Laburrean
[aldatu iturburu kodea]- Maila: DBH 2 (3. mailarako ere baliagarria)
- Gaiak: teknologia-digitalizazioa • ekintzailetza • Pentsamendu autonomoaren eta kritikoaren garapena
Azken ekoizpena
Teknologia digital batean oinarritzen den zerbitzu/produktu bat sortu beharko dute, eredu batetik abiatuta. Zerbitzu/produktu horrek, betiere, euskal komunitateak duen beharren bati erantzungo dio eta landutako gai(tasun) guztiak kontuan hartu beharko dituzte.
Inplikaturiko irakasgaiak
- Teknologia eta Digitalizazioa
- Pentsamendu autonomoaren eta kritikoaren garapena
Saio kopurua
14 saio inguru aurreikusten dira.
Ikas-egoera hau modularra da. Gai guztiak lantzea hobesten dugu, gaiari buruzko lanketa osoa egiteko. Hala ere, ez da beharrezkoa jarduera guztiak lantzea. Aukera dago jarduera batzuk bakarrik aukeratzeko, ikas-egoera klasearen denbora eta beharretara egokituz.
Helburua
[aldatu iturburu kodea]Ikas-egoera honen asmoa gure ingurune digitalari buruzko ikuspegi kritikoa lantzea da. Horretarako, gaur egun baliatzen diren teknologia digitalak zeintzuk diren behatu, gaur egungo egoerara nola iritsi garen aztertu eta korporazio teknologiko handien jokabideen inguruan hausnartzeko proposamena landuko da.
Argudiaketa kurrikularra
[aldatu iturburu kodea]Gaur egun, korporazio teknologiko handien eraginpean bizi gara modu batera edo bestera. Whatsapp erabilita, Meta enpresaren zerbitzupean gaude; Windowsekin Microsoften eraginpean; Mac ordenagailuekin, Appleren menpe; Chromebookekin, Googleren esku. Interneteko mundua kontrolatzen duten enpresak, bereziki, bost dira (the Big Five), GAFAM edo GAMMA akronimoarekin identifikatzen direnak: Google, Amazon, Meta, Microsoft eta Apple. Enpresa horiek ekosistema digitalaren kontrol gehiena dute. Edozein enpresa kapitalista bezala, euren asmoa da ahalik eta etekin ekonomiko handienak eskuratzea eta, helburu horrekin, euren zerbitzuen eskaintza ahalik eta gehien zabaltzen ahalegintzen dira, maiz erabiltzaileon datuak ilegalki ustiatuz. Digitalizazio eredu honek, ordea, ez du ez norbanakoen, ez tokiko komunitateen, ezta planetaren zaintza bermatzen.
Oinarriak
- Ikas-egoera hau ikasturteko edozein unetan egiteko da aproposa.
- Bigarren hezkuntzako 2. mailako zein 3. mailako gaztetxoentzat da aproposa.
Ikusgelako Erronka Digitalak etiketaren barruan dauden edukiak berrerabiltzeko egokia da.
Azken xedea
- Ikasleek, taldeka, zerbitzu digital bat sortu beharko dute, herritarren baldintzak errespetatzen dituena.
- Gelan aurkezpen bat egingo da, proiektu bakoitza ezagutaraziz.
Konpetentziak
[aldatu iturburu kodea]| KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK | EBALUAZIO IRIZPIDEAK | OINARRIZKO JAKINTZAK |
| Teknologia eta digitalizazioa | ||
| 1. Hainbat iturritatik datorren informazio egokia modu kritiko eta seguruan bilatzea eta hautatzea, ikerketa-prozesuak eta produktuak analizatzeko metodoak aplikatuz eta simulazio-tresnekin esperimentatuz, problema teknologikoak definitzeko eta, lortutako informaziotik abiatuta, soluzioak sortzeko prozesuak hasteko.
Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
|
1.1. Planteatutako problemak edo beharrak definitzea, zenbait iturritatik datorren informazioa modu kritiko eta seguruan bilatuz eta kontrastatuz, eta haren fidagarritasuna eta egokitasuna ebaluatuz.
1.3. Gailuak, datuak eta osasun pertsonala babesteko prebentzio-neurriak hartzea, teknologiaren erabilerarekin erlazionatutako problemak eta arriskuak identifikatuz eta modu etiko eta kritikoan analizatuz. |
A. Problemak ebazteko prozesua
|
| 2. Problema teknologikoei autonomia eta jarrera kritikoarekin aurre egitea, diziplina arteko ezagutzak aplikatuz eta modu antolatu eta kooperatiboan lan eginez, problema edo behar baterako soluzioak modu eraginkor, berritzaile eta iraunkorrean diseinatzeko, planifikatzeko eta garatzeko.
Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
|
2.1. Definitutako problemetarako soluzio originalak asmatzea eta diseinatzea, diziplina arteko kontzeptu, teknika eta prozedurak aplikatuz, jarrera ekintzailea, jarraikia eta sortzailea erakutsiz. | A. Problemak ebazteko prozesua
|
| 4. Problema teknologiko edo digitaletarako ideiak edo soluzioak deskribatzea, irudikatzea eta trukatzea, irudikapen-bitartekoak, sinbologia, hizkuntza-baliabideak eta hiztegi egokia erabiliz, baita erabilgarri dauden tresnak eta baliabideak ere, eta informazioa eta proposamenak komunikatzeko eta ezagutarazteko tresna digitalen erabilgarritasuna baloratuz.
Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
|
4.1. Produktu bat sortzeko prozesua diseinatzen denetik hedatzen den arte irudikatzea eta komunikatzea, dokumentazio teknikoa eta grafikoa landuz tresna digitalen laguntzarekin, formatu eta hiztegi tekniko egokiak erabiliz, modu kolaboratiboan, bai aurrez aurre bai urrunetik, kultura-aniztasuna eta haren adierazpideak errespetatuz. | B. Ideien komunikazioa eta zabalkundea
. |
| 4. Ikaskuntza-ingurune digitaleko ohiko gailu eta aplikazioen funtzionamenduaren oinarriak ulertzea, haien osagaiak eta funtzioak analizatuz eta bere beharretara egokituz, haiek modu efiziente eta seguruagoan erabiltzeko eta problema tekniko errazak hautemateko eta ebazteko.
Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
|
6.2. Edukiak sortzea, materialak lantzea eta zenbait plataformatan ezagutzera ematea, ikaskuntza-inguruneko ohiko tresna digitalak behar bezala konfiguratuz, beren beharretara egokituz eta egile-eskubideak errespetatuz. | A. Problemak ebazteko prozesua
D. Ikaskuntza-ingurune pertsonalaren digitalizazioa
|
| 7. Teknologia modu arduratsu eta etikoan erabiltzea, garapen iraunkorrarekiko interesa erakutsiz, haren ondorio ekosozialak identifikatuz eta teknologia berrien ekarpena baloratuz, garapen teknologikoak gizartean eta ingurunean dituen ekarpenak eta inpaktuak identifikatzeko.
Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
|
7.1. Jarduera teknologikoak historian zehar euskal gizartean eta ingurumen-iraunkortasunean izan duen eragina ezagutzea, herrialdearen ekonomian izan dituen ekarpenak eta ondorioak identifikatuz eta emakumeek egin duten ekarpena eta garapen iraunkorrerako duen garrantzia baloratuz.
7.2. Teknologia berriek ongizateari, gizarte-berdintasunari eta ingurumen-inpaktuaren murrizketari egindako ekarpena identifikatzea, haiek modu arduratsu eta etikoan erabiliz. |
A. Problemak ebazteko prozesua
E. Teknologia iraunkorra
|
| 8. Trebetasun pertsonalak eta sozialak garatzea, norberaren eta besteen indarrak eta ahuleziak ezagutuz, eta emozioak eta esperientziak modu eraginkorrean identifikatuz eta kudeatuz, ongizate pertsonala sustatzeko eta ikasleei beren ikaskuntza hobetzeko eta ezarritako helburuak lortzeko aukera emango dieten harreman osasungarriak sortzeko.
Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
|
8.2. Kooperazio-taldeetako lanean aktiboki eta sormenez parte hartzea eta kolaboratzea, entzute aktiboko jarrerak, esleitutako rolarekiko erantzukizuna eta emakumeen inklusioaren eta ahalduntzearen aldeko portaerak erakutsiz, eta gatazkak kudeatzean jarrera enpatikoa erakustea. | F. Zentzu sozioemozionala
2. Talde-lana eta erabakiak hartzea
3. Inklusioa, errespetua eta aniztasuna
|
| Pentsamendu autonomoaren eta kritikoaren garapena | ||
| 1. Pentsamendu konplexua eta kontzientea garatzea, gogoeta autonomoa, kritikoa, arretatsua eta sortzailea sustatuko duen elkarrizketa kooperatiboan oinarritutako lanaren bidez, zentzurik zabalenean, norberaren, gizakiaren eta munduaren, ulermen zabal eta sakonagoa lortzeko.
Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
|
1.1. Galderaren izaera ulertzea eta gauzak zalantzan jartzeak giza jardueran duen garrantzia nabarmentzea, galdera filosofikoak identifikatzeko eta lantzeko gaitasuna garatuz.
1.3. Identitatearen, hurbileko testuinguruaren, gizartearen, kulturaren eta iraganaren arteko interkonexioa ulertzea, pentsamendu autonomoa eta kritikoa modu kooperatibo eta praktikoan garatuz. |
A. Bizikidetzan dauden elementuak
|
| 3. Gai filosofiko nagusien inguruan gogoeta egitea, baita ikasleen heldutasun-etapan dauden gaien, haien bizi-testuinguruaren eta gaurkotasuneko beste gai orokor batzuen inguruan ere, praktika dialogikoen, oinarrizko euskarri kontzeptualaren eta jakintza filosofikoak errealitatearekin lotuko dituzten zubiak ezartzearen bidez, ikasleek errealitateari zentzua emateko, tokian tokikotik globalera.
Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
|
3.2. Ikasleen heldutasun-etapan agertzen diren gaiei buruz gogoeta egitea, elkarrizketa kooperatiboetan eta beste dinamika batzuetan parte hartuz.
3.3. XXI. mendeko erronka sozial tokiko eta globalei buruz gogoeta egitea, elkarrizketa kooperatiboetan eta beste dinamika batzuetan parte hartuz. |
C. XXI. mendeko erronkak
|
Helburu didaktikoak
[aldatu iturburu kodea]- Teknologia digitalaren inguruko ikuspegi kritiko eta globala lantzea.
- Teknologia digitalen atzean dauden korporazioen jarduna ezagutzea.
- Gailu digitalen inguruan egiten den erabilerari buruzko hausnarketa sustatzea.
- Eskura duten informaziotik abiatuta, proposamen antolatu eta kohesionatua sortzea.
- Idatzizko zein ahozko espresioaren lanketa egitea.
- Teknologia digitalak sormenetik eta zaintzatik eraikitzea.
Gida didaktikoa
[aldatu iturburu kodea]Testuingurua
[aldatu iturburu kodea]Teknologia digitalen erabilera asko zabaldu da eta, gaur egun, gure egunerokoan normaltasunez erabiltzen dira. Teknologia hauek, orokorrean, ez dira neutralak baina gutxi dakigu hauen atzean dagoen guztiari buruz. Nola heldu gara honaino? Nola funtzionatzen dute? Ze alternatiba daude? Teknologia digitalaren erabilera kritikoa sustatzea da funtsa.
Abiapuntua
[aldatu iturburu kodea]Korporazio teknologiko handiek salaketak jaso dituzte negozioaren monopolioa eduki eta erabiltzaileen legez kanpoko datuen salerosketa egiteagatik. Digitalizazio hegemonikoaren egungo negozio ereduak ez du ez norbanakoen, ez tokiko komunitateen, ezta planetaren zaintza bermatzen. Hori dela eta, ikasleek horren inguruko hausnarketa kritikoa egingo dute, digitalizazioaren eredu berria irudikatze aldera.
Prozedura
[aldatu iturburu kodea]| Jarduerak | Azalpena | Ebidentziak |
| 1. Proiektua eta erronkaren aurkezpena Saio 1 |
Jarduera honen bitartez, ikasleei proiektuan zehar burutu beharko dituzten dinamikak zeintzuk diren azalduko zaizkie, azken ekoizpena aurkeztearekin batera.
Kontutan hartzekoak: Ikasleei jarduera hasieran galderak botatzean gerta daiteke zer erantzun ez jakitea edo zaila egitea erantzuten. Adibidez, “Zer dakite guri buruz?” galderaren bitartez, enpresa teknologiko bakoitzean uzten dugun informazioari buruz ari gara. Horrela, beste galdera lagungarri batzuk bota ditzakegu galdera hori erantzuteko: zein informazio ematen diegu? Zertarako erabiltzen dute informazio hori? |
Galderen inguruko erantzunak |
| Ebaluazio tresnak | ||
| Checklist bat Ikusi • PDF | ||
| Baliabideak | ||
| ||
| 2. Digitalizazioaren historia Saio 1 |
Jarduera honen bitartez ikasleek teknologia digitalak izan duen bilakaera aztertu eta historiaren inguruan eztabaidatuko dute.
Behin aurreko saioan teknologia digitalaren gaiari hasiera emanda eta teknologia digital handiek duten boterea ikusita, historiari buruzko ibilbidea egingo dute ikasleek. Nola iritsi gara, teknologia digitalaren arloan, gaur egungo egoerara? Ikasleak talde txikitan elkartuko dira jarduerarekin hasteko, 3-5eko taldetan. Talde bakoitzari hainbat gertakari/asmakizun mugarrien kartak emango zaizkio. Dinamika honetan, ikasleek kartak denbora-lerroan kokatu beharko dituzte, dagokion urtean, eta saiatu behar dira asmatzen zein izan den digitalizazioaren garapena. Talde bakoitzaren denbora lerroak gai ezberdin bat landuko du, guztira lau gai izanik: Internet, ordenagailu pertsonalak eta sistema eragileak, mugikorrak eta sare sozialak, eta azpiegiturak. 5-10 minutu edukiko dituzte gai bakoitzaren denbora-lerroa osatzeko. Karta multzo batekin amaitzean, beste talde bati pasa beharko diote denbora-lerroa, harik eta talde guztiek gai guztiak landu arte. Talde guztiek denbora-lerroak osatzerakoan, txandaka euren emaitzak emango dituzte. Irakaslea, denbora-lerro handi bat osatuz (paretan, lurrean, mahaien gainean), ikasleek esaten dioten mugarriak kokatzen Joango da eta, amaieran, orden zuzena emango die. Kontutan hartzekoak: Mugarri bakoitzaren inguruan sakontzeko, Wikipediako artikuluak baliagarriak izan daitezke irakaslearentzat. Saioan zehar interesgarria litzateke ikasleek mugarriei buruz sortzen zaizkien zalantzak partekatzea eta irakasleak horiek argitzea. Jarduera honetan, ikasleek ezin dute ordenagailurik erabili. |
Ebidentziak |
| ||
| Ebaluazio tresnak | ||
| Checklist bat Ikusi • PDF | ||
| Baliabideak | ||
| ||
| 3. Ekonomia digital nagusia Saio 1 |
Jarduera honen helburua korporazio teknologikoek erabiltzaileen datuekin burutzen duten negozio eredua ezagutzea da.
|
Ebidentziak |
| ||
| Ebaluazio tresnak | ||
| Checklist bat Ikusi • PDF | ||
| Baliabideak | ||
Algoritmoak Kakaztea
| ||
| 4. Segurtasuna eta pribatutasuna Saio 1 |
Jarduera honen bitartez, segurtasunarekin eta pribatutasunarekin lotutako kontzeptuak eta ezagutzak landu nahi dira galdera-erantzun motako jolasa baten bitartez.
Kontutan hartzekoa: Galdera batzuk informatiboak izango dira, alegia, emaitza eman ondoren, horren inguruko informazio zehatzagoa emango zaie ikasleei. Beste batzuk, ordea, praktikoak izango dira. Horrek esan nahi du erantzuna emateko ariketa praktikoren bat egin beharko dutela edo, emaitza eman ondoren, irakaspenen bat praktikan jarri beharko dutela. |
Ebidentziak |
| ||
| Ebaluazio tresnak | ||
| Behaketa Ikusi • PDF | ||
| Baliabideak | ||
| ||
| 5. Burujabetza digitala Saio 1 |
Jarduera honen asmoa da teknologia librean oinarritzen diren proiektuak eta euskal komunitate digitala osatzen duten eragileak ezagutzea.
Bilaketa lantzeko gomendioak
Kontuan hartzeko: Jarduera hau banaka ere egin daiteke. Ikasle bakoitzak nahi duen osagaiaren inguruan iker dezake eta gero bakoitzak bere emaitzak aurkeztu. |
Ebidentziak |
| ||
| Ebaluazio tresnak | ||
| Behaketa Ikusi • PDF | ||
| Baliabideak | ||
Interneten funtzionamendua
| ||
| 6. Hizkuntza Saio 1 |
Jarduera honen bidez gure ingurune digitalean dauden arnasguneak ezagutu eta euskaraz edukiak sortzen dituzten sortzaileak ezagutuko ditugu.
|
Ebidentziak |
| Taldeka topatu dituzten erreferente eta arnasguneen zerrenda | ||
| Ebaluazio tresnak | ||
| Checklist Ikusi • PDF | ||
| Baliabideak | ||
Hizkuntzaren prozesamendua
| ||
| 7. Irisgarritasuna Saio 1 |
Jarduera honen bidez ikasleek ikusiko dute ingurune digitala bizitzeko askotariko moduak daudela eta, horietako bat, desgaitasun fisikoak dituzten erabiltzaileena da. Hain zuzen ere, webguneek bete beharreko irisgarritasun printzipioak ikasiko dituzte eta horiek betetzen diren aztertuko dute.
Ondoren, beste 15-20 minutu hartuko dira emaitzak klase osoarekin partekatzeko. |
Ebidentziak |
| Betetako checklist-a eta ondorioak | ||
| Ebaluazio tresnak | ||
| Behaketa Ikusi • PDF | ||
| Baliabideak | ||
| ||
| 8. Jasangarritasun ekologikoa Saio 1 |
Jarduera honen helburua da ikasleek teknologiaren produkzio eta deuseztatze katea ezagutzea, eta horrek giza-eskubideetan nahiz naturan dituen eraginez jabetzea
Lehen geruza: Aplikazioak (Software)[oh 1]
Bilaketa lantzeko gomendioak
Bigarren geruza: Osagai fisikoak (Hardware)[oh 2]
Hirugarren geruza: Mineralak
Laugarren geruza: Zabor teknologikoak
Kontutan hartzekoak:
|
Ebidentziak |
| Egunerokoan jasotako jardueren erantzunak eta hausnarketak | ||
| Ebaluazio tresnak | ||
| Behaketa Ikusi • PDF | ||
| Baliabideak | ||
| 9. Askotariko arrakalak Saio 1 |
Jarduera honen bitartez, teknologia digitalek sortzen dituzten arrakala mota desberdinen inguruan hausnartuko dute ikasleek.
Saio honetan lau arrakala digitalen aurkezpen laburra baino ez da egiten. Bakoitzaren azpi-gai gehiago aipatzen ahalko lirateke, baina edukiak saio baten denboralizaziora egokitze aldera, mugatu egin dugu. Hala ere, lau arrakala horietatik tiraka, ikasleek beste hainbatetan pentsa dezakete.
|
Ebidentziak |
| Ikaslearen koadernoan idatzitakoa. | ||
| Ebaluazio tresnak | ||
| Behaketa Ikusi • PDF | ||
| Baliabideak | ||
| ||
| 10. Jabetza Saio 1 |
Jarduera honen bitartez sarean topa daitezkeen eduki libreen eta horien erabileraren inguruan hausnartuko dute ikasleek.
Bukatzeko, euren lanak zein lizentzia librerekin partekatuko duten erabakiko dute: https://creativecommons.org/chooser/ Tartean, denbora balego, ikasleek euren abestiei irudi bat jartzen ahal diote, disko baten azala balitz bezala. Modu honetan, soinuez gain, irudi libreekin aritzeko aukera ere edukiko dute. Horretarako hainbat liburutegi erabiltzen ahal dituzte: Wikimedia Commons, Pixabay, Pexels... Kontutan hartzekoak:
|
Ebidentziak |
| Sortutako abestia | ||
| Ebaluazio tresnak | ||
| Behaketa Ikusi • PDF | ||
| Baliabideak | ||
| ||
| 11. Adimen Artifiziala Saio 1 |
Jarduera honen bitartez, gaur egun bolo-bolo dabilen teknologia baten inguruko eztabaida egingo dute ikasleek: Adimen Ardifiziala (AA). Oso litekeena da ikasleek dagoeneko AA tresnaren bat erabili izana. Beraz, gaia apur bat ezaguna zaie eta iritziak edukiko dituzte horren inguruan. Saioaren helburua da euren pertzepzio eta iritzi horietan sakontzea. Zer dakite AAri buruz? Zer iruditzen zaie? Ze argumentu dituzte?
Horretarako eztabaida egituratua izango da erabiliko den metodoa. Asmoa ez da ikasleek ahalik eta argudiaketa zuzen eta sendoena eraikitzea, baizik euren irudikapen eta aurreiritziak azaleratzea. Hori dela eta, jarduera honen bereizgarri gisa, ezingo dute ordenagailua erabili informazio gehigarria bilatzeko. Argumentu guztiak aurreko saioetan landutako edukiekin osatu beharko dituzte.
|
Ebidentziak |
| Taldean sortutako eztabaida | ||
| Ebaluazio tresnak | ||
| Behaketa zuzena Ikusi • PDF | ||
| Baliabideak | ||
Artea eta adimen artifiziala Adimen artifizial artifiziala
| ||
| 12. Zerbitzu digitala sortzen Saio 1 |
Jarduera honetan, aurreko jarduera guztietan landutako gaiak kontutan izanda, zerbitzu digital berri bat sortzeko prozesuan jarriko dira.
Galdera guztiak erantzuteaz gain, zerbitzu edo produktuaren irudia pentsatu beharko dute, paperean bertan. |
Ebidentziak |
| Sortutako dokumentua | ||
| Ebaluazio tresnak | ||
| Behaketa Ikusi • PDF | ||
| Baliabideak | ||
| * Txantiloia: Proiektu finala | ||
| 13. Proiektuaren prestaketa aurkezpenerako Saio 1 |
Jarduera honetan aurreko saioan landutako proposamena ordenagailura pasako dute aurkezpena prestatzeko.
Ikasleak proiektuko taldetan elkartuko dira aurreko saioan burututako proposamena ordenagailuz egiteko. Tartea hartuko dute, kasu honetan, proposamen hori errepasatu eta hobekuntzak egiteko, hala badagokio. Aurkezpenaren formatua libre izan daiteke. Alegia, talde batek erabaki dezake aurkezpen soila egitea; beste batek, nahiagoko balu, bideo bat sortu dezake bere zerbitzua azalduz; adierazpen grafikoa ere beste aukera bat da, Inkscape edo Gimp bezalako tresnak baliatuta. Ikasleen sormenerako bidea utzi nahi da, betiere aurretik osatutako fitxan eskatzen den informazioa ematen badute. Edozein kasutan, aurkezpenean, zerbitzu edo produktuaren ezaugarrien azalpena eta justifikazioa egin beharko dute. |
Ebidentziak |
| Sortutako dokumentua | ||
| Ebaluazio tresnak | ||
| Checklist Ikusi • PDF | ||
| Baliabideak | ||
| 14. Aurkezpena Saio 1 |
Jarduera honen asmoa talde bakoitzak egindako lanaren aurkezpena egitea izango da.
Talde bakoitzak sortu duen zerbitzu edo produktuari buruzko aurkezpena egingo du. Bertan, azalduko dute zein izan den sortze prozesua eta zein ezaugarri dituen euren proiektuak. Horrekin batera, sortutako edukiak (aurkezpena, bideoak, irudiak) elkarri partekatuko dizkiote. |
Ebidentziak |
| Ahozko aurkezpena | ||
| Ebaluazio tresnak | ||
| Checklist Ikusi • PDF | ||
| Baliabideak | ||
Ebaluazio eta erreferentzia curricularrak
[aldatu iturburu kodea]Ebaluazioa hezigarria, jarraitua eta gaitasunetan oinarritua izango da. Hezkuntza-prozesua baloratzeko eta egokitzeko, hobekuntza-neurriak hartzeko eta gertatzen diren ikaskuntzen ebidentziak jasotzeko balioko du. Ikasleen gaitasunetara egokituko da, eta hasieratik adostuko dira ebaluazio eta kalifikazio irizpideak.
- Ebaluaziorako ondorengo tresnak erabiliko dira:
- Behaketak
- Kontrol orriak
- Jarduera interaktiboak
- Ekoitzitako azken produktua
1: Proiektua eta erronkaren aurkezpena
[aldatu iturburu kodea]| Bai | Erdizka | Ez | ||
| Hizkuntza eta komunikazioa | Ikasleak parte hartu du. | |||
| Ikaslea modu eraginkorrean komunikatu da besteekin. | ||||
| Ikasleak aktiboki entzun ditu kideak. | ||||
| Pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa | Tolerantzia, errespetu eta tratu ona izan du besteekin, modu enpatikoan jardun da ikaskideekin. | |||
| Sortu zaizkion zalantzak argitu ditu, irakasleari edota beste ikasleei galdetuz. | ||||
| Ekintzailetza | Ikasleak ideiak proposatu eta iniziatiba hartu du. | |||
| Beste ikaskideak parte hartzera bultzatu ditu. | ||||
| Digitala | Digitalizazioak bere egunerokotasunean duen presentziari buruz hausnartu du. | |||
| Digitalizazioaren atzean dauden enpresak identifikatu ditu. | ||||
| Digitalizazioari lotutako erronkak ulertu ditu. | ||||
2: Digitalizazioaren historia
[aldatu iturburu kodea]| Bai | Erdizka | Ez | ||
| Hizkuntza eta komunikazioa | Ikasleak parte hartu du. | |||
| Ikaslea modu eraginkorrean komunikatu da besteekin. | ||||
| Ikasleak aktiboki entzun ditu kideak. | ||||
| Pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa | Tolerantzia, errespetu eta tratu ona izan du besteekin. | |||
| Taldean inplikatu da eta erantzuna guztiekin bilatzen ahalegindu da | ||||
| Sortu zaizkion zalantzak argitu ditu, irakasleari edota beste ikasleei galdetuz. | ||||
| Ekintzailetza | Ikasleak ideiak proposatu eta iniziatiba hartu du. | |||
| Beste ikaskideak parte hartzera bultzatu ditu. | ||||
| Emandako informazioa denbora-lerroan kokatu eta ordena justifikatu du. | ||||
| Ikasleak bere kontakizuna besteenarekin uztartzen ahalegindu da. | ||||
3: Ekonomia digital nagusia
[aldatu iturburu kodea]| Bai | Erdizka | Ez | ||
| Hizkuntza eta komunikazioa | Ikasleak parte hartu du. | |||
| Ikaslea modu eraginkorrean komunikatu da besteekin. | ||||
| Ikasleak aktiboki entzun ditu kideak. | ||||
| Pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa | Tolerantzia, errespetu eta tratu ona izan du besteekin. | |||
| Taldean inplikatu da eta erantzuna guztiekin bilatzen ahalegindu da | ||||
| Sortu zaizkion zalantzak argitu ditu, irakasleari edota beste ikasleei galdetuz. | ||||
| Ekintzailetza | Ikasleak modu autonomoan informazioa bilatu du. | |||
| Beste ikaskideak parte hartzera bultzatu ditu. | ||||
4: Segurtasuna eta pribatutasuna
[aldatu iturburu kodea]| Bai | Ia beti | Batzuetan | Ez | ||
| Hizkuntza eta komunikazioa | Ikasleak parte hartu du. | ||||
| Ikaslea modu eraginkorrean komunikatu da besteekin. | |||||
| Ikasleak aktiboki entzun ditu kideak eta bakoitzaren txanda errespetatu du. | |||||
| Txandak eta besteen partaidetzak errespetatu ditu. | |||||
| Pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa | Tolerantzia, errespetu eta tratu ona izan du besteekin. | ||||
| Ikasteko asmoa eta motibazioa bilatzen ditu. | |||||
| Digitala | Ariketa praktikoak modu erangikorrean bete ditu. | ||||
5: Burujabetza digitala
[aldatu iturburu kodea]| Bai | Ia beti | Batzuetan | Ez | ||
| Hizkuntza eta komunikazioa | Ikasleak parte hartu du. | ||||
| Ikaslea modu eraginkorrean komunikatu da besteekin. | |||||
| Ikasleak aktiboki entzun ditu kideak. | |||||
| Pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa | Tolerantzia, errespetu eta tratu ona izan du besteekin. | ||||
| Taldean inplikatu da eta informazioa guztiekin partekatu du. | |||||
| Sortu zaizkion zalantzak argitu ditu, irakasleari edota beste ikasleei galdetuz. | |||||
| Ekintzailetza | Ikasleak modu autonomoan informazioa bilatu du. | ||||
| Beste ikaskideak parte hartzera bultzatu ditu. | |||||
| Digitala | Behar duen informazioa bilatu du. | ||||
| Informazio-iturri eta formatu anitzak bilatu ditu: artikuluak, bideoak, irudiak, blogak, berriak... | |||||
| Badaki zein tresna erabili topatutako informazioa kudeatzeko edo aztertzeko. | |||||
| Digitalizazio hegemonikoari alternatibak bilatzeko ahalegina egin du | |||||
6: Burujabetza digitala
[aldatu iturburu kodea]| Bai | Erdizka | Ez | ||
| Hizkuntza eta komunikazioa | Ikasleak parte hartu du. | |||
| Ikaslea modu eraginkorrean komunikatu da besteekin. | ||||
| Ikasleak aktiboki entzun ditu kideak. | ||||
| Hizkuntzak, bereziki euskaraz, ingurune digitalean duen presentziaz jabetu eta problematizatu du. | ||||
| Pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa | Tolerantzia, errespetu eta tratu ona izan du besteekin. | |||
| Taldean inplikatu da eta informazioa guztiekin partekatu du. | ||||
| Sortu zaizkion zalantzak argitu ditu, irakasleari edota beste ikasleei galdetuz. | ||||
| Digitala | Ikasleak modu autonomoan informazioa bilatu du. | |||
| Badaki zein tresna erabili topatutako informazioa bilatzeko edo aztertzeko. | ||||
| Informazioaren iturria topatu eta aztertu du. | ||||
7: Irisgarritasuna
[aldatu iturburu kodea]| Bai | Ia beti | Batzuetan | Ez | ||
| Hizkuntza eta komunikazioa | Ikasleak parte hartu du. | ||||
| Ikaslea modu eraginkorrean komunikatu da besteekin. | |||||
| Ikasleak aktiboki entzun ditu kideak. | |||||
| Pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa | Tolerantzia, errespetu eta tratu ona izan du besteekin. | ||||
| Taldean inplikatu da. | |||||
| Sortu zaizkion zalantzak argitu ditu, irakasleari edota beste ikasleei galdetuz. | |||||
| Ekintzailetza | Ikasleak webguneko ebaluazioari buruzko ideiak bota eta hobespenak proposatu ditu. | ||||
| Beste ikaskideak parte hartzera bultzatu ditu. | |||||
| Digitala | Webguneak nabigatzeko eta garrantzizko informaizoa identifikatzeko gai izan da. | ||||
| Adineko eta gaitasun-aniztasuneko pertsonek pairatzen duten arrakala digitala ulertu du | |||||
| Webgune irisgarriak egiteko landu beharreko alderdiak zeintzuk diren ezagutzen du | |||||
8: Jasangarritasun ekologikoa
[aldatu iturburu kodea]| Bai | Ia beti | Batzuetan | Ez | ||
| Hizkuntza eta komunikazioa | Ikasleak parte hartu du. | ||||
| Ikaslea modu eraginkorrean komunikatu da besteekin. | |||||
| Ikasleak aktiboki entzun ditu kideak. | |||||
| Pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa | Tolerantzia, errespetu eta tratu ona izan du besteekin. | ||||
| Taldean inplikatu da eta bere ideiak guztiekin partekatu du. | |||||
| Sortu zaizkion zalantzak argitu ditu, irakasleari edota beste ikasleei galdetuz. | |||||
| Ekintzailetza | Beste ikaskideak parte hartzera bultzatu ditu. | ||||
| Digitala | Garapen iraunkorra zer den ulertzen du. | ||||
| Erabilera etikoaren azpian dauden printzipio orokorrak eta logikak ulertzen ditu. | |||||
| Ulertzen du teknologiak ingurumenean dituen eraginak. | |||||
9: Jasangarritasun ekologikoa
[aldatu iturburu kodea]| Bai | Ia beti | Batzuetan | Ez | ||
| Hizkuntza eta komunikazioa | Ikasleak parte hartu du. | ||||
| Hizkuntzaren erabilera diskriminatzaileak baztertu ditu. | |||||
| Ikaslea modu eraginkorrean komunikatu da besteekin. | |||||
| Hizkuntzaren erabilera etikoa egin du. | |||||
| Pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa | Tolerantzia, errespetu eta tratu ona izan du besteekin. | ||||
| Taldean inplikatu da eta bere ideiak guztiekin partekatu du. | |||||
| Sortu zaizkion zalantzak argitu ditu, irakasleari edota beste ikasleei galdetuz. | |||||
| Ekintzailetza | Beste ikaskideak parte hartzera bultzatu ditu. | ||||
| Digitala | Garapen iraunkorra zer den ulertzen du. | ||||
| Erabilera etikoaren azpian dauden printzipio orokorrak eta logikak ulertzen ditu. | |||||
| Ulertzen du teknologiak ingurumenean dituen eraginak. | |||||
10: Jabetzaren auzia
[aldatu iturburu kodea]| Bai | Ia beti | Batzuetan | Ez | ||
| Hizkuntza eta komunikazioa | Ikasleak parte hartu du. | ||||
| Ikaslea modu eraginkorrean komunikatu da besteekin. | |||||
| Ikasleak aktiboki entzun ditu kideak. | |||||
| Pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa | Tolerantzia, errespetu eta tratu ona izan du besteekin. | ||||
| Taldean inplikatu da. | |||||
| Sortu zaizkion zalantzak argitu ditu, irakasleari edota beste ikasleei galdetuz. | |||||
| Kontzientzia eta adierazpide kulturala | Oinarizko euskarriak ezagutzen eta hautatzen ditu sormen prozesua gauzatzeko. | ||||
| Ekintzailetza | Egindako prozesuari eta lortutako emaitzari buruzko gogoeta egiten du. | ||||
| Beste ikaskideak parte hartzera bultzatu ditu. | |||||
| Digitala | Hainbat formatu desberdinetan lan egin du. | ||||
| Beharren araberako tresna digitalak erabili ditu. | |||||
| Sortutako edukiei buruzko lizentzien bereizketa egiten du. | |||||
11: Adimen artifizialaren inguruko gogoeta
[aldatu iturburu kodea]| Bai | Ia beti | Batzuetan | Ez | ||
| Komunikazioa | Ikasleak parte hartu du. | ||||
| Arretaz entzun ditu besteen ekarpenak. | |||||
| Txandak errespetatu ditu. | |||||
| Ikaskideak errespetatu ditu. | |||||
| Konpromisoa | Gaiarekiko interesa erakutsi du. | ||||
| Adimen Artifizialaren gaur egungo papera ezagutzen du. | |||||
| Antolaketa | Ikaslea gai da ideien antolaketa modu egokian egiteko. | ||||
| Ideiak modu egokian planteatzen ditu. | |||||
12: Zerbitzu digitala sortzen
[aldatu iturburu kodea]| Bai | Ia beti | Batzuetan | Ez | ||
| Hizkuntza eta komunikazioa | Ikasleak parte hartu du. | ||||
| Ikaslea modu eraginkorrean komunikatu da besteekin. | |||||
| Ikasleak aktiboki entzun ditu kideak. | |||||
| Pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa | Tolerantzia, errespetu eta tratu ona izan du besteekin. | ||||
| Taldean inplikatu da. | |||||
| Ekintzailetza | Erronkari aurre egiteko diseinu bat planteatzen da. | ||||
| Premia bati modu sortzailean erantzuten zaio. | |||||
| Soluzioa modu kooperatiboan hausnartu eta erabaki da. | |||||
13: Zerbitzu digitala sortzen
[aldatu iturburu kodea]| Bai | Erdizka | Ez | ||
| Hizkuntza eta komunikazioa | Ikasleak parte hartu du. | |||
| Ikaslea modu eraginkorrean komunikatu da besteekin. | ||||
| Ikasleak aktiboki entzun ditu kideak. | ||||
| Pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa | Tolerantzia, errespetu eta tratu ona izan du besteekin. | |||
| Taldean inplikatu da. | ||||
| Digitala | Erronka diseinatzeko tresna egokiak hautatu dira. | |||
| Baliabide digitalek eskaintzen dituzten aukeren arabera egiten da diseinu lana. | ||||
14: Aurkezpena
[aldatu iturburu kodea]| Bai | Erdizka | Ez | ||
| Hizkuntza eta komunikazioa | Jendaurrean egoki hitz egiteko gai izan dira. | |||
| Koherentziaz, zuzentasunez eta egokitasunez mintzatu dira. | ||||
| Lan prozesuaren jarraipena azaldu da. | ||||
| Kontzientzia eta adierazpen kulturala | Sortutako produktuari buruzko lanketa eta azalpen osatua burutu da. | |||
| Terminologia egokia erabili da aurkezpena egiteko. | ||||
| Pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa | Lan-erantzukizuna modu egokian banatu da. | |||
| Aurkezpena taldekideekin batera egin da. | ||||
