Atari:Frantzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Null
Frantziako armarria Ongi etorri Frantziaren Atarira!
Bienvenue au Portail de la France!
Frantzia

Frantzia (frantsesez: France; fʁɑ̃s ahoskatua) ofizialki Frantziako Errepublika (frantsesez: République Française) Europako Batasunaren estatu bat da. Bere mugak hauek dira: mendebalderantz ozeano Atlantikoa , iparralderantz Mantxako kanala, Belgika, Luxenburgo, Alemania, Suitza eta Italia ekialderantz, eta Espainia, Andorra, Monako eta Mediterraneoa hegoaldean.

Paris da herrialdeko hiriburua.

Geografia

Metropolitar Frantzia Europako mendebaldean dago. Frantziako estatuaren zati dira, halaber, Europatik kanpo diren hainbat lurralde: Ipar Amerikan, Antilletan, Hego Amerikan, Indiako ozeanoan, Ozeano Bareko hego eta iparraldean eta Antartikan.

Metropolitar Frantziaren mugak 2 970 km luze dira: Espainia (650 km), Belgika (620 km), Suitza (572 km), Italia (515 km), Alemania (450 km), Luxenburgo (73 km), Andorra (57 km) eta Monako (4,5 km). Guyanako mugak 580 km luze dira Brasilekin eta 520 km Surinamekin. Saint Martin uharteak (Antillak) 10,2 km luze den muga eraiki gabea du Herbehereen uharte zatiarekin. Azkenik, Antartikan Frantziak beretzat duen Terre Adélie lurraldea (TAAF) muga du Australiak beretzat duen lurraldearekin.

Frantziako kostak lau itsasotara ematen dute (Ipar Itsasoa, Mantxako kanala, Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneoa), lurraldea hedabide eta kultura bidegurutze paregabea eratuz.


...gehiago irakurtzeko sakatu hemen


Gai nagusiak

Geografia
Kategoriak: Arroilak · badiak · haranak · hondartzak · leizeak · lurmuturrak · mendiak · penintsulak · uharteak · ibaiak

Historia
Kategoriak: Arkeologia · Iraultza · Frantziar Inperioa · Bigarren Mundu Gerran · gerrak

Ekonomia
Kategoriak: Enpresak · azpiegiturak · ekonomialariak

Garraioa
Kategoriak: Aireportuak · garraioa enpresak · portuak · tranbiak · trenbideak · itsasontziak

Banaketa administratiboa
Kategoriak: Eskualdeak · departamenduak · barrutiak · herri elkargoak · udaleriak

Gizartea
Kategoriak: Erlijioa · noblezia

Kirola
Kategoriak: Arraunketa · eskubaloia · errugbia · futbola · pilota · saskibaloia · txirrindularitza

Erakundeak
Kategoriak: Unibertsitateak · ospitaleak · indar armatuak

Politika
Kategoriak: Alderdi politikoak · gobernua · [[::Kategoria:Frantziako erregeak|erregeak]] · [[::Kategoria:Frantziako hauteskundeak|hauteskundeak]] · sindikatuak · nazioarteko harremanak

Zuzenbidea
Kategoriak: Botere judiziala · legeak · foru zuzenbidea · espetxeak

Kultura
Kategoriak: Arkitektura · gastronomia · hizkuntzak · literatura · mitologia · hezkuntza · musika · zinema · jaiak

Natura
Kategoriak: Fauna · flora · geologia

Frantziarrak
Kategoriak: Eskualdearen arabera · lanbidearen arabera · departamenduaren arabera · euskal diaspora

Zientzia eta teknologia
Kategoriak: ingeniariak · itsasontziak · zientzialariak

Banaketa administratiboa


...gehiago irakurtzeko sakatu hemen

Artikulu nabarmendua Nabarmendutako irudia

Bordele (frantsesez Bordeaux, bɔʁ.do ahoskatua; gaskoieraz Bordèu) Frantziako hego-mendebaleko Akitaniako eskualdearen eta Girondako departamenduaren hiriburua da, bertan prefektura baitago.

2008an 250.000 biztanle baino gehiago zituen, eta metropoli-guneak 1.105.000 inguru, Frantziako seigarren handiena izanik. Zortzi "kantoi" edo auzotan banatuta dago. Herritarrek bordelar izena dute (frantsesez: bordelais).

Bordele hirigune nagusienetariko bat da munduko ardogintzan. Sektorearen azoka nagusia, Vinexpo, bertan egiten dute eta eskualdean urtero 14,5 bilioi euroko salmentak dituzte. Eskualdean VIII. mendetik aurrera ekoiztu dute Bordeleko ardoa ospetsua. UNESCOk XVIII. mendeko hirigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen "hiri eta arkitektura-multzo aparta" delako.

...gehiago irakurri

Mont-Saint-Michelgo haitza eta herriaren irudia.
Wiktionary Wikibooks Commons
Definizioa Testua Irudiak