Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Trivial - Gehitu galdera bat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lantzeko laguntza eskatu
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Trivial Pursuit mendebaldeko kulturan oso ezaguna den mahai-jokoa da. Jokoak bertsio asko ditu hizkuntza askotan. Mahai-jokoa izanik dadoak botatzen dira eta beraz, zorte kontuak badaude jokoan. Baina jokalariek, dadoak botatzeaz gain, galdera batzuei erantzuteko aukera izaten dute. Eta erantzun zuzenak asmatzen dituztenek, jokoan aurrera egiteko aukera daukate... Normalean, erantzuten trebeenak direnek irabazi ohi dute.

Trivial Pursuit jokoan ehunka galderen bilduma egoten da. Hizkuntza bakoitzak, kultura bakoitzak, bere galdera bilduma behar du. Galdera batzuk hizkuntza batetik bestera itzul daitezke, baina beste galdera batzuk, ordea, oso lotuta daude kultura jakin bati.

Bestalde, galdera batzuk zaharkituta geratzen dira; denborarekin zailegi edo errazegi bihurtzen dira...

Proiektua girotzeko[aldatu iturburu kodea]

  • Ezagutzen duzu Trivial jokoaren euskal bertsiorik?
  • Ezagutzen duzun Trivial hori, edo horiek, zaharkituta daudela esango zenuke?
  • Ezagutzen duzun jokoaren galderak, oro har, errazegiak ala zaharregiak iruditzen zaizkizu?
  • Ezagutzen duzu Trivial jokoaren euskal bertsio digitalik? (Egunean behin[1], Tribual[2], Jakina![3], Gurot[4]...)
  • Gogoratuko zenituzke zeintzuk diren 6 koloreak eta 6 kategoriak?

Horra:

6 koloreak eta 6 kategoriak
kolorea Jakintza-arloa
arrosa Ikuskizunak
laranja Aisialdia eta Kirola
horia Historia
berdea Zientziak eta Natura
urdina Geografia
marroia Artea eta Literatura


Proiektua: egin Trivial jokoan erabiltzeko moduko galderen bilduma handi bat. Fabrikatu Trivial Pursuit joko bat.[aldatu iturburu kodea]

Trivial Pursuiten bertsiorik berriena, eta agian hoberena, zuek sortzeko zera behar da:

  • Kartak galderekin. 60 kartatik gora. Zenbat eta karta gehiago prestatu orduan eta gehiagotan jokatzeko aukera.
  • Aurreko aldean: karta bakoitzean sei galdera. Sei koloreetakoak. Aukeratu behar da: edo galdera irekiak formulatu edo galdera bakoitzaren 4 erantzun posible eskaini, tartean egiazkoa den bakarra.
  • Ifrentzuan: Erantzun zuzenak eta agian aparteko azalpenen bat. (Esate baterako Wikipediako zein artikulutan ikus daitekeen galderaren erantzuna eta erantzunaren azalpena).
  • Dado bat eta fitxak gaztatxoekin. (Dado bakar batekin jolasten da).
  • Mahai gainean jartzeko moduko tapiza, biribila edo errektangulu itxurakoa; "joko-zelaia" izango da. Oihalezkoa edo kartoizkoa.


Nola egin kartak[aldatu iturburu kodea]

Karten ereduak. Sei galdera. Sei kolore.

Auzolanean, jakina!

Proiektuaren atalik inportanteena eta agian neketsuena, galdera egokien bilduma handi bat prestatzea da. Galdera asko behar dira jokoan behin baino gehiagotan jokatu nahi izanez gero. Hasteko, 360 galderatik gora, kolore bakoitzeko 60 galdera, beraz.

  • Lehenengo urratsa, Lemmy.eus foroan galderen bilduma egitea izango da. Foro horretan dagoeneko badaude galdera ireki batzuk. Guk galdera ireki gehiago gehituko ditugu. (Gero, kartak egiterakoa, erraz gehituko ditugu, horrela adostuz gero, hiru erantzun faltsu eta bat egiazko).
  • Horretarako Lemmy.eus foroan izena emango dugu eta galderak, ereduei jarraiki gehituko ditugu. (Foro horretan, gustatzen zaizkigun galderei botoa + 1 eman ahal diegu, eta galderarik interesgarrienek gora egingo dute).
  • Izena emateko Lemmy.eus horretan, egin klik >>> Lemmy.eus/Trivial (Lasai, Software libre eta deszentralizatua da, eta ez dituzte zure datuak batuko, eta haiekin negozio egingo).
  • DIN-A4 neurriko orri bat 3 aldiz tolestu, eta 8 karta atera daiteke folio bakoitzetik, DIN A7 tamainakoak (74 × 105 mm). Koloreetako markatzaileak eta pazientzia eta lan pixka batekin, zoragarri geratuko dira kartak.
  • Karta bakoitzean 6 galdera, idatzi behar dira. Sei kategorietatik galdera bana. Kartek koloreak behar dituzte, galdera bakoitza bere kolorearekin. Galdera irekiak izan daitezke, Lemmy.eus/Trivial horretako eredukoak bezalakoak, edo galdera bakoitzarekin 4 aukera eman daitezke... Edo galdera batzuk irekiak eta beste batzuk aukera anitzekoak...

Nola egin dadoak, fitxak eta jolas-tapiza[aldatu iturburu kodea]

Dadoak eta fitxak gaztatxoekin.
Tapiz eredu dotore bat.
Tapiz eredu klasiko bat.
Proiektu honekin, amaieran, inprenta batera joan gaitezke (eta negozioa egin ;-)
  • Plastika arloko lana izan daiteke dadoak, fitxak, eta jolas-tapiza egitea.

Plastilina, irina eta urez eginiko orea edo ogi-mamia erabil daiteke fitxak eta dadoak egiteko. Merke eros daitezke hainbat mastika mota, eta mastikan margotzeko 6 koloreetako pintura; eta fitxak eta dadoak eskuz egin daitezke.

Jolas-tapiza oihalezkoa edo, errazago, kartoi mehekoa egin daiteke.





















Proiektuaren garapena[aldatu iturburu kodea]

Proiektuaren mamia galderen kartak egitea da. Horretarako ikasleek 6 jakintza arloetako galdera prestatu beharko dituzte.

Nola egin galderak[aldatu iturburu kodea]

  • Zenbait konpetentzia lantzeko, lankidetzazko ikaskuntzan ohikoak diren taldekatzeak egingo ditugu. Ikasleak laukoteka, antolatuko ditu irakasleak.
  • Kontsigna izango da talde bakoitzak 6 jakintza-arloetako 2 galdera egitea. Laukote bakoitzak, beraz, 6 x 2 dozena bat galdera formulatu beharko ditu.
  • Berdinen arteko zuzenketa egin beharko dute, taldearen baitan; helburua galderak Internetera kargatzea baita.
  • Wikipediako erabiltzaileen proba-orriak erabil daitezke galderen zirriborroak egiteko. Erabiltzaile guztiek daukate proba orri bana, nahi dituzten zirriborroak prestatzeko, ezabatzeko, berriro editatzeko... Hor dagoena esteka daukatenek bakarrik ikusiko dute. Begiratu goian eskuinetara eta hortxe, giza figura baten ondoan, zure erabiltzaile orria, zure alerten ikurra (kanpaitxoa), zure mezuen ikurra (koadrotxoa), zure eztabaida orria, zure Proba orria, zure Hobespenak, Beta, zure Jarraipen zerrenda...
  • Erabili Xuxen tresna idatzitakoa orrazteko.
  • Galderak ozen irakurriko dituzte, ea beste taldekoek galderak ondo ulertzen dituzten, ea ondo formulatuta dauden baieztatzeko.
  • Irakaslearen zuzenketak, ekarpenak kontuan hartuko dira.
  • Galderak Lemmy.eus foroan argitaratuko dituzte. Horretarako taldekide batek, gutxienez, Lemmy.eus horretan kontua zabaldu beharko (erabiltzaile + pasahitza hautatu beharko, eta adi!, erabiltzaile-izena publikoa izango da).
  • Lemmy.eus/c/trivial foro horretara kargatutako galderak bozka daitezke; + 1 bozkatuz gero, galderak gorantz mugituko ditugu, ikusgarritasuna irabaziko dute gehien bozkatutako galderek.

Galderekin kartak[aldatu iturburu kodea]

  • Talde guztiek dozena bat galdera kargatu eta gero, galderen kartak egiten hasiko gara. Karta bakoitzean 6 galdera. Atzeko aldean erantzuna eta, interesgarri izango dela uste bada, azalpentxoa.

Kartekin, fitxekin-eta, prestatu jolasa[aldatu iturburu kodea]

Nahiko karta dauzkagula pentsatzen dugunean... Jolas egiteko tapiza eskuz egin daiteke, edo dagoeneko egina dagoen bat erabili, fitxak erosi edo fabrikatu, gaztatxoak mastikazkoak edo eskuz egin edo plastikozkoak erosi...

Eta jolastera!


Landutako konpetentziak[aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko zehar-konpetentziak eta Diziplina baitako konpetentziak EAEko Heziberri 2020 Planaren arabera.

Oinarrizko zehar-konpetentziak eta hainbat diziplinatako oinarrizko konpetentzia asko lan daitezke ariketa honekin, batez ere lana egiteko ikasketa kooperatiboa sustatzen bada, bereziki:

  • hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia,
  • ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
  • elkarbizitzarako konpetentzia
  • ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia
  • izaten ikasteko konpetentzia

Baita diziplina baitako konpetentzietan ere:

  • zientziarako konpetentzia
  • teknologiarako konpetentzia
  • gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia
  • arterako konpetentzia

Trivial Pursuiteko jokoa sortzeko hautatutako galderen, gaien edo jakintza arloen arabera, hemen aipatutako diziplinatako oinarrizko konpetentzia horiek edo beste batzuk landuko dira.

Erreferentziak[aldatu iturburu kodea]

  1. «Egunean Behin» CodeSyntax (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  2. «Tribual, Trivialerako mugikorretarako euskarazko jolasa kalean da, doan - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  3. Jakina! Euskal Tribiala. (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  4. «Gurot euskarazko tribial aplikazioaren jokalari onenak saritu ditu Txorierrik» El Correo 2021-01-27 (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).

Kanpo estekak[aldatu iturburu kodea]