Edukira joan

Ate lerragarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ate lerragarri
atea

Ate lerragarria[1] gidarien gainean alde batera edo bestera lerratuz ireki edo ixten den atea da, orri batekoa nahiz bikoa.[2]

Eskuzkoak edo automatikoak- mugimendu-detektagailuak dituenak- daude, batez ere leku publikoetan edo jende asko biltzen den lekuetan. Sentsore horiek pertsonen hurbilketa detektatzen dute, eta atea automatikoki irekitzen dute.[3]

Erromatarren etxeetan, I. mendekoak dira ate lerragarriak erabiltzeko probak. Oraindik ere ikus daitezke 79an suntsitutako Ponpeiako hondakinetan harkaitzetan zizelkatutako errailak.[4][5]

Erdi Aroan, ate lerragarriak ere erabili ziren gotorlekuetarako ate gisa, baina, kasu honetan, desplazamendu bertikaleko ate gisa.

Japonian shōji (japonieraz: 障子?) diete eta bertako arkitektura tradizionalean tipikoak dira.[6]

Etxe baten barruko ate gisa egon daitezke, etxea patio edo lorategi batekin bereizteko, edo altzari mota desberdinak irekitzeko, bereziki armairuak.

Badira erabilera automatikoko ate lerragarriak ere, merkataritza-guneetako, ospitaleetako, jatetxeetako, hoteletako, aireportuetako edo tren- eta metro-bagoietako sarreretan ikus daitezkeenak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Arkitektura Hiztegia] [2024]
  2. Euskalterm: [Zurgintza Hiztegia] [2021]
  3. Hochberg, Anette; Hafke, Jan-Henrik; Raab, Joachim. (2010). Open I Close: Windows, Doors, Gates, Loggias, Filters. Birkhäuser Verlag AG, 116 or..
  4. Moeller, Walter O.. (1976). The Wool Trade of Ancient Pompeii. , 47 or..
  5. Bulwer Lytton Baron Lytton, Edward. (1893). The Last Days of Pompeii. Estes and Lauriat.
  6. Larson, Brooke. (2019-8-16). «What are Shoji? Complete Guide to Japanese Paper Screens» Japan Objects.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]