Edukira joan

Atari:Hezkuntza/Lehen Hezkuntza/Biodibertsitateari buruzko artikuluak Lehen Hezkuntzan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gida honek Lehen Hezkuntzako ikasleek Txikipedian edozein izaki bizidunaren inguruan artikulua sortzeko pausuak eta jorratu daitezkeen kontzeptuak ezagutarazteko helburua du. Gainera, ebaluazio errubrika ere aurkezten da, irakasleek artikuluak zuzendu ahal izateko; edota ikasleek, artikuluen autoebaluazioa edo berdinen arteko ko-ebaluazioa egiteko aukera izan dezaten.

Zelan idatzi Txikipedian?

[aldatu iturburu kodea]

Txikipedian idazten ez badakizu, ez larritu. Orokieta Herri Eskolak bi gida prestatu ditu, pausuz-pausu azalduz zer egin behar duzuen idazteko.

Lehenengo gida laburra da, hortaz, zer edo zer ez ulertzekotan edo informazio gehiago behar izanez gero, bigarren gida begira dezakezu. Bestela, gogoratu irakaslea zu laguntzeko dagoela, galde iezaiozu!

Artikula egiteko jarraibideak

[aldatu iturburu kodea]

Artikulua egiterako orduan, zenbait galderari erantzutea komeni da. Hala ere, izaki bizidunaren arabera, galdera batzuk ez dituzu zertan erabili. Galdera gehienei erantzunez, izaki bizidunaren inguruko oinarrizko informazioa eskainiko diozue irakurleari. Eta, artikulua banatzeko, galderaren gai nagusia (azpimarratutakoa) erabili dezakezue atalburu gisaa. Galderen proposamena hurrengoa da:

Ezaugarri orokorrak

[aldatu iturburu kodea]
  • Zein erreinukoa da?
  • Zein itxura du?
  • Zertan nabarmentzen da?
  • Noiztik daude Lur planetan?
  • Zelan aldatu dira urteetan zehar?

Zentzumenak (animalientzat) / Pertzepzioak (besteentzat)

[aldatu iturburu kodea]
  • Zein zentzumen/pertzepzio ditu? Zeintzuk garatuago?
  • Zertarako erabiltzen ditu?

Nola ugaltzen da?

[aldatu iturburu kodea]
  • (Animalientzat): obiparoak, bibiparoak ala obobibiparoak al dira?
  • (Beste izaki bizidunentzat): hazien bidez, esporen bidez, hermafrodita da?...
  • Zein da bere habitat naturala? Etzea, basoa, itsasoa, erreka...?
  • Bere bizilekuak beti baldintza zehatz batzuk jarraitu behar ditu?
  • Leku gehiagotan topa daiteke?

Banaketa geografikoa

[aldatu iturburu kodea]
  • Euskal Herrian edo munduan zehar (irudi bat erabiliz)

Elikadura eta harremanak

[aldatu iturburu kodea]
  • Nola eskuratzen du bizitzeko energia? autotrofoa da? saprofitoa? deskonposatzailea?
    • Heterotrofoa bada, orojalea, belarjalea edo haragijalea al da?

Nork jaten ditu? eta beste harreman biotikoak

[aldatu iturburu kodea]
  • Zein mehatxu jasan daiteke? gizakiek eragindakoak batez ere

Argazki galeria

[aldatu iturburu kodea]

"Ba al dakizu?" atala

[aldatu iturburu kodea]
  • Euskal kulturarekin lotutako informazioa: toponimia, ohiturak, etab.

Gehiago jakiteko estekak

[aldatu iturburu kodea]

Proposatutako galderei erantzuten dieten artikulu ugari daude. Baina, adibide bat ikusi nahi baduzu, interesgarria izan daiteke hurrengoa: Txikipedia:Txakur

Eta, izai bizidunaren inguruko informazio gehigarria jarri nahi izatekotan, “Ba al dakizu?” atala sortzea aukera interesgarria izan daiteke. Nahi izatekotan, begiratu adibide hau: Txikipedia:Belaki

Gogoratu deskribatzen duzunaren inguruko irudiak txertatzea eskertu egiten dela informazioa ulertu eta barneratzeko.

Artikulua zuzentzeko errubrika

[aldatu iturburu kodea]

Errubrika hau egiteko, Biodibertsitateari buruzko artikuluak Txikipedian: Ebaluazio errubrika Wikipediako Hezkuntza atariko webguneko informazioa moldatuz prestatu da.

Artikulua ebaluatzeko errubrika
Ebaluatutako alderdia 4 – Oso egokia 3 – Egokia 2 – Desegokia 1 – Oso desegokia
Egitura argia Informazioa oso ondo azaldua. Atalburuekin ondo banatuta. Informazioa ondo azaldua. Atalburuekin gutxi batzuk banatuta. Informazioa ez dago ondo azaldua. Atalburu gutxi erabilita. Informazioa ez da ulertzen. Ez du atalbururik erabili.
Ortografia eta gramatika Ez dago akats ortografiko edo gramatikalik. Artikulua ondo ulertzen da. Akats puntual batzuk daude, baina zuzendu dira. Artikulua ondo ulertzen da. Akats batzuk daude. Ulermena oztopatzen dute. Akats ugari. Artikulua ez da ondo ulertzen.
Eduki neutroa eta egiazkoa Edukia objektiboki eta hizkuntza neutroz idatzita dago. Neutraltasuna mantentzen saiatzen da. Hizkuntza neutroa du. Ez du objektibotasuna mantentzen. Egilearen iritzia sumatzen da. Ez da entziklopediako sarrera. Irizpide pertsonalak ditu.
Txikipediaren erregistroa Ume guztiek ulertzeko modukoa da. Loturak beste artikuluetara jarrita daude. Ume gehienek ulertzeko modukoa da. Lotura batzuk jarrita daude. Ez da egokia Txikipediarako. Ez du loturarik jarri. Erregistro desegokia. Ez du loturarik jarri Wikipediako artikuluetara ere.
Irudien erabilpena Azaldutako informazioa irudien bidez ere erakusten du. Irudi batzuk jarrita daude, informazioa laguntzen dute. Irudiak daude, baina ez dute loturarik edukiarekin. Ez du irudirik jarri, eta ez du informazioa grafikoan erakutsi.
“Ba al dakizu?” atala edo antzekoak Gaiaren inguruko kuriositate edo informazio gehigarria jarrita. Kuriositate batzuk jarrita. Kuriositate bakarra. Ez du informazio gehigarririk jarri.
Webgrafia Informazio guztien jatorria webgrafian zehaztuta. Informazio gehienarena agertzen da. Ez dago zehaztuta, baina informazioa egokia da. Ez dago webgrafiarik edo ez dagokio gaiarekin.