Atapuercako mendilerroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Atapuerca arkeologia gunea1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Dolina-Pano-3.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak iii, v
Erreferentzia 989
Kokalekua  Espainia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 2000 (XXIV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Atapuercako mendilerroa Burgosko probintzian dagoen mendilerroa da. Ezaguna da bertan topatutako historiaurreko aztarna garrantzitsuengatik, batez ere 1976tik, eta hauek direla-eta ingurua Gizateriaren Ondaretzat hartu dute. Aurkikuntzen artean, gutxienez hiru hominido mota daude: Homo antecessor, Homo heidelbergensis eta Homo sapiens. Izan ere, Europako hominidorik zaharrena bertan topatu dute.

Juan Luis Arsuaga, Eudald Carbonell eta José María Bermúdez de Castro dira ikerlari nagusiak 1991tik.

Atapuerkako Gran Dolina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gran Dolinako TD6 mailan, gizakien dozenaka fosil aurkitu zituzten 1994an. Hain zuzen ere, fosil horietan aurkitu zituzten kanibalismoaren aztarna zaharrenak.

Europara iritsitako lehenbiziko biztanleak Homo antecessor espezietakoak ziren; haien aztarnak aurkitu zituzten Atapuercako aztarnategi horretan. Aztarnak zehatz-mehatz aztertuta, agerian geratu zen espezie horretako gizakiak kanibalak zirela.

Hominido horiek animaliak jaten zituzten -besteak beste, zaldiak, [[errinozeroak, adarzabalak, bisonteak eta basurdeak-, landareak eta fruituak -almezak, esaterako-, bai eta gizakiak ere.

Giza Eboluzioaren Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgos hirian kokatuta, aztarnategiak topatutako ondare garrantzitsutik abiatuta Giza Eboluzioaren Museoa eraiki eta 2010ean zabaldu zuten. Gizartean Atapuercak ekarritako guztia jakinarazteko eta bere garrantziaz jabetzeko topagune interesgarria da zalantzarik gabe.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atapuercako mendilerroa Aldatu lotura Wikidatan