Laburrean
[aldatu iturburu kodea]- Maila: DBH 4
- Gaiak: biologia • digitalizazioa • idazketa • hizkuntzak
Azken ekoizpena
Landare mota desberdinei buruzko bideo bat osatuko dute Wikipedian, bertako datu basea elikatuz eta eduki libreak sortuz, hainbat formatu erabiliz.
Inplikaturiko ikasgaiak
- Biologia - Geologia
- Euskara eta Literatura
- Digitalizazioa
Saio kopurua
12 saio inguru aurreikusten dira.
Helburua
[aldatu iturburu kodea]Ikas-egoera honen bitartez, norberaren inguruko landarediari buruzko lanketa burutu nahi da, horretako, inguruan dauden landareen datu bilketa eginez eta horiek aztertuz. Landareen bilduma bat osatuko dute ikasleek eta hori Wikipedian partekatuko da.
Argudiaketa kurrikularra
[aldatu iturburu kodea]Landare mota anitz topa ditzakegu gure ingurunean, bereziki Euskal Herrian. Aranzadik eskainitako datuen arabera, 3.000 landare espezietik gora topa daitezke hemen bertan, hala ere, orokorrean, ez dakigu zein landarek inguratzen dituzten gure paisaiak. Sailkapen bat egin beharko bagenu ez genuke jakingo landareen arteko bereizketarik egiten.
Landare bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu eta bere berezitasunak ere. Mota bakoitzak, aukera asko eskaintzen dizkigu lan egiteko eta aztertzeko. Gainera, herri bakoitzaren arabera, mota desberdinetakoak topa ditzakegu. Gure inguruko txokoetan aurki ditzakegu, urrutira joan behar izan gabe. Horregatik, gure inguruan ditugun espezieak identifikatzea, sailkatzea eta horiei buruzko lanketa egitearekin, gure inguruko landareen datu-basea sortzeko aukera ematen digu.
Ikas-egoera honen asmoa, Euskal Herriko landareen datu basea handitu eta hura elikatzea da.
Oinarriak
- Ikas-egoera edozein unetan egin daiteke, baina bereziki interesgarria izan daiteke kurtso amaieran eta hasieran egitea (udaberria eta udazkena probestuz).
- DBH 4. kurtsoko gazteei begirako lana.
- Ariketa banaka edo talde txikietan egin daiteke.
- Wikimedia, Wikipedia eta Txikipedia elikatzeko baliatu daiteke.
Azken xedea
- Wikimediako biltegia elikatzea landare mota desberdinen irudien eta adibideen bitartez.
- Wikipediako VideoWiki baliabidearen bitartez gaiari buruzko aurkezpen bat osatzea.
Konpetentziak
[aldatu iturburu kodea]KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK | EBALUAZIO IRIZPIDEAK | OINARRIZKO JAKINTZAK |
Euskara eta literatura | ||
4. Testu idatziak ulertzea, interpretatzea eta baloratzea, zentzu kritikoan eta irakurtzeko zenbait xedez, zentzu orokorra eta ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ezagutuz, igorlearen asmoa identifikatuz, edukiari eta formari buruzko gogoeta eginez eta kalitatea eta fidagarritasuna ebaluatuz, ezagutza eraikitzeko eta askotariko komunikazio-premiei eta -interesei erantzuteko.
Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
|
4.2 Esparru akademikoko, publiko edo sozialeko, eta esparru pertsonaleko eta/edo etxeko esparruko testu errazen forma eta edukia baloratzea, horien kalitatea, erabilitako kanalaren fidagarritasuna eta egokitasuna eta erabilitako komunikazio-prozeduren eraginkortasuna ebaluatuz. | 2. Ulermena
|
5. Testu idatzi eta multimodal koherenteak, kohesionatuak, egokiak eta zuzenak sortzea, hautatutako diskurtso-generoaren berezko konbentzioei jarraituz, ezagutza eraikitzeko eta komunikazio-eskaera zehatzei modu informatuan, eraginkortasunez eta sormenez erantzuteko.
Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
|
5.1 Nolabaiteko konplexutasuna eta luzera duten testu idatzi eta multimodalen idazketa formala eta sormenezkoa planifikatzea, komunikazio-egoera, hartzailea, helburua eta kanala kontuan hartuz; zirriborroak idaztea eta berrikustea, berdinen arteko elkarrizketaren eta kontsulta-tresnen laguntzaz; eta azken testu koherente eta kohesionatua aurkeztea, erabilera sexista eta diskriminatzailerik gabeko erregistro egokiz. | 3. Produkzioa
|
6. Hainbat iturritako informazioa gero eta modu autonomoagoan hautatzea eta kontrastatzea, informazio horren fidagarritasuna eta egokitasuna irakurketa-helburuen arabera ebaluatuz eta manipulazio-eta desinformazio-arriskuak saihestuz; eta informazio hori ezagutza bihurtzea eta komunikatzea, ikuspuntu kritikoa eta pertsonala hartuz eta, aldi berean, jabetza intelektuala errespetatuz.
Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
|
6.1. Zenbait iturritako informazioa gero eta modu autonomoagoan aurkitzea, hautatzea eta kontrastatzea, informazio horren fidagarritasuna eta egokitasuna irakurketa-helburuen arabera kalibratuz; eta informazio hori antolatzea eta norberaren eskemetan integratzea, eta modu sortzailean berregitea eta komunikatzea, ikuspuntu kritikoa hartuz eta jabetza intelektualaren printzipioak errespetatuz.
6.3. Teknologia digitalen erabilera kritiko, seguru, iraunkor eta osasungarriko ohiturak gero eta autonomia handiagoz hartzea, informazioaren bilaketari, egile-eskubideen errespetuari eta komunikazioari dagokienez, harreman pertsonalen eta bizikidetza positiboaren eraikuntzan kolaboratuz, baita testuinguru digitaletan ere. |
5. Informazio-alfabetatzea:
|
Biologia eta geologia | ||
2.Informazio eta datu zientifikoak interpretatzea eta transmititzea, eta horiei buruz argudiatzea, hainbat formatu erabiliz eta hizkuntza zientifikoaren izaera unibertsala aitortuz, zientzia biologiko eta geologikoen kontzeptuak eta prozesuak aztertzeko.
Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
|
2.1 Biologia eta Geologia jakintzekin lotutako kontzeptuak definitzea, etapa prozesuak deskribatzea, informazioa hainbat formatutan aztertuz (eredu grafikoak, taulak, diagramak, formulak, eskemak, sinboloak, web-orriak...), jarrera kritikoa mantenduz, ondorioak eskuratuz eta oinarritutako iritzi propioak osatuz.
2.2 Norberaren iritzi oinarrituak eta Biologia eta Geologia jakintzagaiaren jakintzekin lotutako informazioa ulertzea eta horiei buruz hausnartzea, eta informazio hori argi eta zorrotz transmititzea, hizkuntza-egitura, terminologia eta formatu egokiak erabiliz (ereduak, grafikoak, taulak, bideoak, txostenak, diagramak, formulak, eskemak, sinboloak…). |
A. Proiektu zientifikoa:
A. Proiektu zientifikoa:
|
Digitalizazioa | ||
5. Herritartasun digital kritikoa eta aktiboa agertzea, teknologia digitalek gizartearen hainbat esparrutan egindako ekarpena aitortuz, sarean egin daitezkeen ekintzak ezagutuz eta haien ondorioak identifikatuz, teknologiari erabilera aktiboa, arduratsua eta etikoa emateko.
Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
|
5.1. Datuak eta tresna digitalak etikoki erabiltzea, etiketa digitalari buruzko arauak aplikatuz eta sareko komunikazioan, kolaborazioan eta parte-hartze aktiboan erabilera-lizentziak eta jabetza intelektualekoak errespetatuz.
5.3. Konektatutako baliabide digitalek adierazteko eskaintzen duten aukeraren, erraztasunaren eta askatasunaren garrantzia baloratzea, jasotzen diren mezuak kritikoki aztertuz eta haien objektibotasuna, ideologia, asmoa, alborapenak eta iraungitzea kontuan hartuz. |
B. Ikasteko ingurune pertsonalaren (PLE) digitalizazioa:
D. Herritartasun digital kritikoa:
|
Helburu didaktikoak
[aldatu iturburu kodea]- Inguruko landareei buruzko lanketa egitea.
- Landare mota desberdinak ezagutzea.
- Inguruneko landareei buruzko datu biltegia osatzea.
- Argazki bilduma sortzea landareei buruz.
- Informazioaren kontrastatzea egitea eta iturri fidagarriak erabiltzea.
- Informazioaren erabilera egokia egiten jakitea.
- Eskura duten informaziotik abiatuta, eduki antolatu eta kohesionatuak sortzea.
- Idatzizko zein ahozko espresioaren lanketa egitea.
Gida didaktikoa
[aldatu iturburu kodea]Testuingurua
[aldatu iturburu kodea]Gure landareek garenari buruzko informazioa eskaintzen digute eta horiek ezagutzea ezinbestekoa da. Landareei buruzko lana egiteak aukera ematen digu gure naturarekin konektatu eta hura zaintzeko kontzientzia lantzeko.
Abiapuntua
[aldatu iturburu kodea]Inguruko bioaniztasunean oinarrituta ikasleek landareei buruzko datu basea osatuko dute. Kalera atera, landareak behatu, eskuetan izan... naturarekin konektatzeko parada izango dute. Askotan, ez diogu garrantzirik ematen landarediari, ohitura, belarra moztea izaten da. Baina hazten uzten baditugu, zer gertatzen da? Plastikozko oihal bat astebetez belar gainean uzten badugu, zer gertatzen da? Ikusiko duzunez, belardiak bizia du eta, askotan, ez gara horretaz ohartzen.
Prozedura
[aldatu iturburu kodea]Jarduerak | Azalpena | Ebidentziak |
1. Landareak inguruan Saio 1 |
Jarduera honen asmoa da ikas-egoerari hasiera ematea eta ikasleek dituzten landareei buruzko aurre-jakintzak elkarri partekatzea. Horretarako, ikasleak talde txikitan bilduko dira eta, ondoren, talde handian partekatuko dituzte euren ezagutzak.
Ikasleei, hasieran, ikas-egoeraren nondik-norakoak aurkeztuko zaizkie. Euskal Herrian, 3.000 landare espezietik gora daude, baina zenbat ezagutzen dituzte ikasleek? Ikas-egoeraren bitartez, landare mota bati buruzko lanketa egingo dute. Lehen dinamikaren asmoa da ikasleek ezagutzen dituzten landare motak zeintzuk diren ikustea eta, horiek, elkarri partekatzea. Horrela, ikasleak, talde txikitan bilduko dira lehenik eta behin (3-4 ikasleko taldetan). Bertan, orri birakariaren teknika erabiliz, ikasle bakoitzak ezagutzen duen landare mota bat zerrendatuko du paperean. Lehenik, ikasle batek idatziko ditu ezagutzen dituen landare espezieak eta, ondoren, bata bestearen segidan, ikasle guztiek hartuko dute parte. Talde bakoitzak bere zerrenda osatu ondoren, talde handian partekatuko dituzte aipatutako landare zerrendak. Errepikatzen direnak ez dira berriz zerrendatuko. Zerrendatu dituzten horietatik, zeintzuk ezagutzen dituzte? Eskola, herrian edota auzoan topatu daitezke normalean? Zeintzuk bai eta zeintzuk ez? Kontutan hartzekoak:
|
Taldean prestatutako landareen zerrenda |
Ebaluazio tresnak | ||
Behaketa Ikusi • PDF | ||
Baliabideak | ||
| ||
2. Gure landareak Saio 1 |
Jarduera honen asmoa, inguruan dauden landare moten ezaugarriak identifikatzea eta euren jatorriaren inguruko informazioa bilatzea da. Horretarako, ikasleek ateratako argazkiak baliatuko dituzte.
Ikasleek, ahal dela, banaka egingo dute lan jarduera honetan. Horrela, inguruan topatzen duten landare bati argazkiak atera beharko dizkiete. Landare bat aukeratu eta horri hainbat argazki atera beharko dizkiete:
Ateratako argazkiak iNaturalist plataforman igota, bertan agertzen diren landareak automatikoki identifikatzen dira. Horretarako, ezinbestekoa da bertan erabiltzaile bat sortzea.
Kontutan hartzekoak:
|
Ebidentziak |
Landareari buruz bildutako argazkia eta informazioa | ||
Ebaluazio tresnak | ||
Checklist bat Ikusi • PDF | ||
Baliabideak | ||
| ||
3. Euskal Herriko landareak Saio 1 |
Jarduera honen asmoa Euskal Herrian dauden landare mota desberdinak identifikatzea da, zehazki, euren ingurunean daudenak. Honekin batera, topatzen dituzten landare ezagunen inguruko informazioa biltzea izango da helburua.
Aranzadiren arabera, Euskal Herrian dagoen botanika aniztasuna handia da; 3.000 landare espezietik gora daude ( https://www.aranzadi.eus/eu/botanika). Ikasleak talde txikitan elkartuko dira (4 ikasle inguruko taldeak) eta iNaturalist bidez, euren ingurunean (herrian edo gertuko erradioan) dauden landare ezagunak identifikatzea izango da ariketa.
Hasiera batean, mapan, landareez gain, beste espezie ugari ere agertzen dira. Nola lortu landareak bakarrik agertzea mapan? Filtroetan adierazi daiteke topatu nahi dutena zer den.
Ikasleek dokumentuko informazioa osatu ondoren, beste taldekideekin partekatuko dute jasotakoa. |
Ebidentziak |
Taldean sortutako landareei buruzko oinarrizko informazioa taula | ||
Ebaluazio tresnak | ||
Checklist bat Ikusi • PDF | ||
Baliabideak | ||
* Ariketa egiteko txantiloia | ||
4. Landareei argazkiak ateratzen Saio 1 |
Jarduera honen asmoa landare mota desberdinei argazkiak ateratzea izango da, eta horren bilduma osatzea.
Ikasleak 4ko taldetan banatuko dira. Hauek izango dira aurrerantzean egingo diren lan guztietarako talde finkoak. Aurreko jardueretan egin izan duten bezala, ikasleek, inguruan topatzen duten landareei argazkiak aterako dizkiete. Landare bat aukeratu eta horri hainbat argazki atera beharko dizkiete:
Kontutan hartzekoak:
|
Ebidentziak |
Landareen argazki bilduma | ||
Ebaluazio tresnak | ||
Behaketa Ikusi • PDF | ||
Baliabideak | ||
* BioBlitz bat antolatzeko gida | ||
5. Argazkiak sailkatzen eta partekatzen Saio 1 |
Jarduera honen asmoa aurreko jardueran ateratako argazkiak sailkatu eta Wikimediara igotzea izango da. Edukiak lizentzia libreak erabiliz nola igo daitezkeen landuko dute horrela.
Kontutan hartzekoak:
|
Ebidentziak |
Wikimedia Commonseko igotakoen lotura. | ||
Ebaluazio tresnak | ||
Checklist bat Ikusi • PDF | ||
Baliabideak | ||
6. Landareari buruzko lehen hurbilpena Saio 1 |
Jarduera honen bitartez, talde bakoitzak lan egin nahi duen landareari buruzko lehen hurbilpena egingo du. Horretarako, horri buruzko informazioa biltzen hasiko dira.
Jarduerari hasiera emateko, ikasleak euren taldean bilduko dira eta landare bat hautatuko dute. Hautatzen duten landareari buruzko lana da egin beharko dutena proiektuan zehar. Aukeraketa hori egiteko, aurreko jardueran hautatutako landareen artetik bakarra aukeratu beharko dute. Behin taldean eztabaidatu ondoren, eta landarea hautatu ondoren, dokumentu bat osatu beharko dute taldeka. Bertan, landareari buruzko oinarrizko informazioa hasiko dira bilatzen eta bertan biltzen. Informazioa iNaturalist webgunean topatu dezakete. Webgunean, Wikipediako artikuluetara esteka zuzenak dituzte, beraz, hizkuntza desberdinetan landare horri buruz dagoen informazioa bildu dezakete ondoren euskaraz dagoena osatzeko. Lehenengo, beraz, informazio garrantzitsuena jasoko dute (izena eta euskal izena, taxonomia, ezaugarriak, espeziea, kokapena...). Taldekide bakoitza atal batean zentratu daiteke. Behin informazioa dokumentuan bildu ondoren, landarearen inguruan hausnartuko dute taldetan bertan. Galderak gidari moduan:
Galderak erantzuteko, euren iritziez gain, ebidentziak topatzen ahaleginduko dira. Horretarako bilatzaile orokorrak erabili ditzakete. Bilaketarako gakoak:
Informazioa bilatu ondoren, hori guztia dagokion dokumentuan jasoko dute, informazio guztia adieraziz (non topatu duten, norena den...). Taldekide bakoitzak bere zatiari dagokion informazioa bildu ostean, taldean elkartuko dira. Jasotako informazioa elkarren artean partekatuko dute eta elkarrekin aurkeztu eta eztabaidatuko dute informazioa. Ikasle bakoitzak besteei azaldu beharko die jarraitu duten prozesua informazioa jasotzeko: zer jaso duten, nola, nondik topatu duten... Ikasle bakoitzak berea azaldu ondoren, tarte bat hartuko dute guztion informazioa egokia ikusten duten edo ez erabakitzeko. Koherentea da informazioa? Baliagarria da? Jada dagoen informazioa osatzeko balio du? |
Ebidentziak |
Ebaluazio tresnak | ||
Baliabideak | ||
* Ariketa egiteko txantiloia | ||
7. Artikuluen hobetze lana Saio 1 |
Jarduera honen asmoa, talde bakoitzak dagokion landareari buruzko Wikipediako informazioa errebisatzea eta hobetzea izango da, eskura duten informazioa erabilita.
1. nola aipatu iturriak?
|
Ebidentziak |
Ekoizpen idatzia | ||
Ebaluazio tresnak | ||
Errubrika Ikusi • PDF | ||
Baliabideak | ||
| ||
8. Gidoia sortzen Saio 1 |
Jarduera honen bitartez, VideoWikia sortzeko beharrezkoa den gidoia sortzen jarriko dira. Horretarako, hainbat eredu hartuko dituzte oinarri bezala.
|
Ebidentziak |
Gidoia | ||
Ebaluazio tresnak | ||
Errubrika Ikusi • PDF | ||
Baliabideak | ||
9. VideoWiki proiektua sortzen Saio 1 |
Gidoia sortu ondoren eta ereduak ikusita, VideoWiki edukia sortzen jarriko dira. Horretarako, gidoia antolatu eta irudiak aukeratu beharko dituzte, Wikimedia Commonsen daudenak baliatuta. Eurek egindako argazkiaz gain, kategoria berberean dauden beste batzuk ere erabil ditzakete. Bideoen oinarria izango dira irudiak eta gidoia azalpena emateko baliatuko da.
Bideo berri bat sortzeko, Wikipedia:VideoWiki orrialdera joango gara, eta gure landarearen izena jarriko dugu. "Bideoaren gidoia sortu" botoian emanez, beharrezko elementu tekniko guztiak sortuko ditu: ukitu behar ez den taula bat eskuman, izenburu bat, testu bat eta irudi bat. Ikasleen lana izango da "Izenburu-testu-irudi" eskema hori behar beste aldiz erabiltzea, euren testu eta irudiekin.
Behin gidoia eginda, goiko "Argitaratu" botoian sakatuko dugu, eta gure bideoaren gidoia argitaratuko dugu.
|
Ebidentziak |
Bideoa. | ||
Ebaluazio tresnak | ||
Baliabideak | ||
10. Lanen aurkezpenak Saio 1 |
Jarduera honen asmoa, talde bakoitzak egindako lana beste ikaskideei azaltzea izango da.
Talde bakoitzak, eurek sortutako artikuluan oinarritutako aurkezpena burutuko du beste ikaskideen aurrean. Zein landareri buruzko lana egin dute? Nolakoa izan da landarea gure ingurunean topatzeko lana? Nola egin dute informazio bilketa? Zein ekarpen egiten dio landareak, ekologikoki, gure inguruneari? Zein funtzio betetzen du? Gizarteak erabiltzen al du? Zertarako? Kalteak eragiten dizkio giza-ekintzak? |
Ebidentziak |
Bideoaren aurkezpena | ||
Ebaluazio tresnak | ||
Checklist bat Ikusi • PDF | ||
Baliabideak | ||
11. Difusioa Saio 1 |
Jarduera honen asmoa, talde bakoitzak egindako lana herrian zehar zabaltzea izango da.
Wikipediako artikulu bakoitzean aukera dago QR kode bat jaisteko. Horretarako eskuineko menuan (edo Tresnak jartzen duenean) klik egingo dugu, eta bilatuko dugu QR kodea jaitsi jartzen duen botoia. Egindako proiektuen difusioa egingo da herriko edo auzoko kaleetan zehar, landareei buruzko informazioa herritarrei eskaintzeko asmoz. Landareen irudiak eta izenak inprimatu daitezke ere, adibidez. |
Ebidentziak |
Ebaluazio tresnak | ||
Baliabideak | ||
Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/QRpedia, QR kodeekin egindako lana zabaltzeko ideiak. |
Ebaluazio eta erreferentzia curricularrak
[aldatu iturburu kodea]Ebaluazioa hezigarria, jarraitua eta gaitasunetan oinarritua izango da. Hezkuntza-prozesua baloratzeko eta egokitzeko, hobekuntza-neurriak hartzeko eta gertatzen diren ikaskuntzen ebidentziak jasotzeko balioko du. Ikasleen gaitasunetara egokituko da, eta hasieratik adostuko dira ebaluazio eta kalifikazio irizpideak.
Ikas egoeraren hasiera fasean, ikasleek gaiaren aurrean duten aurre-ezagutza behatuko da. Prozesuan zehar, garapen fasean, ikasleek lanean izaten ari diren lanaren aurrerapena ikusteko, parekoen arteko zuzenketa eta ebaluaketa egingo dute. Bukaeran, ikasleek azken lanaren aurkezpena eta argitalpena burutuko dute.
1: Landareak inguruan
[aldatu iturburu kodea]BAI | IA BETI | BATZUETAN | EZ | ||
Hizkuntza eta komunikazioa | Ikasleak taldekideekin parte hartu du. | ||||
Ikaslea modu eraginkorrean komunikatu da besteekin. | |||||
Aktiboki entzun ditu kideak. | |||||
Pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa | Tolerantzia, errespetu eta tratu ona izan du besteekin. | ||||
Modu enpatikoan jardun da ikaskideekin. | |||||
Ekintzailetza | Ikasleak egindako ekarpenak baliagarriak izan dira. | ||||
Ekarpenak modu egokian zerrendatuak izan dira. |
2: Gure landareak
[aldatu iturburu kodea]BAI | ERDIZKA | EZ | ||
Hizkuntza eta komunikazioa | Ikasleak taldekideekin parte hartu du. | |||
Ikaslea modu eraginkorrean komunikatu da besteekin. | ||||
Aktiboki entzun ditu kideak. | ||||
Ulermena | Topatutako informazioa egoki jaso du eta hura transmititzen daki. | |||
Ekintzailetza | Informazioa modu autonomoan bilatzen du. | |||
Digitala | Informazioa nola bilatu behar den ezagutzen du. | |||
Erraztasuna erakusten du webgunean zehar nabigatzeko. |
3. Euskal Herriko landareak
[aldatu iturburu kodea]BAI | ERDIZKA | EZ | ||
Ekintzailetza | Ikasleak parte hartu du. | |||
Modu aproposean egin ditu ekarpenak. | ||||
Jarrera egokia erakusten du ideia adierazteko. | ||||
Ikaskideak errespetatu ditu. | ||||
Hizkuntza eta komunikazioa | Topatutako informazioa kontrastatzen du. | |||
Informazioaren fidagarritasuna eta egokitasuna ebaluatzen du. | ||||
Ikaskideekin ideiak egoki partekatzen ditu. | ||||
Aktiboki entzun ditu kideak. | ||||
Digitala | Webgunean nabigatzeko trebezia erakusten du. | |||
Behar duen informazioa topatzeko gai da. | ||||
Segurtasunez aritzen da sarean zehar. |
4: Landareei argazkiak ateratzen
[aldatu iturburu kodea]BAI | ERDIZKA | EZ | ||
Ekintzailetza | Ikasleak parte hartu du. | |||
Modu aproposean egin ditu ekarpenak. | ||||
Jarrera egokia erakusten du ideia adierazteko. | ||||
Ikaskideak errespetatu ditu. | ||||
Hizkuntza eta komunikazioa | Irudiak ateratzeko modu egokiak topatu ditu. | |||
Landareei buruzko jakin-mina sortu zaio. |
5: Argazkiak sailkatzen eta partekatzen
[aldatu iturburu kodea]BAI | ERDIZKA | EZ | ||
Ekintzailetza | Ikasleak parte hartu du. | |||
Estrategia egokiak erabili ditu bilketarako. | ||||
Jarrera egokia erakusten du lan egiteko. | ||||
Ikaskideak errespetatu ditu. | ||||
Digitala | Eduki bisuala sortzeko gai da. | |||
Edukiak modu arduratsuan partekatzen ditu. | ||||
Lizentziak ezagutzen ditu. |
7: Artikuluen hobetze-lana
[aldatu iturburu kodea]0 puntu | 1 puntu | 2 puntu | ||
Wikipediaren estiloa | Iturriak | Idatzitako informazioa ez du iturri fidagarri batetik eskuratu. Ez du iturririk erabili. | Iturri gutxi erabili ditu eta iturrien fidagarritasuna ez da bermatzen. | Iturri fidagarri ugari erabili ditu eta testua loturez osatuta dago. |
Egitura | Testua ez dago egituratuta edo informazio guztia jarraian azaltzen da. | Testua egituratuta dago baina ez da koherentzia bat ematen. Atal gehiago bereizi litezke. | Hainbat atalburu eta azpiatal daude, toki egokietan jarritako irudi eta diagramak, eta iturriak eta oin oharrak bukaeran. | |
Atalak | Testua ez dago atalka banatuta eta ez dira gaiak bereizten. | Hainbat atal bereizten dira baina emandako informazioa ez dago xehetasunez osatua. | Atalak ingi bereiziak daude eta bakoitzean emandako informazioa egokia da. | |
Neutrala | Iritzi iturrigabeak eta balorazioak jasotzen dira. | Iritzi iturrigabe edo balorazio batzuk egiten dira. | Hizkuntza neutrala darabilte, eta datu objektiboei ematen diete garrantzia. |
8: Gidoia sortzen
[aldatu iturburu kodea]0 puntu | 1 puntu | 2 puntu | |
Gidoia sarrera | Gidoiak hasieran ez du garbi aurkezten zer azalduko den. | Gidoiak hasieran aurkezpen labur bat egiten du, baina garbi adierazi gabe zer azalduko den. | Gidoiak hasieratik garbi adierazten du zeri buruzko aurkezpena egingo den bideoan zehar. |
Gidoia egitura | Gidoiak ez du egitura garbirik eta atalak ez daude ongi bereiziak. | Gidoia atalka banatuta dago, baina ez dago logika baten barruan antolatuta. | Gidoia modu egokian antolatuta dago eta landare baten azalpena egiteko baliagarriak diren atalak bereizten ditu. |
Gidoia osotasunean | Landareari buruz eskaintzen den informazioa ez da nahikoa berari buruzko oinarrizko ezagutza jasotzeko. | Landareari dagozkion oinarrizko puntuak jorratzen dira baina ez da nahikoa berari buruzko oinarrizko ezagutza jasotzeko. | Landareari buruzko beharrezko informazioa eskaintzen da. Modu egokian eskaintzen da informazioa. |
Iturriak | Idatzitako informazioa ez du iturri fidagarri batetik eskuratu. Ez du iturririk erabili. | Iturri gutxi erabili ditu eta iturrien fidagarritasuna ez da bermatzen. | Iturri fidagarri ugari erabili ditu eta testua loturez osatuta dago. |
Zuzentasun gramatikala | Ez du zehaztasun lexiko, zuzentasun ortografiko eta gramatikalez idatzi. | Zehaztasun lexiko, zuzentasun ortografiko eta gramatikalez idatzita dago orokorrean, baina terminologia teknikorik ez du erabili. | Zehaztasun lexiko, zuzentasun ortografiko eta gramatikalez, eta terminologia teknikoa baliatuz idatzi du. |
10: Lanen aurkezpenak
[aldatu iturburu kodea]BAI | EZ | ERDIZKA | ||
Komunikazioa | Jendaurrean egoki hitz egiteko gai izan da. | |||
Koherentziaz, zuzentasunez eta egokitasunez mintzatu da. | ||||
Lan prozesuaren jarraipena azaldu du. | ||||
Kontzientzia eta adierazpen kulturala | Landareari buruzko lanketa eta azalpen osatua burutu du. | |||
Terminologia egokia erabili du aurkezpena egiteko. | ||||
Pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa | Lan-erantzukizuna modu egokian banatu du. | |||
Aurkezpena taldekideekin batera egin du. |