|
Ongi etorri Irlandako Atarira! Fáilte go dtí Tairseach na hÉireann!! Welcome to the Ireland Portal! Hailsin tae tha Airlann Portal!
|
Irlanda
|
Irlanda edo Irlandako uhartea (ingelesez Ireland, irlanderaz Éire, eskozieraz Airlann eta latineraz Hibernia) Europa osoko hirugarren uharterik handiena da eta munduko hirugarrena. Europar kontinentearen ipar-mendebaldean kokatzen da eta milaka uharte eta uhartetxoz inguratuta dago. Irlandak Britainiar uharteetako zati da, gehiago zehaztuz, Britainiar uharteetako bi uharte nagusien artean txikiena da, uharte handia den Britainia Handiaren mendebaldean kokatua dagoelarik. Politikoki Irlandako estatu subiranoak (Irlandako Errepublika bezala izendatua) uharteko lurraldearen bost seirenetan agintzen du, gainontzeko ipar-ekialdeko lurraldea edo seirena Ipar Irlandako (Erresuma Batuaren zati) agindupean dagoelarik.

Irlandako lehendabiziko bizilekuak K.a. 8.000 urte ingurukoak dira. K.a 200. urtean Zeltiarren emigrazio eta eraginak uharte osoa menperatu zuen. Erlatiboki maila txikiagokoak ziren erdi aroko Bikingoen eta Normandarren kokalekuek ondorengo 1600. urte inguruko Ingelesen nagusitasunari bidea eman zioten. Ingeles Protestanteek gehiengoa ziren Irlandar Katolikoen gainetik gobernatu zuten, ingelesek irlandarrak erabat alboratu zituztelarik, baita uhartearen ipar-ekialdean ere, non Protestanteak Ulstergo Kolonizatzeak burutu eta erabateko gehiengoa bilakatu ziren. 1801ean Irlandako uharte osoa Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batuaren zati bihurtu zen. XIX. mendearen erdialdera Irlandako Gosete Handia gertatu zen, honen ondorioz sekulako maila erraldoieko heriotz kopurua eta emigrazioa kausitu zelarik. 1921. urtean Irlandar Independentzia Gerra amaitu ostean Britainiar Gobernuak akordio bat proposatu eta Itun Anglo-Irlandarra sinatu zen, honela Irlandako Estatu Askea sortu zelarik. Honek Britainiar Inperiotik hat ateratzea suposatu zuen, herrialdeak bere barne independentiz eraginkorra berreskuratu zuen nahiz eta oraindik konstituzionalki Britainiar Koroari loturik jarraitu. 1920ko Irlandako Gobernuaren Agiriaren arabera Irlandako 32 konderrietako sei konderriz osatutako zen Ipar Irlandako eskualde berria eratzeko aukera bat ireki zen, handik gutxira protestante eta unionistak gehiengoa ziren eskualde honek aukera hau probestu eta Erresuma Batuari lotuta jarraitzea erabaki zuen. 1949an Irlandako Estatu Askeak behin-betiko Commonwealth erakundea laga eta Irlandako Errepublika bilakatu zen, honela ordurarte Erresuma Batuarekiko zituen lotura politiko eta administratibo murritzak erabat moztuz. 1973an Irlandako hainbat zati edo eskualde (Irlandako Errepublika) Europako Ekonomia Erkidegoan sartu ziren. 1960. hamarkadatik hasi eta 1990. hamarkadara arte Ipar Irlandako gatazka edo ingelesez "The Troubles" deitzen zen gaztazka politikoa jaso zen, 1998ko Ostiral Santuko Hitzarmenarekin gatazka honi nolabaiteko konponbide bat lortzen saiatu zirelarik.
...gehiago irakurtzeko sakatu hemen
|
Nabarmendutako irlandar artikulua |
Nabarmendutako irlandar pertsonaia
|

Guinness Stout motako garagardo beltza da. Aurreneko aldiz, Arthur Guinness garagardogileak ekoiztu zuen Irlandan dagoen Kildare konderriko Leixlip herrian zuen bere lehenengo garagardotegian, nahiz eta handik denbora gutxira gaur egun hain ezaguna den Dublingo St. James's Gate Brewery garagardotegira mugitu. Guinness garagardoa 1759tik aurrera ekoiztu izan da. Garagardoa porter eran dago oinarrituta, bere jatorria Londonen 1700. urte inguruan du. Mundu osoko garagardo marka ezagunenen artean dago eta munduko herrialde gehienetara esportatua da. Imitatzaile ugari garaitu ditu merkatuan. Bere zaporearen ezaugarri nabariena hartzidurarik gabe mantentzen den garagar txigortuan datza. Urteetan zehar garagardoaren zati bat zaharkitu edo ondu egiten zen esneki zapore antzeko bat har zezan, baina Guinnessek prozesu hau gaurko egunez egiten jarraitzen duen esateari uko egiten dio. Bere ezaugarri nagusia den apar lodi, zuri eta krematsua, edukiari gehitzen zaion nitrogenozko nahasketa batean datza.
Guinness garagardoa erabateko kasu berezia da, lantegi pribatu batek egindako alkoholdun edari baten markak herri alde oso baten arima irudikatzera iritsi baita: Irlanda. Guinness garagardoa, bere eskubidez erabateko erakunde edo instituzioa da Irlandan, herrialde irlandarra ordezkatzera ailegatuz. Irlandan, garai guztietako edari alkoholdun salduena bilakatu da. Guinness & Co. lantegiak urtero 2.000 milioi eurotako etekinak lortzen ditu garagardo honi esker. Gaur egun eta 1932 urtetik aurrera, Guinness, Diageo garagardogile multinazionalaren jabegoa da, egoitza Londonen duelarik. Guinness UDV eta Grand Metropolitan plc taldeen arteko batasunaren ondorioz... ...gehiago irakurri
|
Michael John "Mick" Collins edo irlanderaz Mícheál Seán Ó Coileáin (Cloich na Coillte, Corkeko konderria, 1890eko urriaren 16a – Béal na mBláth, Corkeko konderria, 1922ko abuztuaren 22a) buruzagi iraultzaile irlandarra, Irlandako Errepublikako ogasun ministroa, IRAren inteligentzia zuzendaria eta Itun anglo-irlandarreko negoziatzailea izan zen.
1922ko Irlandako Gerra Zibilean hil zuten. Gaur egun Irlandako alderdi politiko guztiek omendu eta onartzen dute Irlandako Estatu modernoa sortzean egin zuen lanagatik, baina bereziki Fine Gael alderdikoak dira bere jarraitzaile zuzenenak... ...gehiago irakurri
|
|
Leku interesgarriak
|
- Aran uharteak, irlandar kultura gaelikoaren gotorlekua, Galwayko konderria.
- Blarneyko gaztelua, Corkeko konderria.
- Bunratty gaztelua, Clareko konderria.
- The Burren, eskualde harritsu eta berezia, Clareko konderria.
- Cahir gaztelua, Tipperaryko konderria.
- Carrickfergus gaztelua, Antrimeko konderria.
- Clonmacnoise abadetxea, Offalyko konderria.
- Croagh Patrick mendi sakratua, Mayoko konderria.
- Cliffs of Moher itsaslabar ikusgarriak, Clareko konderria.
- Derryko hiri harresitua. Derryko konderria.
- Galway hiriko alderdi zaharra eta portua. Galwayko konderria.
- St. James's Gate garagardotegia, Guinness garagardoa ekoizten den lekua eta garagardozaleen tenplua. Dublin hiria.
- O'Donoghue's Pub, irlandar folk musikazaleen topagunea, bertan The Dubliners taldeak bere lehen urrats musikalak ematen hasi zen. Dublin hiria.
- O'Connell Street kalea, Dublin hiriko kale nagusiena.
- Abbey Theatre irlandar antzerkigintzaren tenplua. Dublin hiria.
- Croke Park, futbol gaelikoa eta hurling gaeldar kiroletako zaletuen estadioa. Dublin hiria.
- Falls Road eta Shankill Road kaleetako graffiti edo horma irudi politikoak. Belfast hiria.
|
- Dingle penintsula, gaeltacht gunea, Kerryko konderria.
- Giant's Causeway, natura eta itsasoaren ikuskizun paregabea, Antrimeko konderria.
- Glendalough abadetxea, Wicklowko konderria.
- Glens of Antrim, Antrimeko konderrian kokatzen den eskualde ederra.
- Glenveagh Parke Nazionala, Donegalgo konderria.
- Grianan Aileachkoa gotorlekua, Donegalgo konderria.
- Tarako muinoa, Meatheko konderria.
- Killarney Parke Nazionala, Kerryko konderria.
- Kilkenny gaztelua, Kilkennyko konderria.
- King John's gaztelua (Limerick hiria).
- Kilmainham Gaol, irlandar abertzaletasunaren museoa, Dublin hiria.
- Dunluce gaztelua, Antrimeko konderria.
- Dublingo gaztelua, Dublin hiria.
- Carrauntoohil, Irlandako mendirik garaiena, Kerryko konderria.
- Dún Aonghasa, itsasoari begira dagoen harrizko gotorleku bikaina, Aran uharteak.
|
- Connemara eskualde basati eta ederra, Galway eta Mayoko konderriak.
- Knock Shrine, "Irlandako Lourdes" edo erromes lekua, Mayoko konderria.
- Kylemore abadetxea, Galwayko konderria.
- Mourne mendiak, Downeko konderria.
- Newgrange monumentu megalitikoa, Meatheko konderria.
- Phoenix parkea, Europako parke itxirik zabalena, Dublin hiria.
- Cashelgo haitza, Tipperaryko konderria.
- Skellig Michael uhartea, Kerryko konderria.
- Tory uhartea, Donegalgo konderria.
- Trim gaztelua, Meatheko konderria.
- Trinity College unibertsitatea eta bertan aurkitzen den Kellseko liburua. Dublin hiria.
- Wicklow Gap bidea, Wicklowko konderria.
- Ring of Kerry ibilbide ikusgarri eta ospetsua Kerryko konderrian zehar.
- Gaeltacht eskualdeak, irlandera hitzegiten den azken eremua. Irlandako mendebaldeko kostaldea.
|
|
|