Astrid Belgikakoa
| Astrid Belgikakoa | |||
|---|---|---|---|
(2022) | |||
1996 - 2013 | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Brusela, 1962ko ekainaren 5a (63 urte) | ||
| Herrialdea | |||
| Familia | |||
| Aita | Alberto II.a Belgikakoa | ||
| Ama | Paola Belgikakoa | ||
| Ezkontidea(k) | Prince Lorenz, Archduke of Austria-Este (en) | ||
| Seme-alabak | |||
| Haurrideak | |||
| Leinua | House of Saxe-Coburg and Gotha (en) House of Austria-Este (en) | ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Genevako Unibertsitatea St. John's International School (en) St. John Berchmans College (en) | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | politikaria | ||
| Jasotako sariak | |||
Astrid Belgikakoa, sortzez Astrid Josephine-Charlotte Fabrizia Elisabeth Paola Maria (Brusela, Belgika, 1962ko ekainaren 5a) Belgikako printzesa da eta Austria-Ekialdeko artxidukesa ezkontidea. Alberto II.a Belgikako aurreko erregearen eta Paola erreginaren alaba da. 2020ko urtarrilean bere aita Delphine Boëlen (Delphine Saxonia-Coburgokoa) aita zela frogatu ostean, ofizialki Alberto II.aren alaba bakarra izateari utzi zion, nahiz eta ofizialki Belgikako errege-familiako emakume kide bakarra izaten jarraitzen duen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1962an Laekengo Belvédère gazteluan jaio zen.
Bataioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astrid Josephine-Charlotte Fabrizia Elisabeth Paola Maria izenez bataiatu zuten, eta bere aitabitxi-amabitxiak Fabrizio Ruffo di Calabria printzea (amaren aldeko osaba) eta Josefina Karlota Luxenburgoko Dukesa Handia (aitaren aldeko izeba) izan ziren.
Izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Astrid: Suediako Astrid printzesaren omenez (1905-1935), bere aitaren aldeko amona.
- Josefina Carlota: Josefina Karlota Luxenburgoko dukesa handiaren omenez, aitaren aldeko izeba eta amabitxia.
- Fabricia: bere amaren aldeko osaba Fabrizio Ruffo di Calabriaren omenez (1922-2005).
- Isabel: aitaren aldeko birramona zen Elisabet Bavariakoaren omenez.
- Paola: amaren omenez.
- Maria: Ama Birjinaren omenez.
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren hezkuntzako ikasketak bukatu ostean, Astridek artearen historia ikasi zuen urtebetez Leidenen, Herbehereetan. Genevako Europako Ikasketen Institutuan eta Michiganen (AEB) osatu zuen bere hezkuntza.
Ezkontza eta ondorengoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1984. urteko irailaren 22an, Astrid printzesa Bruselan ezkondu zen, Andre Mariaren Elizan, Austriako azken enperadore Karlos I.a Austriakoaren biloba zen Austria-Ekialdeko Lorenzo artxidukearekin (1955). Errege-dekretuz, Lorenzo Belgikako printze bihurtu zen 1995. urtean.[2]
Seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amadeo Maria Jose Carlos Pedro Felipe Paola Marcos de Aviano, Belgikako printzea eta Austria-Ekialdeko artxidukea (Woluwe-Saint-Lamberten jaio zen 1986ko otsailaren 21ean).
- María Laura Zita Beatriz Gerarda, Belgikako printzesa eta Austria-Ekialdeko artxidukesa (Woluwe-Saint-Lamberten 1988ko abuztuaren 26an jaioa).
- Joaquín Carlos María Nicolás Isabel Marcos de Aviano, Belgikako printzea eta Austria-Ekialdeko artxidukea (Woluwe-Saint-Lamberten jaioa 1991ko abenduaren 9an).
- Luisa María Ana Martín Pilar, Belgikako printzesa eta Austria-Ekialdeko artxidukesa (Woluwe-Saint-Lamberten 1995eko urriaren 11n jaioa).
- Leticia María Nora Ana Joaquina Zita Belgikako printzesa eta Austria-Ekialdeko artxidukesa (Bruselan 2003ko apirilaren 23an jaioa).
Bilobak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ana Astrid María de Austria-ekialdeko artxidukesa (2016ko maiatzaren 17an jaioa)[3]
- Maximiliano José Lorenzo Héctor Carlos Marcos de Aviano Austria-ekialdeko artxidukea (2019ko irailaren 6a)[4]
- Alicia Lorenza Ana María Josefina Austria-ekialdeko artxidukesa (2023ko irailaren 2a)[5]
- Albert Isvy (2025eko urtarrilaren 26a)[6]
Belgikako printzesa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1994an, Belgikako Gurutze Gorriko presidentetzan ordezkatu zuen aita. Era berean, Isabel erregina Medikuntza Fundazioko eta Minbiziaren Ikerketarako eta Tratamendurako Europako Erakundeko ohorezko presidentea da.
1996. urteko azaroaren 22an, Astrid Belgikakoa Senatuko kide bihurtu zen. Hurrengo urtean, indar armatuekin bat egin zuen. Unitate medikoko koronela da (aurretik unitate horretako teniente koronela zen).
Aitaren abdikazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitaren abdikaziotik aurrera, 2013ko uztailaren 21ean, Astridek eta neba Lorenzo Belgikakoak Senatuko aulkia izateari utzi zioten, senatari izatea Belgikako Konstituzioak errege ziren erregeen seme-alabei aitortzen dien prerrogatiba baita.[7]
| 1997 | 2004 |
Ohorezko goraipamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Belgikako ohorezko goraipamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atzerriko ohorezko sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alemaniako Errepublika Federaleko Merituaren Ordenako gurutze handiko dama (Alemaniako Errepublika Federala, 1998/07/13).

- Nassauko Adolforen Ordenako gurutze handiko dama (Luxenburgoko Dukerri Handia, 1999/03/15).

- Meritu Zibilaren Ordenako gurutze handiko dama (Espainiako Erresuma, 2000/05/12).

- Iparrizarraren Ordenako gurutze handiko komandantea (Suediako Erresuma, 2001/05/07).

- Norvegiako Merituaren Errege Ordenako gurutze handiko dama (Norvegiako Erresuma, 2003/05/20).

- Enrique infantearen ordenako gurutze handiko dama (Portugalgo Errepublika, 2006/03/08).

- Koroaren Ordenako Gurutze Handiko Dama (Herbehereetako Erresuma, 2006/06/20).

- Hungariako Errepublikako Merezimenduaren Ordenako Gurutze Handiko Dama [Klase Zibila] (Hungariako Errepublika, 2008/04/18).

[[Kategoria:1962} jaiotzak]]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Sánchez, Álvaro. (27 de enero de 2020). El ADN demuestra que el rey Alberto II de Bélgica es el padre de Delphine Boël. ISSN 1134-6582..
- ↑ Copia archivada. .
- ↑ Dubuisson, Martine. (2016-08-09). Quel nom pour les princes qui ne seront plus «de Belgique»?. Le Soir.
- ↑ «België is een prinsje rijker: zoontje voor prins Amedeo en prinses Elisabetta» De Standaard 2019-09-07.
- ↑ «A third child is born to Princess Elisabetta and Prince Amedeo» The Brussels Times 2023-09-04.
- ↑ Fontaine, Nicolas. (2025-01-30). «La princesse Maria Laura de Belgique a donné naissance à son premier enfant qui porte un prénom symbolique» Histoires Royales.
- ↑ Hola. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Belgikako Errege Etxearen webgune ofiziala (ingelesez eta frantsesez)
| Aurrekoa: | Belgikako tronurako ondorengotza-lerroa
5.a |
Hurrengoa:
Amadeo Austria- ekialdekoa |