Atera kontuak (telebista saioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atera kontuak
Formatua Erreportaje saioa
Aurkezlea(k) Ana Goitia
Iraupena 40 minutu
Herrialdea  Euskal Herria
Hizkuntza Euskara
Ekoiztetxea(k) Orio Produkzioak S.A.
TB Katea ETB1
Ordutegia Astelehenetik ostiralera 19:20tik 20:00etara
Emisioa 2018ko otsailaren 12a –
2018ko maiatzaren 11a
Denboraldia(k) 1
Atal kopurua 60
Audientzia 3.000 ikusle
%0,7 (%2,0 euskaldunak)

Atera kontuak ETB1en emititzen zen erreportaje saioa da. Ana Goitia kazetaria da aurkezlea eta 2018ko otsailaren 12an estreinatu zen programa.

Saioa egunero emititzen zen, astelehenetik ostiralera eta zuzenean. Astean bost atal ematen dituzte gaueko albistegiaren aurretik, euskaraz.[1]

Audientzia datu eskasak izan zituen, %0,7ko kuota bataz beste, eta hiru hilabete iraun zuen programak. Euskal Telebistak formatua kentzea erabaki zuen eta 2018ko maiatzaren 11n eskaini zuten azkeneko atala.[2]

Formatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saio dibertigarria eta arina da. Irudiak, albisteak kontatzeko moduak eta umoreak garrantzia handia izango dute saioan. Ezkutuan geratu diren kontuak edota albistegietan ematen ez dituzten berriak erakutsiko dituzte.

Ana Goitia aurkezleari laguntzen erreportari talde bat arituko da. Erreportari bakoitzak izaera ezberdina izango du eta saioan atal propioa izango du erreportari bakoitzak.

Erreportariez gain, programako bi gidoilariak ere agerpenak egingo dituzte. Oihana Iguaran eta Nerea Ibarzabal izango dira saioa idaztearen arduradunak eta beraiek sekzioak ere izango dituzte platoan.

Kolaboratzaile adituak ere izango dituzte. Kolaboratzaile hauek, bakoitzak aditua den gaiari buruz hitz egingo dute.

Aurkezle aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atera kontuaken aurkezlea Ana Goitia kazetaria da, baina programa estreinatu aurretik gaixotu egin zen. Lehenengo hilabetean beraz, beste bi aurkezle aritu ziren ordezkapenak egiten. Aurreneko hiru asteetan Iñigo Otaegi, saioko erreportariak, egin zituen gidari lanak eta laugarren astean Maitena Salinas aktore eta kazetariak.

Audientziei erreparatuta, aurkezle aldaketak ez zuen eragin. Hiru aurkezleek datu beretsuak eman zituzten.

Aurkezlea Astea Atal tartea Data tartea Audientzia (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota
Iñigo Otaegi 3 11 - 15 2018ko otsailaren 26a

2018ko martxoaren 2a

3.800 ikusle %0,7 (%2,5)
Maitena Salinas 4 16 - 19 2018ko martxoaren 5a

2018ko martxoaren 9a

----- %0,8 (%2,2)
Ana Goitia 5 20 - 24 2018ko martxoaren 12a

2018ko martxoaren 16a

2.800 ikusle %0,6 (%1,5)

Lantaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Atalak Estreinaldia Amaiera Audientzia (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota (eusk.)
1 60 2018ko otsailaren 12a 2018ko maiatzaren 11a 3.000 ikusle %0,7 (%2,0)

Atalak eta audientziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atala Astea Emisio data Audientzia Asteko audientzien bataz bestekoa
Ikusleak Kuota (eusk.)
1 1 2018ko otsailaren 12a 10.000 ikusle %1,7 (%2,9) %0,9 (%2,3)
4.800 ikusle
2 2018ko otsailaren 13a 5.000 ikusle %0,9 (%2,6)
3 2018ko otsailaren 14a 3.000 ikusle %0,6 (%1,7)
4 2018ko otsailaren 15a 3.000 ikusle %0,7 (%2,1)
5 2018ko otsailaren 16a 3.000 ikusle %0,6 (%2,1)
6 2 2018ko otsailaren 19a 6.000 ikusle %1,1 (%3,2) %0,6 (%1,9)
3.000 ikusle
7 2018ko otsailaren 20a 3.000 ikusle %0,7 (%1,8)
8 2018ko otsailaren 21a 2.000 ikusle %0,5 (%1,5)
9 2018ko otsailaren 22a 3.000 ikusle %0,7 (%2,1)
10 2018ko otsailaren 23a 1.000 ikusle %0,2 (%0,8)
11 3 2018ko otsailaren 26a 2.000 ikusle %0,3 (%1,1) %0,7 (%2,5)
3.800 ikusle
12 2018ko otsailaren 27a 4.000 ikusle %0,8 (%2,7)
13 2018ko otsailaren 28a 6.000 ikusle %1,0 (%3,5)
14 2018ko martxoaren 1a 3.000 ikusle %0,6 (%2,1)
15 2018ko martxoaren 2a 4.000 ikusle %0,9 (%3,2)
16 4 2018ko martxoaren 5a 3.000 ikusle %0,5 (%1,8) %0,8 (%2,2)
-----
17 2018ko martxoaren 6a 5.000 ikusle %1,0 (%2,4)
18 2018ko martxoaren 7a %0,9 (%2,6)
19 2018ko martxoaren 9a 3.000 ikusle %0,7 (%2,0)
20 5 2018ko otsailaren 12a 5.000 ikusle %1,1 (%2,0) %0,6 (%1,5)
2.800 ikusle
21 2018ko otsailaren 13a 4.000 ikusle %0,7 (%2,5)
22 2018ko otsailaren 14a 3.000 ikusle %0,5 (%1,7)
23 2018ko otsailaren 15a 1.000 ikusle %0,3 (%0,7)
24 2018ko otsailaren 16a 1.000 ikusle %0,2 (%0,6)
25 6 2018ko otsailaren 19a 2.000 ikusle %0,4 (%1,1) %0,7 (%2,5)
3.800 ikusle
26 2018ko otsailaren 20a 7.000 ikusle %1,3 (%4,3)
27 2018ko otsailaren 21a 2.000 ikusle %0,4 (%1,6)
28 2018ko otsailaren 22a 7.000 ikusle %1,5 (%4,9)
29 2018ko otsailaren 23a 1.000 ikusle %0,2 (%0,5)
30 7 2018ko otsailaren 26a 0 ikusle %0,0 (%0,0) %0,1 (%0,3)
600 ikusle
31 2018ko otsailaren 27a 1.000 ikusle %0,1 (%0,3)
32 2018ko otsailaren 28a 1.000 ikusle %0,3 (%0,7)
33 8 2018ko apirilaren 3a 2.000 ikusle %0,5 %0,6
2.000 ikusle
34 2018ko apirilaren 4a 1.000 ikusle %0,2
35 2018ko apirilaren 5a 2.000 ikusle %0,7 (%2,2)
36 2018ko apirilaren 6a 3.000 ikusle %0,9 (%3,3)
37 9 2018ko apirilaren 9a 4.000 ikusle %0,7 (%4,0) %0,7 (%2,1)
3.400 ikusle
38 2018ko apirilaren 10a 4.000 ikusle %0,9 (%3,3)
39 2018ko apirilaren 11a 6.000 ikusle %1,0 (%2,9)
40 2018ko apirilaren 12a 3.000 ikusle %0,7 (%2,3)
41 2018ko apirilaren 13a 0 ikusle %0,1 (%0,0)
42 10 2018ko apirilaren 16a 8.000 ikusle %2,0 (%4,1) %0,8 (%2,1)
3.000 ikusle
43 2018ko apirilaren 17a 2.000 ikusle %0,6 (%1,6)
44 2018ko apirilaren 18a 2.000 ikusle %0,6 (%2,0)
45 2018ko apirilaren 19a 2.000 ikusle %0,5 (%1,9)
46 2018ko apirilaren 20a 1.000 ikusle %0,3 (%1,0)
47 11 2018ko apirilaren 23a 7.000 ikusle %1,5 (%4,5) %0,7
3.000 ikusle
48 2018ko apirilaren 24a 4.000 ikusle %1,0
49 2018ko apirilaren 25a 1.000 ikusle %0,1 (%0,4)
50 2018ko apirilaren 26a 2.000 ikusle %0,6 (%1,8)
51 2018ko apirilaren 27a 1.000 ikusle %0,3 (%0,6)
52 12 2018ko apirilaren 30a 2.000 ikusle %0,4 (%1,6) %0,4 (%1,5)
2.000 ikusle
53 2018ko maiatzaren 2a 4.000 ikusle %0,8 (%2,6)
54 2018ko maiatzaren 3a 2.000 ikusle %0,5 (%2,0)
55 2018ko maiatzaren 4a 0 ikusle %0,0 (%0,0)
56 13 2018ko maiatzaren 7a 3.000 ikusle %0,9 (%3,2) %0,8 (%2,5)
3.000 ikusle
57 2018ko maiatzaren 8a 3.000 ikusle %0,6 (%2,0)
58 2018ko maiatzaren 9a 2.000 ikusle %0,6 (%2,1)
59 2018ko maiatzaren 10a 4.000 ikusle %1,1 (%3,6)
60 2018ko maiatzaren 11a 3.000 ikusle %0,9 (%1,7)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]