Asturietako Erresuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asturiasko Erresuma» orritik birbideratua)
Asturietako Erresuma
Regnum Asturorum
718 – 925
Monarkia
bandera

armarria

Erresumaren kokapena
Geografia
HiriburuakCangues d'Onís, Llangréu, Pravia, Oviedo
Kultura
Hizkuntza(k)Asturleonera aurre-erromantzea erreinuaren zenturan, euskara eta gaztelera aurre-erromantzea ekialdean eta galaikoportugesa mendebaldean. Baliteke enklabe mozarabeak egotea Dueroaren bailaran eta britonikoak iparraldean. Latina erabiltzen zen dokumentu ofizialetan.
ErlijioaKristautasuna
Historia
Sorrera718
Ezeztapena925
Aurrekoa
Bisigodoen Erresuma
Ondorengoa
Leongo Erresuma

Asturietako Erresuma[1] (latinez: Regnum Asturorum) Iberiar penintsulako erresuma bat izan zen, 718. urtean Pelaio bisigodo nobleak sortua, Toledoko Bisigodoen Erresuma kolapsatzean. Musulmanek Iberiar penintsula konkistatu ondoren Iberiar penintsulan sortutako lehen kristau entitate politikoa izan zen. Eta 925. urtea arte iraun zuen; izan ere, urte hartan, hiriburua Oviedotik Leona aldatzean, Asturietako Erresuma Leongo Erresuma bilakatu zen.

XIX. mendean espainiar nazionalismoak asmatutako mitoak dioenez,[2] Iberiar Penintsulako Errekonkista Asturietako Erresumak hasi zuen, Don Pelaio erregea buru zuela.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenaren jatorria bi Asturia izan ziren: Oviedoko Asturia eta Santillanako Asturia.

Erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Asturietako erregeen zerrenda»

Asturietako Erresumak, bere historian, hamahiru errege izan zituen. Nahiz eta zerrenda hau Pelaio buruzagitik hasi, bere burua Asturietako errege aldarrikatu zuen lehen monarka Alfontso I.a izan zen.

Fruela II.a Asturietakoa eta LeongoaAlfontso III.a AsturietakoaOrdoño I.a AsturietakoaRamiro I.a AsturietakoaAlfontso II.a AsturietakoaBermudo I.a AsturietakoaMauregatoSilo AsturietakoaAurelioFruela I.a AsturietakoaAlfontso I.a AsturietakoaFavila AsturietakoaPelaio Asturietakoa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiak, euskara baturako emandako 32. arauan, Asturietako onartu du izen historikoetarako.
  2. (Gaztelaniaz) Pérez Barredo, R.. (2013-11-02). «Javier Peña, catedrático de Historia Medieval: “La reconquista es un mito”» Diario de Burgos (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa 814. urtean

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]