Atena Partenos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atena Partenos
NashvilleParthenon9.jpg
Jatorria
Sortzailea Fidias
Sorrera-urtea K.a. 440(e)ko hamarkada
Jatorrizko izenburua Athena Parthenos (Athena the Virgin)
Ezaugarriak
Materiala(k) haitzurdina, bolia eta urrea
Genero artistikoa colossal statue (en) Itzuli eta High Classical (en) Itzuli
Deskribapena
Kokapena
Lekua Atenasko Akropolia
Partenoia
Koordenatuak 37° 58′ 17″ N, 23° 43′ 37″ E / 37.971508°N,23.726939°E / 37.971508; 23.726939Koordenatuak: 37° 58′ 17″ N, 23° 43′ 37″ E / 37.971508°N,23.726939°E / 37.971508; 23.726939

Atena Partenos (antzinako grezieraz: Παρθένος Ἀθηνᾶ, “Atenea birjina”) Atenaseko Partenoian Fidiasek eginiko Atena jainkosa greziarraren eskultura krisoelefantinoaren (marfil eta urrez egina) izena zen . Beste hanbat eskulturak jatorrizkoan izan zuten iturburu. Bere garaikoen artean eragin handia izna zuen eskulturak, estatua krisoelefantinoen tradizio bati hasiera emateraino, berriro ere, Fidias ikusiko dugularik Olinpiako Zeusen eskulturan bezala, eta baita beste hainbat eskultore K.a. V eta IV. mendeetako tenpluetan.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pausanias antzinateko historialariak estatuaren ondorengo deskribapena egin zuen:

...estatua berez marfilez eta urrez egina dago. Kaskoaren erdian esfingearen antzeko figura bat dago...eta kasketaren alde banatan grifoak daude erliebean. ...Atenaren estatua zutikakoa da, hanketarainoko tunika batekin, eta bere bularraren gainean Medusaren burua marfilean zizelkaturik dago. Lau ukabileko Garaipen bat eusten du eta beste eskuan lantza bat; bere hanketan ezkutu bat du eta lantzatik gertu suge bat dago. Suge hau Eriktonio izan zitekeen. Oinarriaren gainean Pandoraren jaiotza dago erliebean[1].

Atenea Partenos-en itxura orokorra, baina ez bere izaera eta kalitatea, txanponetako bere irudietan[2] eta zizelkatutako bere ikusi daiteke bere kopia txikiagoetan , baita zinoparietan, eta grabatutako gemen gaineko irudikapenetan[3].

Atenaren burua apur bat aurrera inklinatua ageri da. Zutik dago, bere ezkerreko besoa ezkutu bertikalean kokatuz. Bere ezkerreko belauna pixka bat doblatua dago, bere pisua arinki eskuin hankarantz mugitua dago. Bere kitoia gerrian egokitua du bi sugeren bidez, hauen buztanak ezpatan nahasten direlarik. Ile-sortak jainkosaren petoaren gainean erortzen dira. Bere eskuineko eskuko Nikea hegoduna da:asko eztabaidatu da Fidiasen jatorrizkoan oinarriren bat ba ote zegoen[4], iritsi diren bertsioak kontraesankorrak izanik. Lantza baten kokapena, batzuetan aipatu gabea, ez da guztiz zehaztu Atenaren eskuineko besoan zegoen edo Egidaren sugeetako batek sostengatzen ote zuen, N. Leipenek errestauratu moduan[5], Aspasios-en gema jarraituz.

Eskultura egurrezko nukleo baten gainean eraikia izan zen, moldeaturiko brontzezko plakekin estalkiz eta urrezko lamina desmuntagarriekin gaineztatuz, aurpegiaren marfilezko gainazalean eta jainkosaren besoetan izan ezik. Urreak 44 talentu pisatzen zituen, 1140kg-ren baliokidea: Atena Partenos Atenasko altxorraren zati garrantzitsu bat suposatzen zuen[6].

Kostua 700 talentu inguru behar zuen izan,, 230 tirremeko flota baten antzerakoa.

Fidiasen jatorrizko lana 26 besoko altuera zuen (12 metro inguru, oinarria kontuan izanik, hau 1,50 m altuerakoa).

Kontatzen denez K.a. 296an Lakares atenastar tiranoak urrezko laminak kendu zituen estatuatik[7].

Antzinako kopiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nashvilleko erreplika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alan LeQuire-ren erreplika moderno bat existitzen da, Estatu Batuetako Nashvilleko Partenoiaren erreprodukzioaren barnean. Alan LeQuire-ri, Nashvillekoa izatez, estatuaren erreplika bat egitea eskatu zitzaion Partenonean zegoen gurtzarako. Bere lana jatorrizkoaren inguruan zeuden deskribapen eta kopien gainean egin zen. Bertsio modernoa hau amaitzeko zortzi urte behar izan ziren eta gizarteari 1990eko maiatzaren 20an erakutsi zitzaion.

Atena Partenos-en bertsio moderno hau garrantzitsua da bere tamainari dagokionez eta Fidiasen lana berregiteko izan zen arduragatik. Estatuak errealismo kutsi handiagoa ematen dio Partenoiaren erreplika den eraikinaren areto nagusiari (naosa), izan ere, hau gela huts bat zen estatuaren inaugurazioaren aurretik. Atena Partenosen erreprodukzio honek antzinako Atenasko gurtza gune batean dauden inpresioa ematen laguntzen du.

Atena Partenosen estatua zementu, igeltsu eta beira zuntzezko nahasketa batez egina dago . Atenaren burua aluminiozko armazoi baten gainena eraikia izan zen, eta zatirik baxuena altzairuzkoa da. 25 cm-ko H perfilezko lau habe Partenoiko lurrean zehar zabaltzen den hormigoizko egitura batean eusten dira zimenduetaraino, estatuaren pisua eutsi ahal izateko. LeQuirek egin zituen igeltsuzko estatuan jarri ahal izateko 180 panelak, pertsona bakar batek zutitu eta altzairuzko armazoiean ezartzeko moduan.

Urreztadura eta margoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LeQuire eta bere taldeak Partenoiaren ikerketa lan sakona egin zuten estatua Fidiasenaren ahalik eta antzekoen izan zedin. Horregatik estatua hau hamabi urtez Nashvilleko Partenoian lau eta zuri mantendu zen. 2002an bolondres talde batek Atenaren estatua urreztatu zuen Lou Reed maisuaren begiradapea, lau hilabete iraun zue prozedura.

Jatorrizko estatuaren urrezko plakek 1.140kg inguru pisatzen zituzten eta 1,5mm-tik 3-mm-rako zabalera zuten. Nashvilleko Atena Partenosen 23,75 kilate urre-xaflek 4 kg pisatzen dituzte eta zetazko papera baina hiru aldiz finagoa dira. Erreplika modernoa urreztatzeko nabarmenkeriak antzinako atenastarrek egin zuten urreztatze oparoarekin (680kg-ko pisua zuen) kontrastatzen du. Izatez jatorrizko Atenaren desagerpenaren arrazoietako bat urrea lapurtzeko arpilatua izatea da.

Urreztatzeaz gain, proiektuan aurpegiko zehaztasunak, jantzia eta ezkutua margoketa sartzen ziren , azken hau LeQuirek berak egin zuelarik.

Datuak eta zenbakiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nasvilleko Atenak 13 metroko altuera du , mendebaldeko barruko eskultura pieza handiena izanik.
  • Atenaren eskuin eskuko Nikeren eskultura 2 metro inguru neurtzen ditu.
  • Atenaren petoan, eskumuturrekoan eta gerrikoan hamaika suge irudikatzen dira.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Leipen, N. Athena Parthenos (Toronto) 1971.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pausanias, Descripción de Grecia i.24.5–7
  2. Lacroix, L. (1949). Les reproductions des statues sur les monnaies gracques. Lieja. pp. 266-81.
  3. Leipen (1971).
  4. Gisela M. A. Richter opinó que no lo había y lo resumió en Richter, Gisela M. A. (1956). «Was there a vertical support under the Nike of the Athena Parthenos?». Studi in onore... Calderini e Paribeni (Ingelesez) (Milán): 147-54
  5. Leipen (1971) pág. 29.
  6. Eddy, S. «The gold in the Athena Parthenos». American Journal of Archaeology: 107-11.
  7. Pausanias I,25,7.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]