Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Ahozkotasuna landu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Circle-icons-magicwand.svg Lantzeko laguntza eskatu
Wikimania formation lingualibre Montréal-Wiktionnaire.jpg
Lingua Libreri buruzko tailer bat Montréalen
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Wikipedia ahozkotasuna lantzeko lekua izan daiteke, dudarik gabe. Artikuluak irakurri eta grabatu daitezke edo hitz multzo bat hartu eta euren ahoskera Wikimedia Commonsera igo daiteke.

Landutako konpetentziak[aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko zehar-konpetentziak eta hainbat diziplinatako oinarrizko konpetentzia asko lan daitezke ariketa honekin:

Proiektuaren garapena[aldatu iturburu kodea]

Artikuluak grabatzea[aldatu iturburu kodea]

Ez-ohikoa izan daiteke artikulu bat grabatzea, baina badaude arrazoi sendoak hori egiteko:

  • Grabatutako artikuluei esker, Wikipediaren edukia eskuragarri dago euskara uler dezaketen baina irakurri ezin dutenentzat. Edo irakurtzeko zailtasun bereziak dauzkatenentzat.
  • Erabiltzaileek Wikipediako artikuluak entzun ditzakete irakurketa eragozten duten lanak egiten dituzten bitartean, baina ez kontzentrazioa (korrika egitea edo etxeko lanak egitea, adibidez).
  • Ikusmen-urritasuna duten erabiltzaileek pantaila-irakurgailuak erabil ditzakete, baina baliteke ez izatea giza ahots bat bezain zehatzak, bereziki euskaraz. Hori bereziki egia da zientzia, matematika, hizkuntzalaritza eta ohiko ahoskera ezohikoa edo ezezaguna, edo sinboloen erabilera eskatzen duten beste arlo batzuekin lotutako artikuluetan.
  • Euskara ikasten dutenentzat ikasteko tresna baliotsua dira. Grabatu zuten orriaren bertsioari esteka bat emanez gero, erabiltzaileek hitzak entzun ditzakete irakurtzen dituzten bitartean.
  • Ikasteko tresna baliotsua dira entzumen-ikasleentzat (ahoz ematen zaien informazioa modu eraginkorragoan entzuten ikasten duten pertsonentzat).
  • Batzuei errazagoa gerta dakieke artikulu batean kontzentratzea entzuten duten bitartean, bereziki arreta galarazten duten soinuak dituen ingurune batean (entzungailuen erabilerarekin).
  • Artikuluak ozen irakurtzean, irakurleek beste editoreek sumatzen ez dituzten akatsak, erredundantziak eta esaldi deserosoak atzeman ditzakete, horrela Wikipediaren bertsio idatzia hobetuz.

Artikuluak grabatzeko baditugu muga batzuk:

  • Fitxategiak formatua irekia izan behar du, OGG (ahal dela), FLAC edo WAV formatuak ere onartzen dira, baina ez MP3 (mp3 ez da formatu irekia). Grabazioa egiteko erabiltzen den programaren arabera, formatu horiek lortzea erraza izan daiteke. Bestela, sarean badaude OGG formatura esportatzen duten hainbat tresna. Software libre eta euskaratua ere erabil daiteke, Audacity, esate baterako.
  • WAV fitxategiek asko okupatzen dute, eta artikulu luzeekin arazoak egon daitezke igotzeko. OGG formatuan audioa arinago gordetzen da, memoria gutxiago erabiliz.
  1. Artikuluak banatuko ditugu ikasleekin: zatika, osorik edo nahi den bezala.
  2. Ikasle bakoitzak bere zatia edo artikulua grabatu beharko du, atzeko musikarik gabe, ahalik eta garbien.
  3. Ondoren, Wikimedia Commonsera igoko dugu fitxategi hori.
  4. Amaitzeko, fitxategia artikuluan jarriko dugu. Horretarako artikuluan "Aldatu" sakatuko dugu, lehen lerroan jarriko gara eta, ondoren, goiko menuko "Txertatu" aukeratu dugu; bertan, "Txantiloia" aukeratuko dugu. Behin hor gaudela "Entzun Wikipedia" jarriko dugu txantiloi bilatzailean. Agertzen zaigun leihoan gure fitxategiaren izena jarriko dugu (adb: Eguzki-sistema.ogg).
  5. Aldaketak argitaratuko ditugu (klik goian, eskuinean, dagoen botoian) eta entzuteko prest egongo da artikulua.

Hitzen ahoskera[aldatu iturburu kodea]

Hitzen ahoskera ere jaso dezakegun zerbait da. Kasu honetan batuan zein herri bakoitzeko ahoskerarekin jaso daitezke hitzok. Horretarako hainbat tresna ditugu, baina eraginkorrena LinguaLibre da. LinguaLibrek hitz multzo bat grabatzeko aukera ematen digu, eta hitz bakoitza fitxategi independente gisa igotzen du Wikimedia Commonsera. Horretarako, kontu bat izan beharko dugu Wikimedian.

Joan zaitez LinguaLibre orrialdera eta goiko pertsonatxoaren ikonotxoan egin klik sartzeko. Baimendu Wikimedia Commonsi lotura egiten eta dagoeneko barruan egongo gara.

Behean hiru botoi ditugu, horietako bat 🔴 Record Voices jartzen duena da. Hor egingo dugu klik. Baimena emango diogu mikrofonoarekin eta test bat egiteko eskatuko digu. Hurrengo atalean gure burua identifikatu beharko dugu: nor garen, zein hizkuntza hitz egiten dugun eta generoa (nahi izanez gero). Honek aukera emango dio, etorkizunean, ahoskeraren ezagutza egiten duten tresnei.

Ondoren aukera dugu bai testu bat emateko eta hori grabatzeko edo ausazko hitz zerrenda bat lortzeko. Behean ditugun botoien artean batzuek Wikipediako kategoria bat emango digute, beste batek gure inguruan dauden gauzei buruz grabatzeko aukera ematen digu (koordenatuak gaituta) eta, azkenik +External Tools jartzen duenak aukera ematen digu Wikidatatik hitz zerrenda bat lortzeko ausaz. Azken honi ematen badiogu, honakoa itsatsi beharko duzu zerrenda bat lortzeko:

https://query.wikidata.org/#SELECT%20%3Fid%20%3Flabel%20WHERE%20%7B%0A%20%20%3Fl%20a%20ontolex%3ALexicalEntry%20%3B%20dct%3Alanguage%20wd%3AQ8752%20%3B%20wikibase%3AlexicalCategory%20wd%3AQ1084%20%3B%20ontolex%3AlexicalForm%20%3Fid%20.%0A%20%20%3Fid%20ontolex%3Arepresentation%20%3Flabel%20.%0A%20%20FILTER%20NOT%20EXISTS%20%7B%20%3Fid%20wdt%3AP443%20%3Faudio.%20%7D%0A%7D%0ALIMIT%20100

Mugatu dezakezu ere zenbat hitz grabatu nahi dituzun, izan daitezke 100, 200... nahi adina. Ondoren Hurrengoa botoiari eman eta grabatzen has zaitezke. Botoiari eman ostean hitz bakoitza markatuko dizu eta horiek grabatu. Hurrengo orrialdean dago aukera gaizki grabatutakoak ezabatzeko. Azkenik, igotzeko esango diogu eta nahiko, sistema arduratuko da horiek Commonsera igotzen eta Wikidatan ahoskera jartzen.

Kontuan hartzeko erronkak[aldatu iturburu kodea]

  • Artikulua hasi eta buka grabatzea egokiagoa da, zatiak mozten eta itsasten egon beharrean. Artikulu oso luzeekin hau arazo bat da, orduetako lana izan baitaiteke. Neurria hartu eskatzen zaionari.
  • Ahoskera ere kontuan hartu, Wikipedian euskara batuan egiten dugu eta artikuluen kasuan horrela grabatu beharko dugu.
  • Ikasleen lana Arbelaren bidez kontabilizatzeko aukera duzu, baita igotako audio guztiak ikusteko ere. Sistemak, gainera, kategoria bat sortuko du Commonsen ikasle bakoitzaren audioak entzun ahal izateko.

Kanpo estekak[aldatu iturburu kodea]