Atari 5200

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Atari 5200 bideokontsola.

Atari 5200 edota Atari 5200 SuperSystem, 1982an Atari enpresak merkaturatutako bideokontsola bat da. Bere garaiko sekulako ezaugarri eta gaitasunak zituen bideokontsola izan arren (16k RAM), ez zuen bere aurrekaria zen Atari 2600 ospetsuak adina arrakasta eta salmenta kopururik izan, ziurrenik jada Atariren enpresa lehiakideek ere kontsola onak merkaturatzen hasi zirelako.

Denera, modelo honetako 1,5 milioi kontsola inguru saldu ziren, halere gaur egun bildumatzaileen artean oso estimatua dago.

1986an Atari 7800 kontsolak ordezkatu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atari 5200 Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Atari 2600
Atari 5200
1982 - 1986
Ondorengoa
Atari 7800