Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Diagrama bat euskaratu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Circle-icons-magicwand.svg Lantzeko laguntza eskatu
Mature flower diagram.svg
Euskarazko Wikipedian ekarpen interesgarriak egin daitezke diagrametako hitzak euskarara itzuliz.
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Diagrama bat euskaratu dezakegu terminologia lantzeko. Honela, ikasleek terminologia hori ikasteaz gain beste guztiei eskainiko dizkiete irudi horiek euskaraz.


Proiektuaren garapena[aldatu iturburu kodea]

Ariketa hau ez da bereziki zaila egiten, baina denbora nahiko beharko du prestatzen, aurkitu beharko dugula euskaraz ez dagoen baina ingelesez/gaztelaniaz/frantsesez dagoen infografia bat. Wikipedia ikasgelan liburuxkan badaude bi orrialde hau laburbiltzen dutenak:

Non aurki daitezke Wikimedia Commonsen itzultzeko diagramak? Aukera asko daude, baina ez daude guztiz zentralizatuta:

Landutako konpetentziak[aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko zehar-konpetentziak eta Diziplina baitako konpetentziak EAEko Heziberri 2020 Planaren arabera.

Oinarrizko zehar-konpetentziak eta hainbat diziplinatako oinarrizko konpetentzia asko lan daitezke ariketa honekin, batez ere lana egiteko ikasketa kooperatiboa sustatzen bada, bereziki:

  • hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia,
  • ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
  • elkarbizitzarako konpetentzia
  • ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia
  • izaten ikasteko konpetentzia

Baita diziplina baitako konpetentzietan ere:

  • zientziarako konpetentzia
  • teknologiarako konpetentzia
  • gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia
  • arterako konpetentzia

Diagramak lantzeko hautatutako artikuluen gaien edo jakintza arloen arabera, hemen aipatutako diziplinatako oinarrizko konpetentzia horiek edo beste batzuk landuko dira.

Kanpo estekak[aldatu iturburu kodea]