Atari:Alemania/Alemania

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alemania
Alemania eta Bavariako muga Austria aldetik ikusita.

Alemaniako Errepublika Federala (alemanez Bundesrepublik Deutschland) Europar Batasuneko estatuetako bat da. Iparraldean Ipar Itsasoa, Danimarka eta Itsaso Baltikoa, ekialdean Polonia eta Txekia, hegoaldean Austria eta Suitza eta mendebaldean Frantzia, Luxenburgo, Belgika eta Herbehereekin egiten du muga.

Etimologiaren aldetik, Alemania hitzak «alamanen lurra» esan nahi du. Alamanek V. mendean zehar Rhin ibaia gurutzatu eta Galia erromatarra inbaditu zuten. Germania izena ere erabili ohi da, antzinako erromatarrek lurralde horri Germania zeritzotelako.

Ia bere historia guztian zehar, Alemania hitza termino politikoa baino gehiago geografikoa izan da, Germaniako Erromatar Inperio Santua osatzen zuten estatu anitzei izena emateko erabiltzen baitzen. Alemania estatu batua 74 urtean zehar izan zen (1871 eta 1945 artean- Alemaniar Inperioa, Weimar Errepublika eta Hirugarren Reicha), baina, Bigarren Mundu Gerra amaitu eta gero, bitan zatitu zuten: Alemaniako Errepublika Federala (AEF) edo Mendebaldeko Alemania eta Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED) edo Ekialdeko Alemania. 1990eko urriaren 3an, AEDak AEFarekin osatu zuen berriro Alemania batua.


...gehiago irakurtzeko sakatu hemen