Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Artikulu bat idatzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lantzeko laguntza eskatu
Nola sortzen da artikulu berri bat?
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Wikipedian artikulu bat idaztea izaten da bururatzen zaigun lehenengo ariketa. Ez da sinpleena, baina bai ikusgarriena eta ulergarriena. Ikasleek gai baten inguruko artikulu bat sortu beharko dute, eta lana banaka zein taldeka egin daiteke.

Errazena, sortu nahi den antzeko beste artikulu bat hartzea txantiloi gisa, eredu bezala.

Artikuluaren zatirik inportanteena hasierako paragrafoa, edo hasierako paragrafoak dira. Wikipedian topa daitezke paragrafo bakarreko artikuluen zirriborroak.





















Landuko diren konpetentziak[aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko zehar-konpetentziak eta Diziplina baitako konpetentziak EAEko Heziberri 2020 Planaren arabera.

Oinarrizko zehar-konpetentziak eta hainbat diziplinatako oinarrizko konpetentzia asko lan daitezke ariketa honekin, bereziki komunikazio gaitasunari lotutakoak:

Hautatutako artikuluaren gaiaren arabera, diziplinatako oinarrizko konpetentzia jakin batzuk landuko dira.

·
·
·
·

Proiektuaren garapena[aldatu iturburu kodea]

Ikasleei zer eskatuko diegun pentsatzea garrantzitsua da. Artikulua luzeegia bada edo euren ezagutza esparrutik edo mailatik kanpo badago, nekatuko dira. Saiatu zerbait sinplearekin hasten: biografia bat, artelan baten inguruko lana, edo ezagutzen duten pop kulturako beste elementu bat izan daiteke. Pentsa ere gai handiak eta garrantzitsuak jada landuta egon ohi direla, eta eurentzat zaila izango dela zerbait gehitzea. Albo barran badituzu beste aukera batzuk horrelako lanak eskatzeko, izan daitezke adibidez Emakumeak Wikipediara edo artelan bati buruz idaztea.

Ikasleek lana asinkronoki egin dezakete beste aplikazio baten bidez, edo bakoitzak bere Proba orria erabilita (Proba orria erabiltzeko laguntza hemen duzu eskuragarri). Izan daiteke jatorrizko lan bat, baina errazago egingo zaie itzulpen bat egitea.

Material osagarria[aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu iturburu kodea]