Edukira joan

Ate (futbola)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Futbol-ate bat.
Artikulu hau futboleko elementuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ate (argipen)».

Atea 7,32 metro x 2,44 metroko marko errektangularra da, bi zutoin edo paldo bertikalez eta zeharkako langa batez osatua, barrualdetik sare batek mugatu edo ixten duena, eta hondoko marraren erdialdean jokalekuaren albo banatan kokatua, baloiak hortik sartu beharra dauka, zeharo, gola lortu ahal izateko.[1] Bere ondoan ate marrak daude: Bi marra ate marratik perpendikularki, ate zutoin bakoitzaren barrualdetik 5,5 metro urrunduta eta zelaiaren barrualderantz 5,5 metro sartuta. Bi marra horiek, ate marraren paraleloa den beste marra batekin elkartuko dira.

Jokoaren arauak errespetatuz baloia arerioaren atean sartzeari gol egitea deritzo, eta futbol partida batean puntu bateko balioa du. Arerioak hori lortzea ekiditeko funtzio berezia duen jokalariari atezain deritzo.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.