Atari eztabaida:Hezkuntza/Lehiaketak/2019/03

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Montxohache erabiltzailearen akatsak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Montxohache izeneko erabiltzaileak lehiaketaren barruan sortu dituen artikuluak pixka bat begiratzen aritu naiz eta ikusi dut akats nahikotxo dituztela guztiek, orokorrean. Ez dakit, baina nik uste pixka bat behintzat berrikusi beharko liratezkeela... -Aioramu (eztabaida) 20:36, 26 martxoa 2019 (UTC)

Ados nago. Puntuak lortzen dira, baina edukia eskasa da, eta irakurle batentzat ez da baliagarria. Mesedez, Montxohache, errebisatu artikuluak edo puntuak kendu beharko lirateke. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:41, 26 martxoa 2019 (UTC)
Ados. Nik uste lehiaketetako irizpideetan puntu hauek aipatu beharko liratekeela:
  • Testuek gutxieneko kalitatea izan behar dute (euskara ulergarri eta txukunean idatzita).
  • Txertatutako irudi bakoitzean, irudiari buruzko azalpena jarri behar da.
  • Erreferentziek ahalik eta osatuenak izan behar dute (ahalik eta datu gehien sartuta: egilea, hizkuntza eta abar).
Horrela garbiago geratuko da ez dela nahikoa testuak, irudiak eta erreferentziak txertatzea, hori guztia ondo egiten saiatu behar dela. --Xabier Armendaritz 2019-03-26, 21:21 (UTC)
Nik denbora bat emango nioke zuzentzeko. Hasi da orain artikulu batekin, eta ikusiko dugu. Egia esan akats piloa ditu, eta arretarik gabe idatzita dagoela ematen du. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:23, 26 martxoa 2019 (UTC)

Nire proposamena: okerren dauden artikuluak ez kontatzea ahalik eta zuzen (irakurgarri, gutxienez) ez dauden arte. -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:00, 26 martxoa 2019 (UTC)

Ados, birpasatuko dut, idatzi dudana.

Eskerrik asko Montxohache (eztabaida) 21:07, 26 martxoa 2019 (UTC)