Ateneum

Koordenatuak: 60°10′12″N 24°56′38″E / 60.17008°N 24.94398°E / 60.17008; 24.94398
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ateneum
Ateneum
Helsinki Railway Square
Finnish National Gallery
Rabbit
Kokapena
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencySouthern Finland Regional State Administrative Agency
Finlandiako eskualdeakNilandia
HiriaHelsinki
Koordenatuak60°10′12″N 24°56′38″E / 60.17008°N 24.94398°E / 60.17008; 24.94398
Map
Altitudea3 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1887
Inaugurazioa1887
Erabileramuseoa
Arkitektura
ArkitektoaTheodor Höijer
Ondarea
Bisitariak urtean400.000
Kontaktua
HelbideaKaivokatu 2, 00100 Helsinki, Kaivokatu 2 eta Mikonkatu 10
Webgune ofiziala

Ateneum (finlandieraz: Ateneumin taidemuseo) Finlandiako hiriburuan dagoen arte museoa da. Helsinkiko erdialdean dago, Rautatientori (tren geltoki nagusiko plaza) ondoan, Kaivokatu kaleko 2. zenbakian. Ateneumek Finlandiako arte klasiko bilduma handiena dauka eta, gainera, Finlandiako Galeria Nazionalaren museoa da, Kiasmarekin eta Sinebrychoff Museoarekin batera. Ateneum Theodor Höijer arkitekto finlandiarrak diseinatu zuen eta 1887an eraiki zen. Gaur egun Susanna Pettersson da museoaren zuzendaria.

Ateneumen bildumak arte finlandiarra eta nazioartekoa barne hartzen ditu, XVIII. mendetik XX. mende hasiera arte. Bildumak 4.300 margolan eta 750 eskultura finlandiar ditu, eta atzerriko 650 obra. Artelanetako bat Vincent van Goghen Carrer en Auvers-sur-Oise (1890) margolana da. Ateneum museoak 1903. urtean bereganatu zuen obra hau, beraz, munduko lehen museoa izan zen van Goghen margolan bat eskuratzen.

Ateneum eraikinak estilo neoerrenazentista dauka, eta egitura simetrikoa du. Fatxadan Carl Sjöstrand eta Ville Vallgren eskultoreek egindako eskulturak eta erliebeak daude, eta sinbologia asko daukate. Fatxadako frontoian esaldi bat dago idatzita, latinez: Concordia res parvae crescunt, hau da, ’’Armonian loratzen dira gauza txikiak.’’

Museoa egunero zabalik dago 10:00etatik 20:30era, astelehena izan ezik.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Art Museum- Ateneum. (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]