Ate logikoak baliatzen dituzten sistemak konbinazionalak zein sekuentzialak izan daitezke. Sistema konbinazionaletan, irteera uneko sarreren mendean dago eta ez dute memoriarik. Sistema sekuentzialetan, emaitza eskuratzeko fase batzuk behar dira, eta fase hauetatik pasatu behar den informazioa biltegiratzeko memoriako elementuak behar ditu.