitza izandakoa. 1919. urtean inauguratu zen. Kokalekua funtsezkoa izan zen umeen hezurretako tuberkulosia sendatzeko, eguzkiari (helioterapia) eta itsas iodoari esker. Estatu mailan lehen eraikina da eraikuntza osoan hormigoi armatuaz egin zena.
Ospitalearen aurrean eta Itsas ibiltokian, bertan lanaren bultzatzailea izan zen Areiltza doktorearen monumentua dago. Eta barrutik ikusten da barruko laborategian Laureano Jadoren omenezkoa
Astondo atzealdean, geologikoki fenomeno nahiko famatua ikus daiteke: «harri bihurtutako aremuneak» edo Astondoko dunak dira. Hareazko pilaketa eoliko multzo bat da, 6.000 urte baino zaharragoa. Euskal kostalde osoan eredu bakarra.
Handik metro batzuetara dagoen bide bat jarraituz menditik ibilaldi bat egin daiteke , kostaldeko labarren ondotik. Lau behatoki daude itsasaldearen edertasuna ikusteko. Azkena pasatu ondoren Uztrikotzek izeneko punta ikusten da, eta bertan XVIII. mendean badia babesteko eraiki zen «Azkorriagako Gotorlekuaren aztarnak». Alde labartsu honetan 100 milioi urte baino zaharrago diren harkaitzak daude, uharriak eta dinosauroen oinatz fosilak dituztenak, nahiz eta azken hauek ikusezinak dira gizakientzat.
Beste ibilaldi bat egin daiteke Astondotik 30 metrotara dagoen errepide ondoko asfaltatutako bide bat hartuz. Hortik Billao lurmuturrean dagoen Gorlizko itsasargiraino helduko gara. 1980an eraiki zen itsasargia da, Billao uhartearen aurrean. Badia defendatzeko zegoen kanoi baten aztarnak ere ikus daitezke. Leku honetatik bidea jarraitu eta Ermua mendiarekin topo egingo gara Fao izeneko auzotik jarraituz.
Astondo eta Itsasargiaren artean Foru Abeletxea dago. Bertan, besteak beste, bertoko zaldia den pottoka eta behien sustapen lana egiten da. Abeletxearen ondoan Animalia Basatien Bizkaiko Birgaikuntza Zentroa dago, animalia gaixo, zauritu eta ezinduak sendatzeko.
Bizkaian dauden aisialdi-gune berdeetariko bigarren bisitatuena Gorlizko pinudia da. Kantauri aldeko pinudi hau hondartza ondoan dago eta bertan egun zoragarria igaro daiteke, janaria prestatzeko, barbakoak eta guzti.
Garraiobideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komunikabideei dagokienez, Bilbotik ekialdera 25kmtara dago eta Loiuko aireportutik kotxez, 20 minututara dago. Gainera bus lineal bat dago 20 minutuero Plentziako metro geltokira heltzen dena (metro Bilboko 1 Linea) eta Getxoraino heltzen dira. Errepidez Getxotik (BI-634) edo Mungiatik (BI-2120) bide hartu behar da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 199. arauaː Euskal Herriko kostaldeko leku-izenak. (kontsulta data: 2025-11-4).
- ↑ https://sites.google.com/site/astondopunta/dunas-de-astondo-gorliz
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Bizkaiko hondartza eta kalak | ||
|---|---|---|
|
Abiña • Antzorape • Areatza • Areeta • Areatzatxu • Armintzakalde • Armintza • Arriatera • Arribolak • Arrigorri • Arrigunaga • Arrizabala • Askibil • Astondo • Atxabiribil • Bakio • Barasorda • Barinatxe • Barrika • El Lastrón • Endaidi • Ereaga • Errotatxu • Gorliz • Gorrondatxe • Ikatzaren hondartza • Isuntza • Kanala • Kanalape • Kanterape • Karraspio • Karraspiotxikia • La Arena • Laga • Laida • Laidatxu • Lapatzeak • Meñakotz • Muriola • Ogella • Ondartzape • Plentzia • Portuaundi • Portutxiki • Portu Zaharra • Sagustan • San Antonio • Sokako senoa • Tonpoitxikia • Toña • Uraundi • Usendegi • Urtzuriaga • Zierbenako portua | ||
