Atari:Hezkuntza/Lehen Hezkuntza/Ingelesa ikasi artelan bat deskribatuz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lantzeko laguntza eskatu
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Artelan bat deskribatzea ariketa interesgarria da, Artearen Historia ikasteko balio diguna. Kasu honetan, gainera ingelesa ikasteko aukera ere badugu, artelana deskribatzen dugun bitartean. Ariketa hau Lehen Hezkuntzan jarri dugu, baina maila guztietan egin daitekeen zerbait da, moldatuz gero.

Landutako konpetentziak[aldatu iturburu kodea]

  • ...

Proiektuaren garapena[aldatu iturburu kodea]

Ariketa hau egiteko proposatzen dugun aplikazioa https://art.wikidata.link/ da. Wikidata erabiltzen du deskribapenak egiteko, eta Wikidata euskaraz badago ere, hau idazterakoan aplikazioa ingelesez baino ez dago eskuragarri.

Guztion artean egingo badugu ariketa, hau da, irakasleak proiektorean jarriko baditu artelanak eta ikasleei galdetuko badie bertan zer dagoen, nahiko izango da kontu bakar bat izatearekin. Egin beharko dugun lehenengo gauza da aplikazioa ireki eta gure Wikipediako kontuarekin izena ematea, goian dagoen connect with Wikidata jartzen duen botoian klikatuta. Egiten duen eskaera baimendu eta dagoeneko prest egongo gara.

Sartzen garenean, artelan bat emango digu ausaz. Eskumako aldean what can you see in this artwork? jartzen digu, eta bertan kontzeptuak sartu beharko ditugu: woman, city, helmet, war... ahalik eta gehien sartu! Nahiko sartu ditugunean "add these to artwork in Wikidata" sakatuko dugu eta automatikoki gehituko du deskribapen hori Wikidatan. Honela, Wikidatan oinarritutako arte bilatzaile bat erabiltzen duen orok gure deskribapenetik abiatuta artelanak aurkitzeko aukera izango du.

Ez badakigu zer esan artelan bati buruz, edo agertu dena ez bada interesgarria, beti izango dugu aukera switch to another artwork botoiari emateko, eta beste bat emango digu. Aukera dugu ere Browse sakatuta gaika bilatzeko: genero artistikoa, garaia, egilea, teknika...

Kanpo estekak[aldatu iturburu kodea]