Atari:Islandia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
NullCráter Litli Grábrók, Vesturland, Islandia, 2014-08-15, DD 087 PAN.JPG
Islandiako bandera eta uhartea Ongi etorri Islandiako Atarira!
Velkomin til Ísland Vefgátt!
Islandia
Islandiaren bandera Islandiaren armarria
Islandiaren kokapena

Islandia (islandieraz: Ísland, ˈistlant ahoskatua), ofizialki Islandiako Errepublika (islandieraz: Lýðveldið Ísland), Europako ipar-mendebaldeko uharte-estatu bat da, eskandinaviar historia eta kulturakoa. Iparraldeko Ozeano Atlantikoan dago, Norvegia, Groenlandia, Britainia Handia eta Faroe Uharteen artean.

Ipar Atlantikoko hausturan egonik, Islandiak sumendi eta geiser aktibitate handia du. Golkoko itsaslasterraren eraginez, latitudeagatik izan zezakeen klima hotza leundu egiten da eta, bereziki kostaldean, giza bizitzarako egokiagoa da.

1262an Norvegiaren menpeko lurralde bihurtu zen. 1380an, Norvegia, Suedia eta Danimarkak osatutako Kalmarko Batasuna elkartean sartu zuten. Napoleonen gerren ondoren, Danimarkaren menpe geratu zen. 1944an lortu zuen independentzia. Ordutik aurrera bere ekonomia eta ongizate maila etengabe hazten joan dira, harik eta gaur egunean BPGari dagokionez munduko bosgarren herrialdea eta giza garapenari dagokionez bigarrena izateraino. Egoera horrek 2008ra arte iraun zuen, finantza krisiak gogor kolpatu baitzuen.

Merkatu askea da, gehienbat zerbitzuetan, arrantzan, finantzetan eta industrian oinarritua. Turismoak gero eta indar handiagoa du, bereziki bertako paisaia ikusgarriak erakarritako jendea joan ohi da. Besteak beste, NBEko, NATOko, EFTAko, EEAko eta ELGAko kidea da. EBrekin harreman ekonomiko estuak izan arren ez da Batasuneko kide.


...gehiago irakurtzeko sakatu hemen

Gai nagusiak
Iceland-Eruption-Fimmvorduhals-2010-03-26-09.jpg
Skogafoss with Rainbow (19731920224).jpg
Nooderlicht boven de baai van Grondarfjordur (8586375882).jpg

Islandia: Islandiako banderaIslandieraIslandiarrak
Islandiako historia: BikingoakDaniar Inperio KolonialaEuskal baleazaleen sarraskiaKalmarko BatasunaLandnámabókÞingvellir
Islandiako geografia: Islandiaren banaketa administratiboaIslandiako fiordoakIslandiako hiriakIslandiako ibaiakIslandiako aintzirakIslandiako glaziarrakIslandiako uharteakIslandiako mendiakIslandiako natura parkeakIslandiako penintsulakIslandiako ur-jauziak
Islandiako kultura: Gizateriaren Ondarea IslandianIslandiako literaturaIslandiar sagakIslandiako musikaIslandiako zinemaIslandiako hezkuntza
Islandiako kirola: Islandiako futbolaIslandiako kirolariak
Islandiako politika: AlþingiIslandiako politikariak
Islandiako ingurumena: Islandiako faunaIslandiako naturagune babestuak
Islandiako ekonomia: Islandiako azpiegiturak Islandiako enpresak
Islandiako garraioa: Islandiar koroaIslandiako aireportuakIslandiako garraio enpresakIslandiako finantza krisialdia

Nabarmendutako islandiar artikulua Nabarmendutako islandiarra
Vestfirðir.png

Euskal Herriko baleazaleen sarraskia edo Spánverjavígin (islandieraz, espainiarren sarraskia) Islandian XVII. mendean egindako sarraskia izendatzeko islandierazko esamoldea da. 1615ean Euskal Herriko baleazale batzuk, baleen bila Islandiaraino joanda Vestfirðir eskualdeko biztanleekin tirabirak izan ondoren, islandiarrek erail zituzten. Aditu batzuen ustez, Islandiako historiako sarraski bakarra izan zen, baina beste batzuk ez daude ados. Edonola ere, azken sarraskia izan zen.

XVI. mendearen lehenengo zatian Euskal Herriko baleazaleek Ternuan lehendabiziko aldiz munduko historian bale-industria garatu zuten. Industria honen gune nagusiak Labrador penintsularen hegoaldeko kostaldean zeuden hamar portu izan ziren. Goren aldian, hau da, 1550 eta 1570eko hamarkaden artean, 30 itsasontziko ontziteria osatzen zuten bi mila arrantzale baino gehiagok urtero laurehun balea inguru harrapatzen zituzten. XVII. mendearen hasieran, euskaldunek arrantza-guneak Islandiaraino zabaldu zituzten.

Ipar Atlantikoan Euskal Herriko arrantzaleen lehendabiziko aipamena, berriz, 1412. urtekoa da. Urte hartan islandiarrek diotenez, Grundarfjörðuretik 500 itsas milia mendebaldera Euskal Herriko hogei baleontzi inguru dabiltza. Hain ziren ohikoak herri bien arteko harremanak, pidgin hizkuntza bat ere sortu zuten elkarri ulertzeko, euskara-islandiera izenekoa hain zuzen ere.

...gehiago irakurri

Alfreð Finnbogason.jpg

Alfreð Finnbogason (Grindavík, Islandia, 1989ko otsailaren 1a-) futbolari islandiarra da, Euskal Herriko Erreala futbol taldean aurrelari gisa jardun zuen, eta gaur egun Austriako FC Augsburg taldean jokatzen du.

Finnbogason Grindavík udalerrian jaio zen baina haurtzaroko bi urte Eskozian pasa zituen. Hainbat klubetako gazte mailetan aritu zen 2008an Breiðablik UBKrekin debut profesionala egin arte. 2009 denboraldian gazte hoberena bozkatu zuten islandiar ligako jokalariak. Urte berean Islandiako futbol kopa irabazi zuen Breiðablikin. 2010ean jokalari hoberena bozkatu zuten islandiar ligako jokalariak.

...gehiago irakurri

Iruditegia
Strokkur geyser eruption, close-up view.jpgReykjavík Blick vom Perlan 4.JPGIcelandic Horses!.jpgIceland Magic (14788238061).jpgIceBlockNearJoekullsarlon.jpgIceland (6112465766).jpg

Atal honetan Islandiari buruzko argazki eta irudiak aurkituko dituzu, betiere gaiaren arabera sailkatuak:
Aireko ArgazkiakBanaketa AdministratiboaDemografiaEkonomiaEraikuntzakGarraioakGeografiaGudarosteaHerriakHilerriakHiriakHistoriaIkurrakJendeaKulturaLorategiakNaturaOspakizunakPaisaiakPolitikaSeinaleakZerbitzu Publikoak



Seljalandsfoss ur-jauziaren atzealdeko ikuspegia.
Islandiako banaketa administratiboa