Atari:Hezkuntza/Lehen Hezkuntza/UrmaelBlitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lantzeko laguntza eskatu
Adin guztietarako ariketa da honakoa. Zabala da, baina ariketa txikiagoetan zatitu daiteke.
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

UrmaelBlitz ekimena Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera martxan jarri dugu. Helburua, Eskoletako Urmaelen Sarean dagoen biodibertsitatea hobeto ulertzea, dokumentatzea eta zabaltzea da. UrmaelBlitza egiteko baliabideak BioBlitza egiteko ditugun berberak dira, baina eskolatik gertu dagoen (edo zuk, irakurle, gertu duzun) hezegune horretan.

Saiatuko gara, izakien argazkiak egiten, behaketa horiek sarera igotzen eta Wikimedian partekatzen ezagutza hori guztia.

Landutako konpetentziak[aldatu iturburu kodea]

  • Biodibertsitateari buruz ikasiko dute ikasleek, eta euren inguruan dauden izaki bizidunak hobeto ezagutzen.
  • Zientzialarien eta ikasleen arteko harremana handitu, eurak ere zientzialari izan daitezkeela ikasiko dute.
  • Dokumentazioaren garrantzia, guztion artean egin daitekeen ariketa zientifiko erraza.
  • Taxonomia eta sailkapena eztabaidatu daiteke, espezie, genero edo familiak identifikatzerakoan.
  • Adimen Artifizialaren inguruan hausnartzeko aukera ematen du.
  • Informazioa sailkatu eta publikatzen, Wikimedia erabiltzen.
  • Talde-lanaren garrantzia, guztien artean eremu bat banatu baitaiteke.

Proiektuaren garapena[aldatu iturburu kodea]

  1. Eskolako urmaelera (edo gertu dugun hezegune batera) joango gara, eta saiatuko gara bertan dauden espezie guztiak identifikatzen. Horretarako gidak erabili daitezke, Seek aplikazioa edo aditu baten ezagutza.
  2. Izaki bizidun horien argazkiak egingo ditugu eta argazki horiek Wikimedia Commonsera igoko ditugu. Nahi baduzue, botoi hau erabili dezakezue zuzenean igotzeko:
  1. Izakien deskribapena hobetuko dugu Txikipedian edo Wikipedian. Gainera, ornitho.eus webgunean behaketa horiek ere dokumentatuko ditugu.
  2. Gure urmaelean aurki daitezkeen izakien ekosistema bat osatzen saiatuko gara, eta horien Wikipedia/Txikipediako artikuluekin lotura sortuko dugu.

Laguntza gidak[aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu iturburu kodea]