Atari:Hezkuntza/Unibertsitatea/Erreferentziak gehitu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lantzeko laguntza eskatu
Erreferentzien inguruko tutoriala
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Ariketa honen helburua erreferentziarik ez duten artikuluak erreferentziatzea da. Wikipedian erreferentziek garrantzia handia dute, artikulua irakurtzen ari denak momentuoro jakin behar du irakurtzen ari den horren iturria zein den. Izan ere, gogora dezagun Wikipedia ez dela informazioa lehen aldiz argitaratzeko gune bat, aurretiaz beste bitarteko batzuetan (aldizkari zientifikoak, liburuak, prentsa...) argitaratutakoa bildu eta publiko orokorrari eskaintzeko gune bat baizik. Beraz, Wikipedian artikulu bat idazten dugunean, beti esan behar dugu idazten ari garen informazio hori nondik jaso dugun. Hori dira erreferentziak.

Dena den, Wikipedia auzolanean eraikitzen den entziklopegia bat denez, zenbait kasutan artikulu batzuk erreferentziarik gabe argitaratzen dira. Horregatik, ariketa honekin proposatzen dena, erreferentziarik gabeko artikulu horiek erreferentziatzea da.

Landutako konpetentziak[aldatu iturburu kodea]

  • ...

Proiektuaren garapena[aldatu iturburu kodea]

Lehenik eta behin, erreferentziarik ez duten artikulu batzuk zerrendatuko ditugu. Hori egiteko zerrenda hau erabilgarri izan daiteke, baina hortik kanpoko artikulu askok ere erreferentziak falta dituzte eta eskuzko bilaketa eginda ziur gehiago topatuko ditugula. Ikasle bakoitzak (edo taldeka) artikulu bat aukeratuko du.

Lehenengo, euskarazko artikulua hartu eta ulertzen duten beste hizkuntzaren batean (edo hainbatetan) irekiko dute eta artikuluak konparatuko dituzte: egitura beretsua dute? Informazio berdina da? Badago zerbait euskarazkoan beste hizkuntzetan ez dagoena?

Informazio berdina agertzen bada, beste hizkuntzetan atal horretan erabilitako erreferentziak begiratuko dituzte eta zuzen erabilitako erreferentzia direla baieztatuko dute. Zuzenak badira eta euskarazko informazioa erreferentziatzeko balio badute, euskarazko artikuluan jarriko dituzte.

Hau egin ondoren, ikasleek iturri berriak bilatuko dituzte, euskaraz. Existitzen da gaiaren inguruko euskarazko iturririk? Libururen bat? Artikuluren bat? Bilaketa egin eta erreferentzia moduan erabiltzeko iturriren bat topatzen saiatuko dira.

Euskarazko artikuluan agertzen den informazioren bat ez bada beste hizkuntza bateko artikuluan agertze arreta berezia jarri beharko da: informazio hori zuzena dela baieztatzeko modurik topatu dezakete ikasleek? Hala bada, erreferentzia gehitu; baina bertan agertzen den informazioa ez bada inon agertzen artikulutik ezabatzea baloratu beharko da.

Material osagarria[aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu iturburu kodea]