< Atari:Hezkuntza‎ | Arbela‎ | Galderak

Hezkuntza/Arbela/Galderak/Artikuluak ikusi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ikasleek zuzenean artikuluen gainean lan egin badute, eta artikuluaren izenburua zuzen idatzi badute, aukera izango dugu artikuluan egindako aldaketak ikusteko. Nahikoa da goiko menuan Artikuluak aukeratzea:

Ikusiko duzuna landutako artikulu guztiak dira, edizioan gehitutako byte kopuruaren arabera antolatuta:

Zutabe bakoitzean aurkituko duzuna hau da:

  • Klasea: Euskarazko Wikipedian eremu hau ez dago oraindik erabilgarri.
  • Izenburua: Artikuluaren izenburua agertzen da, Izenburuaren gainean klik egiten badugu, alfabetikoki ordenatuko dira. Azpian dauden bi botoiak garrantzitsuak dira:
    • Historia: Hor klik egiten badugu, artikuluaren historiala ikus dezakegu Wikipedian. Zer gehitu den eta noiz ikusteko aukera dugu, eta ikaslearen azken ediziora ere joan gaitezke (Ikusi nola)
    • Artikuluaren garapena: hor klik eginda artikuluaren gainean noiz egin den lana ikusiko dugu, baita data horretan egindakoa edukia gehitzea edo kentzea izan ote den.
  • Gehitutako karaktereak: Hemen artikuluari zenbat karaktere gehitu dizkioten ikus dezakegu. Neurri gisa ona da, jakiteko zer egin den, baina ez da neurri absolutua. Izan ere, edukiak kentzea ere lan Entziklopediko garrantzitsua izan daiteke, laburpen on bat egitea bada helburua.
  • Ikustaldiak: Proiektua hasi zenetik artikulu horrek zenbat ikustaldi izan dituen. Neurria ematen digu egiten ari garen lanaren inpaktoari buruz. Ikustaldi kopuruaren arabera ere antolatu daiteke.
  • Balorazio tresnak: Hemen bi botoi ditugu, lehenengoa "Azken bertsioa egile koloreztatuekin" deitzen dena da, orrialde idatzi baten ikonoa dena. Horrekin ikus dezakegu talde lan batean nork egin duen zer, kolorez adierazia (honen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, hemen duzu blog sarrera bat); lana bakarka izan bada, ikasleak zer egin duen ikusiko dugu, artikuluaren gainean. Bigarren botoia "Erakutsi aldaketa metagarriak" da. Botoi horrekin ikus dezakegu artikuluan aldatu dena zer izan den, baina ez da aurrekoa bezain ikusgarria.

Itzuli maiz egindako galderetara