Asun Fernandez de Garaialde
| Asun Fernandez de Garaialde | |||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2015eko ekainaren 17a - 2019ko ekainaren 18a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko IX. legealdia
2011ko ekainaren 15a - 2015eko ekainaren 16a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VIII. legealdia
2007ko ekainaren 13a - 2011ko maiatzaren 14a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VII. legealdia
2007 - 2019 | |||||||||
| Bizitza | |||||||||
| Jaiotzako izen-deiturak | Asun Fernández de Garaialde | ||||||||
| Jaiotza | Altsasu, 1968ko abuztuaren 18a (57 urte) | ||||||||
| Herrialdea | |||||||||
| Hezkuntza | |||||||||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
| Jarduerak | |||||||||
| Jarduerak | politikaria | ||||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||||
| Alderdi politikoa | Nafarroa Bai 2011 Orain Errepublikak | ||||||||
Asun Fernandez de Garaialde Lazkano Sala (Altsasu, Nafarroa Garaia, 1968ko abuztuaren 18a) nafar politikaria da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003ko hauteskundeetako emaitzei esker, Aralar alderditik, Altsasuko alkate bihurtu zen Fernandez de Garaialde[1]. Agintaldi horretan, ezezagun batzuek alkatearen etxearen kontra pintura bota zuten eta ateari su eman zioten, kale borrokaren erasoa jaso zuen Aralarreko lehendabiziko kidea alegia[2].
Fernandez de Garaialde Parlamenturako Nafarroa Baiko zerrendan hirugarrena joan da 2007ko hauteskundeetan.

2011ko udal hauteskundeetan, NaBai 2011 koalizioko zerrendaburu izan zen Altsasuko udalerako[3]. Bilduk hauteskundeak irabazi ondoren, alkate izatetik zinegotzi izatera pasa zen Altsasuko udaletxean.
2011ko abenduan Nafarroako Aralar alderdiaren koordinatzaile aukeratu zuten[4], Txentxo Jimenez ordezkatuz.
2015ean, Aralar EH Bilduko kide zela, koalizio honetatik Nafarroako parlamentari aukeratua izan zen.[5] 12 urte parlamentari izan ondoren, ez zen berriro aurkeztu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Albisteak | EHB» ehbildu.eus (kontsulta data: 2020-04-25).
- ↑ Press, Europa. (2007-01-05). «Crónica ETA (5).- La alcaldesa de Alsasua, primer miembro de Aralar víctima de kale borroka» www.europapress.es (kontsulta data: 2020-04-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) PAMPLONA, N. G.. (2011-04-19). «Asun Fernández de Garaialde será la candidata de NaBai en Alsasua» diariodenavarra.es (kontsulta data: 2020-04-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) elEconomista.es. (2011-12-17). «Asun Fernández de Garaialde, nueva coordinadora de Aralar en Navarra - EcoDiario.es» ecodiario.eleconomista.es (kontsulta data: 2020-04-25).
- ↑ www.noticiasdenavarra.com (kontsulta data: 2020-04-25).