Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Itzulpengintza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lantzeko laguntza eskatu
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Itzultzea ez da inoiz ariketa erraza, baina artikulu bat itzultzea izan daiteke artikulua goitik behera sortzea baino ariketa erakargarriagoa, azken finean, artikulua jada sortuta dago beste hizkuntza batzuetan eta ikasleek egin behar duten bakarra eduki horiek ongi euskaratzea da.

Euskarazko Wikipedia bezala, gainontzeko Wikipedia guztiak ere libreak dira. Hori dela eta, itzulpenak egitea legala da.

Landutako konpetentziak[aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko zehar-konpetentziak eta Diziplina baitako konpetentziak EAEko Heziberri 2020 Planaren arabera.

Oinarrizko zehar-konpetentziak eta hainbat diziplinatako oinarrizko konpetentzia asko lan daitezke ariketa honekin, bereziki:

Hautatutako jatorrizko artikuluko gaiaren edo jakintza arloaren arabera, diziplinatako oinarrizko konpetentzia jakin batzuk edo beste batzuk landuko dira.

Proiektuaren garapena[aldatu iturburu kodea]

Nahi dugun gaian, euskaraz existitzen ez diren edo eskas dauden artikulu sorta bat aukeratuko dugu, eta beste hizkuntza batean, (euskaldunontzat, ohikoenak gaztelania, frantsesa edo ingelesa), zer dagoen begiratuko dugu. Kontuan hartuko dugu testua ez izatea luzeegia, bestela ikasleentzat itzulpen lana neketsuegia izan daiteke.

Behin euskaratu nahi ditugun artikulu horiek hautaturik izanda, ikasleek Wikipediako Proba orria erabiliko dute euren itzulpenaren lehen zirriborroak egiteko. Proba orrian eginez, irakasleek aukera izango dute zirriborro horiek zuzentzeko eta elkarri gidatzeko, argitaratu aurretik. Izan ere, paraleloen arteko zuzenketak egin daitezke proba orrietan. Egindako ekarpenak historia-orrian ikusteko aukera badago, bertsioak konparatzeko aukera badago... Nahi izanez gero, beste bide batetik partekatu eta zuzendu daitezke itzulpenen zirriborroak, baina orduan amaierara arte ez da egongo artikulua Wikipediarako prest, Wikipedian behar den formatuan. Itzulpenak Proba orrian eginez gero, ordea, hasieratik lor dezakegu Wikipediarako egokia den testu formatua eta egindako ekarpen guztien historia zehatza ikusteko aukera izango dugu.

Amaitzeko, artikulua Proba orritik atera eta dagokion lekuan argitaratzea baino ez zaigu falta. (Ohitura izaten da itzulitako artikuluak itzulpenak direla aitortzeko, artikuluaren eztabaida orrian. Horretarako, txantiloi bat kopiatu ohi da. Ikus adibide bat hementxe).

Oharra: euskarazko Wikipediako artikulu bat hobetzeko edo artikulu baten lehen zirriborroa argitaratzeko, ez dira zertan beste Wikipedietako artikulu osorik itzuli. Zatirik mamitsuenak itzultzearekin nahikoa izan daiteke.

Txikipediarako ere itzuli[aldatu iturburu kodea]

Txikipediarako ere egin daitezke itzulpenak; baina 8 eta 13 urte bitarteko umeentzat idatzitako testuak izan behar dute, beraien beharretara eta hizkuntza-gaitasunaren arabera egokituak, bai lexiko aldetik eta baita joskera aldetik ere. Badira umeentzako wiki-entziklopedia on batzuk sarean, artikuluak itzultzeko, adibidez:

- Vikidia frantsesez.

- Vikidia gaztelaniaz.

- Vikidia italieraz.

- Klexikon, alemanieraz.

- Kiddle entziklopedia, ingelesez.

Kanpo estekak[aldatu iturburu kodea]