Atenasko Eskola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Atenasko Eskola

Atenasko Eskola Rafael margolariaren artelan famatuenetako bat da. Bozeto bat egin zen 1509 eta 1510 bitartean, eta 1510-1512 bitartean margotu zen, gaur egun Rafaelen gelak izenarekin ezagutzen dena, Vatikanoan, freskoekin dekoratzeko mandatuaren parte gisa. Stanza della Segnatura izenekoa izan dekoratu zen lehena, eta Atenasko Eskola amaitu zen bigarren margolana, Disputa del Sacramentoren ondoren.

Margolana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarria 7,70 mm-koa du eta altuera 5 metrokoa. Filosofia irudikatzen du, filosofo klasikoen arteko saio bat kontatzen den eszena baten bidez. Lan honetan, Rafaelek espazioa azaleko legeetara egokitzen du. Irudiak ezkerretik eskuinera ordenatzen ditu. Perspektiba alboetako horma irtenek puskatzen dute. Atenasko Eskolak garai klasikoko filosofo, zientzialari eta matematikari ospetsuenak erakusten ditu. Filosofoak arkitektura klasiko ganga-formako batean daude. Nitxo batzuetan Apolo eta Atenea jainkoen irudi erraldoiak daude. Platon eta Aristoteles konposizioaren erdian, ihes-lerroaren inguruan, daude. Platonek Timeo lanari eusten dio, eta Aristotelesek, berriz, Nikomakorentzako etika (Ética a Nicomaco) lanari. Biak Egia bilatzeaz ari dira, eta egiten ari diren keinuak bakoitzak filosofian dituen interesei dagozkie: Platonek zerua seinalatzen du, eta Aristotelesek lurra.

Ezkerrean, harri-bloke handi bat dago, eta horren esanahia Pedroren lehen epistolari lotua egon daiteke; Kristo sinbolizatzen du. Blokearen gaineko gizona Heraklito da, Michelangelo Buonarroti-ren hazpegiekin.

Rafaelen autorretratua margolanaren eskuinaldean dago, gaztaina-koloreko ilea duen eta ikusleari begira dagoen gaztea; haren ondoan, Perugino. Margolanaren ezkerraldean, Hipatia Alexandriakoa dago, zuriz jantzita eta ikusleari begira.

Erreprodukzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Freskoaren erreprodukzio bat Old Cabell Hall auditorioan, Virginiako Unibertsitatean, ikus daiteke. George W. Breck-ek egin zuen, 1900ean. Beste erreprodukzio bat, Neidek egina, Kaliningrad-eko Königsberg katedralean dago.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atenasko Eskola Aldatu lotura Wikidatan