Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Testu bat grabatu Txikipediarako
Audio bat grabatu dezakegu Txikipediarako, haurren Entziklopediarako. Badaude Txikipedia irakurtzeko problemak dituzten umeak, ikusmen urria dutelako, dislexia... Ume batzuek eskertuko lukete Txikipedian klik egin, —haiek edo haien laguntzaileek—, eta sistema automatiko batek artikulua irakurriko balie.
Bigarren Hezkuntzako ikasleei Txikipediako artikuluak grabatzeko eta grabazioa Txikipedian bertan kokatzeko eskatuko diegu. Ariketa honekin, testuaren gorputza hobeto ulertzeko aukera izango dute, agian testuan aldaketatxo bat egitea bururatuko zaie, testua grabatzerakoan naturalago gera dadin, eta ozen irakurtzeko trebezia landuko dute.
Grabazioa gero, baliabide digitalekin editatu eta lantzen badugu, esate baterako Audacity erabiliz, konpetentzia digitala ere landuko dugu.
Proiektuaren garapena
[aldatu iturburu kodea]Ikasleei gai bat aukeratzeko eskatuko diegu, gai bat lantzeko. Ikasleek hautatutako testu bat grabatuko dute, 8-12 urteko ikasleentzat, ahoskera, doinua, erritmoa, arreta handiz zaindu beharko dute. Grabatutako audioa formatu irekian gorde, esportatu, egin beharko dute. OGG formatuan, esate baterako. Edo bideoa egitea erabakitzen badute, ——ikus Grabatu bideo bat Txikipediarako——, WebM edo OGVformatuan.
Gero, egindako audioa Wikimedia Commonsera kargatu eta Txikipediako artikuluan txertatu.
Txikipedian, oraingoz, artikulu gutxik daukate audio bat edo batzuk: hona horietako eredu batzuk Lasarte-Oria, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, Siriako arrosa,
Ikus, gainera
[aldatu iturburu kodea]- Txikipedian, dagoeneko artikulu batzuk entzuteko moduan daude, goiko eredu horiez gain, esaterako: Koronabirus eta Iraitz-aparatu.
- Testu bat moldatu Txikipediarako.
- Ahozkotasuna landu Bigarren Hezkuntzan.
Landutako konpetentziak
[aldatu iturburu kodea]
Oinarrizko zehar-konpetentziak eta hainbat diziplinatako oinarrizko konpetentzia asko lan daitezke ariketa honekin, bereziki:
- Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia.
- Komunikazio konpetentzia.
- Konpetentzia digitala.
···
- Egin beharrekoak taldeka eginez gero...
- ·
- ·
Kanpo estekak
[aldatu iturburu kodea]- Audacity: audioak inportatu, editatu, esportatu. Doaneko software librea. (+ euskaraz).
- #BERRItsutaberna 10/11, Zumaiako ikastetxearen inguruko bideo azalpena
- Txikipedia proiektuaren barruan hegaztien artikuluak osatu dituzte Zumaiako Institutuko ikasleek
- Testua audio bihurtzen duen sistema automatiko bat. Ikasleok hobeto egin dezakegu?