Asturkoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asturkon» orritik birbideratua)
Asturkoia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Asturias
Egoera FAOren araberaendangered-maintained (en) Itzuli
SinonimoakAsturkon, Asturkoi zaldia, Asturiasko ponia.

Asturkoia edo Asturiasko ponia, (asturieraz: asturcón, burrus del Suebe, hau da, Suebeko astoak izanik bertako beste izenetako bat), Asturiasko bertako zaldi arraza bat da[1]. Tamaina txikikoa eta landatarra izanik, poni beltzekin zein zelta poniak izeneko arraza multzoekin lotuta dago, eta jakina, ponien sailkapen taldean sartzen da.

Asturkoiak Euskal Herriko pottoken senide hurbilak dira, eta haiekiko antza handia dute. Gainera Kantabrian beste zaldi arraza bat dago, zaldi montxino izenekoa, bi arrazen oso antzekoa ere eta asturkoi eta pottoka arrazen artean "zubi" arraza dena. Duela ez hainbeste urte zadi arraza guzti hauek populazio bakarra osatzen zutela uste da.

Adituek Asturkoia zelta poniak delako taldean sailkatzen dute. Bertan, besteak beste, Euskal Herriko pottoka, Kantabriako zaldi montxino, Ingalaterrako hego aldeko Dartmoor poniak, Exmoor poni eta New Forest poni arrazak, Galiziako zaldia edo "Faco galegoa", Portugaleko garrano zaldia, Irlandako Connemarako ponia zein Eskoziako Shetland ponia daude ere talde honetan Europako beste zenbait poni arrazaren artean.

Arrazaren kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asturkoia aspalditik Pirinioetan hasita Kantauriar mendilerroan barrena hedatutako zaldi arrazen kidea da. Haien artean Euskal Herriko pottoka, Kantabriako Zaldi montxinoa, Portugaleko garrano zaldia, Galiziako zaldia, eta Lautzako zaldia, Burgoseko ipar aldean eta Euskal Herriko mendebaldean.

Adituek asturkoia zelta poniak delako taldean sailkatzen dute. Bertan, besteak beste, lehen aipatutako inguruko zaldi arrazez gain, Atlantiko bazterreko beste zenbait poki arraza daude, hala nola Ingalaterrako hego aldeko Dartmoor poni eta Exmoor poniak, Irlandako Connemarako ponia, Eskoziako Shetland ponia edo Islandiar ponia, Europako beste zenbait poni arrazaren artean.

Bibliografia ugari dago Exmoor arraza Kantabriar erlaitzeko poni arrazekin lotzen duena, Euskal Herriko bertako poni arrazak barne. Hau horrela da zeren eta Industria Iraultzaren urtetan ehunka poni inportatu zituzten Kantabriar erlaitzatik Inglaterrara bertako meategietan lan egiteko Meategiko zaldiak bezala, pottokak, montxinoak eta asturkoiak. Poni hauek beraien ekarpena egin zuten Ingalaterrako poni arrazen garapenean, Exmoor poniaren zein Dartmoor ponien kasuan.

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrazaren historia eta jatorri urrunari dagokionez, inguruko beste zenbait ponien antzekoa da. Hala nola Zaldi montxinoa, pottoka edo Lautzako zaldia.

Beraien jatorria, seguruenik, aipatutako beste poni arrazen antzera, glaziazioa eta gero bertan geratutako zaldiak izan ziren.

Sakontzeko, irakurri: «Pottoka#Jatorria eta historia»

Asturiasko baldintza natural eta geografikoek, herrialde menditsu eta malkartsua izanik eta inguruko herrialdekiko komunikazio izateko arazoekin XX. mende arte, bi ahoko ezpata izan da arrazaren kontserbazioari dagokionez. alde batetik isolamenduak arraza nahastu gabe mantendu du, baina beste aldetik arraza bera, nahiz eta ezaugarri bikainak dauzkan arraza izan, beste eskualdetara zabaltzeko oztopoa izan da.

Asturkoi zaldiak (Kolore beltzekoak), beste zenbait mendiko zaldiekin batera Asturiasen

Arrazaren egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009. urtean egindako zentsoan danera zaldi asurkoien kopurua ia 2000 burura ailegatzen zen.[2]. Antza joera zaldi hauen kopurua handitzeko da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Begira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]