Edukira joan

Asturias, patria querida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asturias, patria querida
Jatorria
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania eta asturiera
HitzakIgnacio Piñeiro
Asturias, patria querida
Herrialdea Asturias
HitzakIgnacio Piñeiro
HizkuntzaAsturieraz eta gaztelaniaz
Onarpen data1984ko apirilaren 27a
Multimedia
Asturias, patria querida ereserkia entzungai (gaztelaniaz)

Asturias, patria querida (euskaraz Asturias, aberri maitea) 1984ko apirilaren 27an onartutako 1984/1 Legeari jarraikiz Espainiako Asturias erkidego edo printzerriaren ereserkia da. Berez asturiarren artean oso sustraitua zegoen abesti herrikoi bat zen, eta horregatik hautatu zuten hango ereserki.

Fernando de la Puente Hevia ikertzaileak buruturiko azken ikerketen arabera, abesti honen jatorria Kuban legoke. Ignacio Piñeiro kubatar musikariak abesti honekin bere asturiar aita omenduko nahiko luke, hau hil aurretik bere jaioterrira itzulia zelarik. XX. mendearen hasieran Mehatz ibarretan dauden Caudal ibaia eta Mieres udalerrietako mehatzetan lan egiten zuten silesiar meatzariek abestutako doinuen moldaketa bat izango litzatekeela uste da.

ereserkia Asturiasko Gobernuaren ekitaldietan nahiz kultur, musika, jai, eta abarren inguruko ospakizunetan ere erabiltzen da. Urtero legez Asturiar Letren Egunean jo ohi da. Nahiz eta onarpen legearen ondoren oso hedatua egon, asturiarzale mugimenduen barnean dauden pertsonek «festa izaera gehiegi eta borroka konpromiso gutxi» duela diote, hortaz, teorikoki, ereserkia nazional bat proposatu beharko litzateke.

Ereserki edo abesti honek bi aldaera ditu, bata gaztelaniaz (hedatuena) eta bestea asturieraz:

Gaztelaniaz

Asturias, Patria querida,
Asturias de mis amores;
¡quién estuviera en Asturias
en todas las ocasiones!

Tengo que subir al árbol,
tengo que coger la flor,
y dársela a mi morena,
que la ponga en el balcón.

Que la ponga en el balcón,
que la deje de poner,
tengo que subir al árbol
y la flor he de coger.

Asturieraz

Asturies, Patria querida,
Asturies de mios amores;
¡Ai!, ¡quién tuviera n'Asturies
en toes les ocasiones!

Tengo de subir al árbol,
tengo de coyer la flor,
y dá-yla a la mio morena
que la ponga nel balcón,

Que la ponga nel balcón,
que la dexe de poner,
tengo de subir al árbol
y la flor tengo coyer.

Euskaraz

Asturias, Aberri maitea,
Asturias nire laztana;
Nor legoke Asturiasen
aukera duen guztietan!

Zuhaitzera igo beharra dut,
lorea hartu beharra dut,
eta nire beltzaranari eman,
balkoian jar dezan.

Balkoian jar dezan,
jartzeaz utzi dezan,
zuhaitzera igo beharra dut
eta lorea hartu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]