Ataria (Salburua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ataria, Salburuko parkeko interpretazio zentroa.

Ataria Salburuko parkeko interpretazio zentroa da. Eraikin emblematikoa da, eta ingurunearekin integratuta dago Salburuko parkeko iparraldean. Gasteizko Eraztun Berdeko lekurik garrantsitsuenetarikoa da. Bereziki dago egina Salburuko hezeguneez, horko natura balioez, biodibertsitatearen garrantziaz eta Gasteizko natura ondareaz informazioa emateko.

Jende guztiarentzat irekita dago, eta dituen baliabide eta zerbitzuei esker askotariko jarduerak ditu, hala nola aisialdirakoak, interpretaziozkoak, komunikazio eta dibulgaziozkoak, eta bioaniztasunari buruzko irakaskuntzazkoak. Beste leku batzuk ez bezala, eztabaidarako leku bihurtu nahi du, non jendea inplikatu ahal den parkearen gestioan eta bioaniztasunaren zainketan.

Salburuko parkeko iparraldean dagoen eraikin horrek behatoki bat dirudien arren, bere barnean atal eta gela asko ditu, jarduerak egiteko eta Gasteizko Eraztun Berdeaz eta bioaniztazunez ikasteko. Euskal Herriko eta Espainiako ikastetxeetatik ikasleak etortzen dira, Ataria bisitatzera eta bioaniztasunari buruzko jarduerak egitera. Atariak badu laborategi txiki bat, bisitariek naturari buruz ikas dezaten. Gainera, hezegune batzuk ditu eraikuntzaren inguruko esparruan, ibiltoki batzuekin hornituta, parkeko hezeguneak eta bertan bizi diren animalia eta landareak ezagutzeko.

Ikasle taldeak ez dira Ataria bisitatzen duten bakarrak. Izan ere, egunero hitzaldiak egiten dira han, eta edonork parte har dezake bere ideak proposatuz edo bere ikuspuntua azalduz.

Eguzki-erlojua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atariko eguzki-erlojua erloju analematiko modukoa da. Elipse bat dauka marraztua lurrean non digitoak jartzen diren orduekin eta erdigune bat non pertsona bat, gnomon moduan, jarri behar den analemaren gainean. Puntu konkretu batean jarri behar da dataren arabera bere itzala ordua proiektatzeko elipsean.

Erloju honek ordu ofiziala markatzen du eta horregatik bi serial ditu: udakoa eta negukoa. Aldaketak egin dira itzala ordu egokia markatzeko Greenwich-ena eta aldi berean ordu ofiziala markatzeko.

Atariaren lagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atariaren lagunak izeneko proiektua nahiko berria da eta oinarritzen da blog txiki batean egina publikoaren parte hartzearen hareagotzerako. Blog hau udaletxearen web-orriaren espazio txiki batean dago non herritarrak eztabaidatu ahal duten ,askatasun guztiarekin, ondare natularaz eta bere ideiak eta proposamenak eman Salburua parkea hobetzeko.

http://colaboradores.vitoria-gasteiz.org/amigosataria/?lang=eu

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

http://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?idioma=es&accionWe001=ficha&accion=home