Astúlez

Koordenatuak: 42°52′55″N 3°05′14″W / 42.88194°N 3.08722°W / 42.88194; -3.08722
Wikipedia, Entziklopedia askea
Astulez» orritik birbideratua)
Astúlez
 Euskal Herria
Astulezko gaztelua, muino batean kokatua
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGaubea
Administrazioa
Izen ofizialaEstuliz / Astúlez
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°52′55″N 3°05′14″W / 42.88194°N 3.08722°W / 42.88194; -3.08722
Demografia

Astúlez[1] Arabako mendebaldeko herri bat da, Gaubea udalerrikoa. 2007an zazpi biztanle zituen.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak adierazitako euskal izena Astúlez da; hala ere, izen ofiziala Estuliz du euskaraz, eta Astúlez gaztelaniaz.[1]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiz inguraturik dago herria, ekialdetik izan ezik, bertatik Astulezko erreka ateratzen da Tumecillo ibairantz. Mendiek 1000 metrotako altuera ere gainditzen dute baina gazteluaren hondarrak dituenak 786 metrotako garaiera du. Hariztiek, artadiek eta pagadiek estaltzen dituzte maldak[2].

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astúlezko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
9 6 5 6 5 6 7 7

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Astúlezko gaztelua: Erdi Aroan eraiki zen Gaubea harana bera eta Tumecillo eta Omecillo ibaien ertzetako gatz-ibilbideak babesteko helburuaz. Sarmiento familiarena zen XIV. mendean, gaur egun hondarrak baino ez dira gelditzen[3].
  • Donemiliaga eliza: Arabako eliza zaharrenetako bat da, estilo erromanikoan eraikia. Oinplano errektangularra eta abside erdi-zirkularra ditu. Herriaren gaineko muino txiki batean kokaturik dago[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Euskaltzaindia: «Gaubea (udalerria)», Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Urrutia, Javi. «Castillo de Astúlez (786 m)» https://www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).
  3. Astúlez, Castillo de. www.castillosdeespaña.es.
  4. Prieto, Carlos. (2014-01-04). «La Magia de las Piedras: Iglesia de San Millán (Astúlez-Álava).» La Magia de las Piedras (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.