Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Genero oreka lantzen zientzia alorrean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lantzeko laguntza eskatu
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Dokumentu honetan aurkezten den hezkuntza-proposamenak Wikipediaren genero orekaren inguruko lanketa egitea du helburu (“Wikipedia: Genero oreka”, 2022), ikasleek tresna erabiltzen ikasteaz gain, euskarazko plataforman ekarpen positiboa egin dezaten. Proposamena 4.DBHko Kultura Zientifkoa ikasgairako diseinatu da; hala ere, moldaketak eginda irakasgai gehiagotan erabiltzeko aproposa litzateke. Wikipedia gaur egungo munduaren isla da. Hala, gizartean gertatzen den moduan, Wikipedian ere ez dago genero orekarik (“Wikipedia: Genero oreka”, 2022), entziklopedia zein liburuetan gizonek jokatutako paperari eman zaion garrantziak eragina izan baitu Wikipedian dauden emakume eta gizon ratioen artean. Emakumeak Wikipediara (“Emakumeak Wikipediara”, 2022) ekimenaren orrialdean egoeraren inguruko hainbat datu eskaintzen dira eta Euskal Wikipedian genero ikuspegia txertatzeko proiektua aurkezten da. Egoera hobetzeko egin daitezkeen ekintzen artean, ondorengoak bildu ditugu:

  • Emakumeen biografia berriak sortu edo euskarara itzuli.
  • Kategoriak sortu (adibidez, lanbide ezberdinak txertatuta).
  • Emakumeek egindako ekarpenak eta ezagutzak jaso.
  • Falta diren euskal herritar aintzindariak bistaratu.

Gaur egun, goi mailako zientzia ikasketatan emakumeen presentzia gizonezkoena baino txikiagoa da. Proposamen honetan, zientzia-gaien eta genero rolen lanketa egin nahi dugu eta, hortaz, ikasleen zeregina euskarazko Wikipedian falta diren emakume zientzialariei buruzko artikuluak sortzea izango da, egin dituzten ekarpen zientifikoak azpimarratzeko. Jarduera honek, Wikipediaz baliatuz, gaitasun digitalak garatzeko aukera eskaintzen du.

Kokapen orientagarria[aldatu iturburu kodea]

  • Ikasmaila: DBH 4
  • Ikasgaia: Kultura zientifikoa (Zientziarako konpetentzia).
  • Edukia: “Zientzian jarduten duten pertsonen ikuspegi estereotipatua gainditzeko estrategiak, eta ezagutza zientifikoak testuinguru sozialetik eta historikotik ateratzekoa gainditzekoak” (1. multzoa).
  • Modalitatea: aurrrez aurrekoa.
  • Denboralizazioa: 3 aste.
  • Martxoak 8 baino lehenagoko asteetan egiteko jarduera aproposa. Egun zehatz batean egin beharreko lana azalduko zaie ikasleei eta Martxoak 8an lana entregatzeko azken eguna izango da.

Konpetentzia nagusiak[aldatu iturburu kodea]

Atal honetan proposamena EAEko zein Nafarroako curriculumen baitan kokatu ditugu. Batetik, EAEn Heziberri 2020 Marko Pedagogikoak konpetentzietan oinarritzen du ikaskuntza-irakaskuntza prozesua. Konpetentzia horiek oinarrizko zehar-konpetentziak eta oinarrizko konpetentzia diziplinarrak izan daitezke. Bestetik, Nafarroako hezkuntza-legediak gaitasunetan oinarritutako ikaste-irakaste prozesua zehazten du.

Ariketa honekin landu daitezkeen konpetentzia eta gaitasunak ondoren bildu ditugu:

EAE

Zehar-konpetentziak:

  • Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia.
  • Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.
  • Elkarbizitzarako konpetentzia.
  • Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia.
  • Izaten ikasteko konpetentzia.

Diziplinatako konpetentziak:

  • Zientziarako konpetentzia.
  • Teknologiarako konpetentzia.

Nafarroa

Gaitasunak:

  • Hizkuntza komunikazioa.
  • Matematika gaitasuna eta zientzia eta teknologiako oinarrizko gaitasunak (lan honetan ez da matematika gaitasuna landuko)
  • Gaitasun digitala.
  • Ikasten ikastea.
  • Gaitasun sozial eta zibikoak.
  • Ekimena eta ekintzailetza.
  • Kontzientzia eta adierazpen kulturalak.

Proiektuaren garapena[aldatu iturburu kodea]

Otsailaren 11n jardueraren hurrengo azalpena emango zaie ikasleei: Gaur, “Emakume zientzialariaren eguna” (Otsailak 11) izanik eta laster, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna (8M) ospatuko dugunez, Emakumeak Wikipediaren proposamenaren barruan eta zientzietako gaiak lantzeko helburuarekin, ondorengo proposamena sortu nahi dugu:

WikiEmakumeok proiektuan WikiEmakumeok/Emakume zientzilariak kategoria osatzea. https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:WikiEmakumeok/500_emakume

  1. Ikasleak 4-5 pertsonako talde heterogeneotan banatuko dira.
  2. Erreferentzia gisa, dinamikoki gaurkotzen den Wikiemakumeok/500 emakume zerrenda hartuko dugu.
  3. Ikasleen zeregina:
  • Zerrenda horretan emakume zientzilariak identifikatzea izango da.
  • Ondoren, talde bakoitzak emakume horietako bat hautatuko du euskarazko artikulua sortzeko. Horrela, euskarazko Wikipedian falta diren artikuluak idaztea izango da taldeen ekarpena.
  • Artikulu bakoitza osatutzat emateko gutxienez honako azpipuntuak landu beharko ditu:

i. Biografia,

ii. Ikasketa eta lorpen akademikoak,

iii. Izandako lanak eta ikerketa jardunak.

  • Artikuluan argazkiak, erreferentziak eta estekak gehitu beharko dira.
  • Azkenik, positiboki baloratuko da, talde bakoitzak aukeratu duen zientzilariaren ikerketa-gaiari edo esparruari buruzko beste artikulu bat ere idaztea. Dagoeneko Wikipedian balego, artikulua osatzea ere posible da hautatutako zientzialariak egin dituen ekarpenak txertatzeko edota informazio gehigarria atxikitzeko. Era honetan, emakumeak egindako ekarpenei merezi duten garrantzia emango zaie.

Ikasgelan ondorengo denboralizazioa bete daitekeela proposatzen dugu. Wikipediari lotutako azalpenak saio bakoitzean emango ditugu, ikasleek tresna pixkanaka erabiltzen ikas dezaten:

Denboralizazioa 1. saioa 2. saioa 3. saioa 4. saioa
1. astea - Zeregina azaldu

- Taldeak sortu

- Emakume zientzialaria erabaki: Wikiemakumeok/500 zerrendatik zientzilariren bat identifikatuta.

- Osatuko duten artikuluaren azpipuntuak erabaki.

- Irakaslearen feedback-a jaso eta egokitu.

- Proba orrian lehenengo eta bigarren azpipuntuak idatzi. - Irakaslearen feedback-a kontutan izanda idatzitakoa zuzendu eta hurrengo bi azpipuntuak idazten hasi.
2. astea - Hirugarren eta laugarren azpipuntuak idazten jarraitu. - Formatu egokia erabiliz testuan erreferentziak sartu. - Irakaslearen feedback-a kontutan hartuz testu guztia zuzendu. - Testuan sartu behar dituzten argazkiak zeintzuk izango diren erabaki.
3. astea - Testuan sartu behar dituzten estekak edota loturak zeintzuk izango diren erabaki. - Irakaslearen feedback-a kontutan hartuz azken moldaketak eta zuzenketak egin. - Landutako informazio guztia eta osatutako artikuluak argitaratu. - Egindako ekarpenak institutuko beste ikasle taldeei, irakasleei edota gurasoei jakinarazi irakurri dezaten eskatuz

Ebaluazioa[aldatu iturburu kodea]

Ebaluazioa jarraia eta hezigarria izango da. Prozesu osoan zehar irakaslea ikasleen bidelaguna izango da eta ikasleei etengabeko feedback-a eskainiko die. Irakasleak lantzen diren edukien ebaluazioaz gain, ikasleek jarraitutako prozeduren eta izandako jarreren ebaluazioa ere egingo du. Horretarako, eguneroko behaketan oinarritzen den errubrika koadroa sortuko du. Bertan, landu nahi diren oinarrizko konpetentzien araberako lorpen adierazleen itemak txertatuko dira. Hona hemen guk proposatzen dugun errubrikaren adibidea:

Irakaslearen behaketa 1 2 3 4 5
Informazioa bilatu eta interpretatu Inoiz ez du wikipediako artikulurik bilatu. Bilaketa egin du baina ez du egoki interpretatu. Egindako bilaketa batzuk ondo interpretatu ditu baina ez denak. Egindako bilaketak egoki interpretatu ditu. Egindako bilaketak oso ondo interpretatu ditu eta elkarren arteko lotura egokiak egin ditu
Bere iritzia eratzea Inoiz ez du bere iritzi propioa eraikitzen ezta adierazten ere. Gutxitan eraikitzen du bere iritzi propioa eta ez du inoiz adierazten. Bere iritzi propioa eraikitzeko gai da baina ez du egoki adierazten. Bere iritzi propioa eraikitzeko eta adierazteko gai da baina ez beti. Beti eraikitzen eta adierazten du bere iritzi propioa
Argudiatzea Inoiz ere ez ditu besteen iritziak entzuten eta ez du taldeko eztabaidan parte hartzen Besteen iritziak entzuteko gai da baina ez du taldeko eztabaidan parte hartzen Besteen iritziak entzuteko gai da eta batzutan talde eztabaidan parte hartzen du Besteen iritziak entzuteko gai da eta talde eztabaidan parte hartzen du baina ez beti Besteen iritziak entzuteko gai da eta talde eztabaidan aktiboki aritzen da
Adierazpenen zehaztasuna, zuzentasuna eta egokitasuna Bere adierazpenak ez dira inoiz ere ez, zehatzak, zuzenak ezta egokiak ere Bere adierazpenak batzutan egokiak dira baina zuzentasun eta zehaztasun gabekoak dira Bere adierazpenak batzutan zehatzak, zuzenak eta egokiak dira Bere adierazpenak ia beti egokiak, zuzenak eta zehatzak dira Bere adierazpenak beti egokiak, zuzenak eta zehatzak dira
IKT-en erabilera egokia Ez du IKT-rik erabili. IKT-ak ez ditu egoki erabili. Batzutan IKT ezberdinak egoki erabili ditu IKT ezberdinak egoki erabili ditu baina ez beti IKT ezberdinak egoki erabili ditu.
Zientzia- gaietan landutako kontzeptuak Ez du zientzia gaian landutako kontzepturik erabili Kontzeptu bakarra landu du. Kontzeptu batzuk landu ditu. Ez ditu kontzeptuen arteko lotura egokia egin. Kontzeptuak erabili ditu eta loturak egoki azaldu ditu. Kontzeptuak eta loturak oso egoki azaldu ditu.
Artikuluan argazkiak, erreferentziak eta estekak gehitzea Ez du artikuluan argazkirik, erreferentziarik ezta estekarik gehitu. Artikuluan argazki, erreferentzia edota esteka gutxi batzuk gehitu ditu. Artikuluan zenbait argazki, erreferentzia edota esteka gehitu ditu. Artikuluan hainbat argazki, erreferentzia edota esteka gehitu ditu. Artikulu oso osatu bat egin du argazki, erreferentzia eta esteka asko gehituz.

Irakasleak beste errubrika bat sortuko du ikasleen arteko koebaluaketa burutzeko. Honela, jarduera bukaeran ikasleek beren artean ebaluatu ditzakete proposatu diren galderak eta jarraitutako prozedurak. Talde batek beste talde bati egingo dio ebaluazioa, esaterako 1. taldeak 5. taldea ebaluatuko du, koebaluazio hori azken kalifikazioaren %25a izango da eta beste errubrika baten bidez egingo da.


Ebaluatuko den taldearen zenbakia:
KALIFIKAZIOA ESKAS (0-4.99) NAHIKOA (5-5.99) ONGI (6-6.99) OSO ONGI (7-8.99) BIKAIN (9-10)
Informazioaren kalitatea
Atalen arteko lotura logikoa eta argia
Hezkuntza, kontzeptuak, ideiak eta hiztegiaren zuzentasuna
Oharrak

Bukaerako nota honela banatuko da:

  • % 60 irakaslearen etengabeko behaketa.
  • % 25 koebaluazioa.
  • % 15 autoebaluazioa.

Ikerketa gaiari buruzko artikulu bat eginez gero, puntu bat gehituko da.

Erreferentziak[aldatu iturburu kodea]

[1] Emakumeak Wikipediara (2021). Wikipedia: entziklopedia askea. https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Hezkuntza/Bigarren_Hezkuntza/Emakumeak_Wikipediara

[2] Wikiproiektu:WikiEmakumeok/500emakume (2021). Wikipedia: entziklopedia askea. https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:WikiEmakumeok/500_emakume

[3] Wikipedia: Genero oreka (2021). Wikipedia: entziklopedia askea. https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Genero_oreka