Asurbanipalen Liburutegia
Asurbanipalen Liburutegia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Antzinako herrialdea | Irakeko Erresuma |
Governorate of Iraq | Ninawa |
Hiria | Mosul |
Antzinako hiri | Ninive |
Koordenatuak | 36°24′N 43°12′E / 36.4°N 43.2°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Assurbanipal |
Objetu kopurua | 30.000 Buztinezko taulatxo |
Asurbanipalen Errege Liburutegia, K.a.ko 7. mendeko testu bilduma handi bat osatzeko eraiki zen liburutegia izan zen; eta haren edukiak berreskuratu izan diren neurrian, antzinateko Mesopotamiako hainbat testuren jatorri dokumentala da egungo zientzia eta historialarientzat. Besteak beste, Gilgamexen Epopeia aurkitu da liburutegiko edukien artean.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Asurbanipal omenez, Neo-asiriar Inperioko azken errege handiaren omenez, buztinezko milaka tableta eta zatiz osatutako bilduma da, VII.a mendeko era guztietako testuak biltzen dituena.
Antzinako tradizio persiar eta armeniarren arabera, Alexandro Handiak, Asurbanipalen liburutegi handia ikusi zuenean, hartan inspiratu zen bere liburutegia sortzeko. Alexandro bere liburutegia sortu baino lehen hil zen, baina bere lagun eta ondorengoetako batek, Egipton agindu zuen Ptolomeok, Alexandriako Liburutegi ospetsua bihurtu zenaren hastapenak gainbegiratu zituen.
Aurkikuntza eta arpilatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Liburutegia Kouyunjikeko kokaleku arkeologikoan aurkitu zen, antzinako Ninive hiriburu asiriarraren parte zelatik toki hiri, Mesopotamiako iparraldean. Gaur egungo Iraken dago aztarnategia.[1][2]
Liburutegia Austen Henry Layard-ek egindako aurkikuntza arkeologiko bat dela esan ohi da. Bere eduki dokumental gehiena, idazkera kuneiformean aurkituako tableta gehienak, Ingalaterrara eraman zituzten eta orain Britainiar Museora daude.
Arpilaketa gutxi izan ez balitz, indusketetan, jatorrizko materialak kontu handiz ez manipulatzearen ondorioz, liburutegiko zati handi bat ordenarik gabe geratu zen, konponbiderik gabe ondorengo ikerlarientzat.
Museo britainiarraren bildumako datu-baseak 30.943 tableta zenbatzen ditu Níniveko liburutegiko bilduma osoan[3]. Berez testu berekoak diren zatirik txikienak kenduz gero, litekeena da "liburutegiak" guztira 10.000 testu inguru izatea.
Arpilaketa eta indusketan, gainera, liburutegiko jatorrizko tresna asko galdu ziren, larruzko tapak, argizarizko taulak eta, posible da papiroak galdu izana ere: tabletetakoaz aparte ezagutza asko galdu zen horrela.
2002. urtean Erresuma Batuak agindu zion Iraki pieza batzuen kopiak bidaliko zizkiola, Asurbanipalen Liburutegia berreraikitzeko plan baterako. Baina minimo hori egiteko ere, ordainketa eskatu zuen Britainiar Museoak[4]. Gerora, Irakeko gerra etorri zen, eta Liburutegia berregiteko planak berpiztu arren Iraken, materialak Londresen jarraitzen du[5].
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Material hauek guztiak Londresko Britianiar Museoan daude.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Biblioteca d'Assurbanipal» artikulutik itzulia izan da, 2022-05-10 data duen 30167535 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-05-10 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Polastron, Lucien X.: "Books On Fire: The Tumultuous Story Of The World's Great Libraries" 2007, pages 2-3, Thames & Hudson Ltd, London
- ↑ Menant, Joachim: "La bibliothèque du palais de Ninive" 1880, Paris: E. Leroux
- ↑ Ashurbanipal Library Phase 1. Britishmuseum.org.
- ↑ (Ingelesez) British Museum welcomes Iraq library project. 2002-05-10 (Noiz kontsultatua: 2022-06-11).
- ↑ (Ingelesez) «Plans to revive ancient library in Iraq approach fruition» Egypt Independent 2011-08-18 (Noiz kontsultatua: 2022-06-11).