Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Bideo bat grabatu Txikipediarako
Bideo bat grabatu dezakegu Txikipediarako, haurren Entziklopediarako. Izan ere, Txikipediak, testuekin batera, onartzen ditu irudiak, audioak, infografiak eta bideoak.
Bigarren Hezkuntzako ikasleei Txikipediako artikuluak grabatzeko eta grabazioa Txikipedian bertan kokatzeko eskatuko diegu. Ariketa honekin, testuaren gorputza hobeto ulertzeko aukera izango dute, agian testuan aldaketatxo bat egitea bururatuko zaie, testua grabatzerakoan naturalago gera dadin, eta ozen irakurtzeko trebezia landuko dute.
Grabazioa gero, baliabide digitalekin editatu eta lantzen badugu, esate baterako Kdenlive edo OpenShot erabiliz, konpetentzia digitala ere landuko dugu.
Landutako konpetentziak
[aldatu iturburu kodea]
Oinarrizko zehar-konpetentziak eta hainbat diziplinatako oinarrizko konpetentzia asko lan daitezke ariketa honekin, bereziki:
- Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia.
- Komunikazio konpetentzia.
- Konpetentzia digitala.
- ·
- ·
- ·
Proiektuaren garapena
[aldatu iturburu kodea]Ikasleei gai bat aukeratzeko eskatuko diegu, gai bat lantzeko. Ikasleek hautatutako testu bat grabatuko dute, 8-12 urteko ikasleentzat, ahoskera, doinua, erritmoa, arreta handiz zaindu beharko dute. Grabatutako audioa formatu irekian gorde, esportatu, egin beharko dute. .ogg formatuan, esate baterako. Edo bideoa egitea erabakitzen badute, WebM formatuan.
Gero Wikimedia Commonsera kargatu eta Txikipediako artikuluan txertatu.
Hasi baino lehenago
[aldatu iturburu kodea]Eredu bezala, erabil daitezke hemen behean, eskuinetara, txertatu ditugun bi bideo horiek. (Leioako Barandiaran BHIko DBH3ko ikasle batzuek egina).
- Zertan asmatu dute ikasle horiek?
- Zertan hobetu beharko lukete?
Eredu bezala, baita, azter daitezke Wikimedia Commonsera azken bolada honetan mundu osoko, eta hainbat hizkuntzetako, wikilariek kargatu berri dituzten bideo batzuk.
- Gidoi bat egitea komeni. (Irudi eta testua beharko dira)
- Bideogile aurreratuek irudi geldoak eta bideo txikiak uztartzen dituzte. (Hasieran bideo-editorean irudi edo argazki batzuk jar daitezke, gero bideo laburrak... Endredatzen ikasten da.
- Azpitituluak ere gehitu daitezke.
Bideoa editatzeko
[aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commons horretara formatu irekiko fitxategiak kargatu behar dira. Grabatzeko, nahikoa da esku-telefono bat, baina argazki kamera batek edo bideo kamera batek kalitate hobea eskaini ahal du.
Grabatutako bideo zatiak elkartzeko, zatiak mozteko eta kentzeko, audio arekin aldaketak egiteko euskaratuta dauden Kdenlive edo OpenShot aplikazio libreak erabil daitezke. (Doan deskargatu daitezke eta edozein ordenagailutan instala daitezke). Audioarekin, bere aldetik, lan egin daiteke Audacity aplikazioa erabiliz eta gero Kdenlive edo OpenShot aplikazioak bideoa osatu.
Amaitu baino lehen
[aldatu iturburu kodea]- Bideo edizio aplikazioek proiektua formatu propioan gordetzen dute, eta amaitzerakoa, fitxategia formatu estanderretara esportatzeko aukera eskaintzen dute. Wikimedia Commonsera kargatzeko bideo formatuak, formatu irekiak izan behar dute. Aspaldi honetan gehien erabili diren bideo formatuak .ogv eta .webm dira.
- Wikimedia Commonsera kargatzeko prozesuan galdetuko digute ea zein Creative Commons lizentzia erabiliko dugun. Wikipediako eduki guztiak Creative Commons lizentziarik irekienetan partekatzen dira: CC-0 (Jabari publikoan), CC Aitortu, CC Aitortu-Partekatu berdin.
Ikus, gainera
[aldatu iturburu kodea]- Txikipedian, dagoeneko artikulu batzuek badituzte bideoa txertatuta, esaterako: Arkimedesen printzipioa (Zarauzko Orokieta eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleek egindako bideoa) eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala.
- Audio bat grabatu Txikipediarako.
- Testu bat moldatu Txikipediarako.
- Ahozkotasuna landu Bigarren Hezkuntzan.
Kanpo estekak
[aldatu iturburu kodea]- Audacity: audioak inportatu, editatu, esportatu. Doaneko software librea. (+ euskaraz).
- OpenShot: Bideoak, (bideo zatiak, irudiak, audioak editatzeko, mozteko, itsasteko, esportatzeko hainbat formatutara...
- Kdenlive: Bideoak, (bideo zatiak, irudiak, audioak editatzeko, mozteko, itsasteko, esportatzeko hainbat formatutara...
- Make Irigoien Perurena: (Bideo) aurkezpen eraginkorrak sortzeko dekalogoa.
- #BERRItsutaberna 10/11, Zumaiako ikastetxearen inguruko bideo azalpena
- Txikipedia proiektuaren barruan hegaztien artikuluak osatu dituzte Zumaiako Institutuko ikasleek
- Eredu batzuk.