Astrid Lindgren
Astrid Lindgren (Astrid Anna Emilia Ericsson) idazle suediarra 1907ko azaroaren 14an jaio zen Smålandeko etxalde batean
Haur-literatura landu zuen batik bat, Pippi Långstrump izanda haren lanik ospetsuena. Suedierazko egilerik ezagunenetarikoa da, eta bere liburuak 85 hizkuntzatan itzuli dituzte. Euskaraz, bi hauek ditugu: Pippi itsasorako asmotan eta Pippi Kaltzaluze (Elkar, 1996).
2002ko urtarrilaren 28an hil zen Stockholmen.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Madicken
- Tjorven på Saltkråkan
- Pippi Långstrump, 1942
- Mästerdetektiven Blomkvist (Bill Bergsonen serieak), 1946-1953
- Mio, min Mio («Mio, nire semea»), 1954
- Karlsson på taket («Karlsson sabaian»), 1955-1997
- Barnen i Bullerbyn («Bullerbyko sei umeak»), 1961
- Emil i Lönneberga («Astigar mendietako Emil»), 1963
- Bröderna Lejonhjärta («Lionheart anaiak»), 1973
- Pomperipossa i Monismanien, 1976
- Ronja rövarotter («Ronia lapurraren alaba»), 1981. Lindgrenek idatzitako azken liburua.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Astrid Lindgren ![]() |