1707 urterarte Eskoziako Erresuma independientea izan zen, data honetan Britainia Handia sortzeko IngalaterrarekinBatasun Agiria sinatu zelarik. Batasunak ez zuen Eskoziako berezko sistema legal edo judizialaren aldaketarik suposatu, hau ordudanik Gales, Ingalaterra eta Ipar Irlandakotik ezberdina delarik, honenbestez nazioarteko zuzenbidean erakunde juridiko ezberdintzat onartu eta hartzen da. Berezko legeen biziraupena jaso da, baita eskoziar kulturako zati diren hezkuntza eta erlijio sistema ezberdinak, hauek mendeetan zehar garatu direlarik.
Eilean Donan (Eskoziako gaelerazko berezko izena hori bera du; euskarazDonanen Uhartea esan nahi du), EskoziakoHighland eskualdearen mendebaldean dagoen Loch Duich lakuan kokatzen den uhartetxo batean dago. Lurrera oinezkoentzako eginiriko zubitxo batez loturik dago eta Dornie herritik mila erdi batera kokatzen da. Eilean Donan leku izenaren jatorria San Donanen datza, zeltiar santu eta martiria. Askok eta askok gaztelu hau Eskoziako ederrenatzat dute eta ez da harritzekoa Eskoziako Turismo Gida askoetan bere argazkiak aurkitu ahal izatea.
Jatorrizko gaztelua Alexander II.a Eskoziako erregeak 1220. urtean Bikingoen erasoaldien aurkako babesa emateko asmoz eraiki zuen. XIII. menderako Kintaileko Mathieson Klanaren (beranduago Earls of Seaforth tituludunak) gotorleku nagusi bilakatua zen.
1539an Iain Dubh Matheson, Matheson Klanaren buru zena, gaztelu hau Sleateko MacDonald Klanaren aurka Eilean Donan uhartean defendatzen ari zelarik hil zen.
1719 urteko apirilean Jakobitatarren Altxamenduaz baliatuz espainiar gudarostea gazteluaz nagusitu zen. Gaztelua berreskuratua izan zen, eta ondoren 1719ko maiatzaren 10-13 egunen artean Britainiar Erret Itsas Gudarosteko hiru fragatek bertan behera suntsitu zuten. Hilabete bat beranduago Espainia Gudarosteak Glen Shieleko Gudan garaituak izan ziren.
...gehiago irakurri