Atari:Hezkuntza/Lehen Hezkuntza/Toponimia landu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lantzeko laguntza eskatu
Urdiaingo ikasleak (6-8 urte) Txikipedia:Urdiain artikulurako toponimia lantzen.
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Toponimia lantzea Lehen Hezkuntza egin daitekeen lanetako bat da. Herria ezagutzeko aukeraz gain, berarekin batera historia, geografia, ohiturak edo antzinako antolaketa ezagutu daiteke, eta aitzaki ona da lehen zeuden baserriak edo jarduera ekonomikoak ezagutzeko. Kale izendegiarekin ere antzeko jarduera bat egin liteke.

Landutako konpetentziak[aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko zehar-konpetentzia guztiak landuko dira:

  • hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia;
  • ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia,
  • elkarbizitzarako konpetentzia,
  • ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia,
  • izaten ikasteko konpetentzia.

Baita diziplina baitako konpetentzia batzuk ere, batez ere:

  • hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia, (batez ere ahozko dimentsioa: azalpen testua, jarraibideak, elkarrizketa... Idatzizko dimentsioa, esanguratsu diren toponimo batzuk nola idatzi euskara batuan, inguruko aldaeren artean, aldaerak daudenean, zein hobetsi; toponimoen atzean dagoen historia edo arbasoen logika, munduko ikuspegia...).
  • matematikarako konpetentzia, (logika-matematikoa erabili beharko dagoen denborari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko).
  • teknologiarako konpetentzia, (OSM eta hainbat baliabide teknologikoren erabilpen egokia eskatuko du).
  • gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia, (ikasleak talde txikietan antolatuko dira, erabakiak hartu beharko dituzte, adostasunetara ailegatu beharko dute, eduki libreak sortuko dituzte...).
  • arterako konpetentzia, (mapetan, etiketak sortzeaz gain, hainbat elementu marraztu ohi dira).
  • motrizitaterako konpetentzia. (Herriko mapa eta errealitatea erkatu beharko, oinez, bizikletaz edo patinez ibili beharko. Esperientziak erakutsi digu, askotan ikasle gazteak korrika joaten direla eta konturatu orduko hainbat km egin dituzte).

Proiektuaren garapena[aldatu iturburu kodea]

Proiektuaren zatirik handiena paperaren eta mapen gainean egiten da, ez dugu zertan sarean egin. Mapa handi bat hartu eta arreta deitzen duten leku-izenak aukeratzen dituzte ikasleek (adibidez, binaka lau leku). Ondoren, euren aiton-amonekin edo gaian aditua den herriko gonbidatu batekin landu beharko dute leku hori zergatik deitzen den horrela. Kondairak eta mitoak ere jaso daitezke.

Ikasleek oharrak hartu eta ohar horien antolatu beharko dituzte, jasotako informazioa antolatu eta mapan berriro ere kokatuz. Garrantzitsua da batzuetan toponimia horrek duen antolaketa espaziala ikustea: toponimo asko ekialde-mendebalde, ipar-hego edo goi-behe moduan antolatzen dira, eta mapan hori ere ikus daiteke. Herrigunea eta udalerria desberdintzeko aukera izango dugu, herriaren mugak non dauden ikusiz.

Azkenik, atalik laburrena izango genuke: Txikipedian toponimo horien zerrenda igo eta azalpen bana eman. Proiektua indartu daiteke guztien artean mapa bat eginez eta sarera igoz edo txango batean argazkiak eginez, Wikimedia Commonsera igo eta geolokalizatuz. Adinaren arabera, mapagintza konplexuagoa ere egin daiteke.

Kanpo estekak[aldatu iturburu kodea]