< Atari:Hezkuntza

Hezkuntza/EHU/Gipuzkoako campusa 2018-2019

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Wikipedia Education Program Basque Country logo.png
Gipuzkoako campusa 2018-2019
Helburua 12-16 urteko ikasleek behar dituzten 1.000 artikuluak lantzea
Data 2018-2019 ikasturtea
Kontaktua hezkuntza@wikimedia.eus
Izen-ematea
Ikasgai bakoitzaren barruko programara batzeko, ikus Ikastegiak sekzioa

Unibertsitatearen zeregin nagusietakoa ezagutza zabaltzea da, hortik Euskal Herriko Unibertsitateak, Eman ta zabal zazu Iparragirreren esaldi sonatua bereganatu izana.

Wikipedia entziklopedia askeak eta kolaboratzaileak, oso antzeko helburuak ditu: munduko ezagutza oro gizaki guztien eskura jartzea. Wikipediak gaur egun 46 milioi artikulu ditu 299 hizkuntzetan eta munduko 6. webgune bisitatuena da. Euskara bezala hizkuntza txiki eta gutxituentzat sekulako aukera izan da entziklopedia hau, bestela izugarri garestiak diren baliabideak aurrezten baititu.

Unibertsitatea eta Wikipedia, biak ezagutza hedatzeko asmoa duten erakundeak dira: bata hezkuntzara eta ikerketara bideratua, eta bestea, entziklopedia kolaboratzaile bat da. Bien arteko elkarlana aberasgarria delako, batak bestea laguntzen eta hobetzen duelako, elkarlana ezinbestekoa da.

Nola egin dezakegu lan elkarrekin?[aldatu iturburu kodea]

Unibertsitatean hezkuntza mailan egiten den lana eta Wikipedia editore-lanak elkar batuta. Aprobetxa dezagun unibertsitatean ikasleek egiten dituzten lanak, ikasten dituzten gaiak, haien jakin-minak eta abar... Euskarazko Wikipedia handitzeko eta hobetzeko. Horretarako, hautazko kreditu bateko ikastaro hau prestatu dugu.

Irakaslea bazara orrialde honetan aurki ditzakezu hainbat lotura interesgarri, dagoena eta ez dagoena zer den jakiteko.

Noren artean antolatuko da?[aldatu iturburu kodea]

Helburua[aldatu iturburu kodea]

12-16 urteko ikasleek behar dituzten kalitatezko 1.000 artikuluak lantzea, horretarako diziplina bakoitzan artikulu zehatzak esleituz.

Ikastegiak[aldatu iturburu kodea]

F1 chequered flag.svg Ikastaro orokorra
Informatika izan ezik

Hauek dira EHUren Gipuzkoako campusean dauden ikastegiak. Batzuekin proiektu bereziak landuko ditugu. Hala izatekotan, lotura gisa agertuko dira hemen azpian:

Lanaren ebaluazioa[aldatu iturburu kodea]

Irakasle bakoitzak egindako lanak Wikipedian bertan ebaluatuko ditu, behar diren moldaketak bertan eginez. Formatu aldetik, Wikilari batek ebaluatuko ditu lanak Wikipedian erabili ohi diren irizpideen arabera eta irakasleei bidaliko die txostena ebaluazioan kontuan har dezaten.

Ikasleek egindako artikuluekin liburu baten argitalpena egingo da.

Baliabideak[aldatu iturburu kodea]

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak tutoretza eta jarraipena egingo duen wikilari bat jarriko du. Ikasleekin zein irakasleekin hitz egiteko eta lan guztiak koordinatzeko. On-line laguntza emateaz gain, lanak, formatu aldetik, zuzendu eta egokituko ditu. Lanen ebaluazioa egingo du formatuaren egokitasunaren aldetik Wikipediako ohiko irizpideak jarraituta.