Asun Agiriano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asun Agiriano

Bizitza
JaiotzaArrasate1963ko maiatzaren 21a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailalizentzia
masterra
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta liburuzaina

Asun Agiriano Altuna (Arrasate, Gipuzkoa, 1963ko maiatzaren 21a) idazlea eta Arrasateko udal bibliotekaria da.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako fakultateko Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofian lizentziatura ikasketak egin zituen, Bibliotekonomia ikastaroak ere egin ditu eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Haur eta Gazte Literatura Masterra.[2] 1992tik Arrasateko udal bibliotekan irakurketa sustatze lanetan eta bibliotekari dihardu. Haur eta gazteentzako liburuen munduan eta Galtzagorri elkartearen jardun du sorreratik, 2006-2011 aldian lehendakari lanetan.[3] Behinola aldizkariaren erredakzio batzordeko partaidea da, 2008az geroztik.[4]

Gara egunkarirako literatura kritikak idatzi ditu, eta kolaboratzailea izan da telebistako zenbait saiotan; Ipupomamua, Sautrela eta Arte[faktua]n. Haur-gazte literaturari, liburutegiei eta irakurketari buruzko artikuluak argitaratu ditu.[5]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako 10 liburuz osatutako katalogoa eman zuen argitara (10 books from Basque literature for Children and Young People, Etxepare Euskal Institutua, 2014).[6]

Aldizkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behinola aldizkarian argitaratutako zenbait lan:[12]

  • Oriaindik ere .Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria,  1575-8168, 32 zk, 2015 46-47 or.
  • Harribitxiak. Asun Agiriano, Mikel Insausti Mendizabal. Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria,  1575-8168, 29 zk, 2014, or. 42-45 or.
  • Hilando cuentos. Cuadernos de psicomotricidad,  1576-6829, 38 zk., 2010 (Ipuinei dedikatutako alea), 11-12 or.
  • Patricia Aldanari elkarrizketa.Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria,  1575-8168, 18 zk, 2008, 7-16 or.
  • Haur liburutegiak eta irakurketa: eskola eta kalearen artean. Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria,  1575-8168, 14 zk, 2006, 21-26 or.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Asun Agiriano - Arrasateko udal bibliotekaria | Kontaizu» kontaizu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  2. Asun Agirianoren “Atzamarra” – Guraso.eus. (Noiz kontsultatua: 2023-07-22).
  3. «Galtzagorri Elkartea» www.ibbygaltzagorri.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  4. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Libros de Asun Agiriano. Biografía y bibliografía» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  5. «Galtzagorri Elkartea» www.ibbygaltzagorri.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  6. (Ingelesez) «"10 Books from the Basque Country for Children and Young People": an invitation to read | Etxepare Euskal Institutua» www.etxepare.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  7. Berria.eus. (2023-06-01). «Asun Agiriano» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  8. «Asun Agiriano eta Marina Garcia» durangokoazoka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  9. Mondraberri. (2022-10-10). Asun Agirianok ‘Atzamarra’ poesia liburua idatzi du, Elkarrek argitaratua | Mondraberri Arrasateko Ataria. (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  10. «Kalean da Asun Agirianoren poema ilustratua - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-22).
  11. Asun Agirianoren “Atzamarra” – Guraso.eus. (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  12. «Asun Agiriano» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]