Athol Fugard
Athol Fugard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Middelburg (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Stellenbosch, 2025eko martxoaren 8a (92 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sheila Meiring Fugard (1956 - 2015) Paula Fourie (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lurmutur Hiriko Unibertsitatea 1953) baliorik ez |
Hizkuntzak | ingelesa afrikaansa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, gidoilaria, kazetaria, antzerkigilea, antzerki zuzendaria, zinema aktorea, film-zuzendaria eta antzerki aktorea |
Enplegatzailea(k) | Lurmutur Hiriko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Errege Literatura Elkartea |
Genero artistikoa | playwriting (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Athol Fugard (Middelburg, 1932ko ekainaren 11 – Stellenbosch, 2025eko martxoaren 8a) hegoafrikar antzerkigile, eleberrigile, aktore eta zinema zuzendaria izan zen.
Lurmutur Probintzian jaio zen eta bost urte zituenetik Port Elizabethen bizi izan zen. Filosofia eta antropologia soziala ikasi zituen Lurmutur Hirian, baina 1953an ikasketak utzi zituen graduatu baino hilabete batzuk lehenago.
Orduan, lagun batekin joan zen Afrikako iparraldera, eta hurrengo bi urteak Asiako ekialdean itsasontzi batean eman zituen. Garai hartan hasi zen idazten. 1956an Sheila Frugardekin ezkondu zen.
1958an, arraza anitzeko antzerki bat antolatu zuen, eta berak idatzi, zuzendu eta antzeztu zuen. Apartheid sistemaren aurkari bihurtu zen eta zurientzako antzoki bakar bat ezartzen zuen sisteman parte hartzeari uko egin zion. 1960ko hamarkadan The Serpent Players aktore taldea sortu zuen. Hogeita hamar antzezlan baino gehiago idatzi zituen eta Hegoafrikako antzerkigile garrantzitsuentzat jotzen dute
Antzerkian eta zineman aktore, ekoizle, gidoilari eta zuzendari ere izan zen. Oscar saria irabazi zuen bere eleberri batetik egokitutako Tsotsi filmaren gidoiagatik.
Antzezlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Klaas and the Devil (1956)
- The Cell (1957)
- No-Good Friday (1958)
- Non-Gogo (1959)
- Blood Knot (1961)
- Hello and Goodbye (1965)
- The Coat (1966)
- People Are Living There (1968)
- The Last Bus (1969)
- Boesman and Lena (1969)
- Friday's Bread on Monday (1970)
- Sizwe Banzi Is Dead (1972)
- The Island (1972)
- Statements After an Arrest Under the Immorality Act (1972)
- Dimetos (1975)
- Orestes (1978)
- A Lesson from Aloes (1978)
- The Drummer (1980)
- "Master Harold"...and the Boys (1982)
- The Road to Mecca (1984)
- A Place with the Pigs: a personal parable (1987)
- My Children! My Africa! (1989)
- My Life (1992)
- Playland (1993)
- Valley Song (1996)
- The Captain's Tiger: a memoir for the stage (1997)
- Sorrows and Rejoicings (2001)
- Exits and Entrances (2004)
- Booitjie and the Oubaas (2006)
- Victory (2007)
- Coming Home (2009)
- Have You Seen Us (2009)
- The Train Driver (2010)
- The Shadow of the Hummingbird (2014)
- The Painted Rocks at Revolver Creek (2016)
- Concerning the Life of Babyboy Kleintjies (2022) (Paula Fourierekin)
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Boesman and Lena (1974), Boesman
- The Guest: An Episode in the Life of Eugene Marais (1977), Eugène Marais
- Meetings with Remarkable Men (1979), Professor Skridlov
- Marigolds in August (1980), Paulus Olifant
- Gandhi (1982), Jan Smuts jenerala
- The Killing Fields (1984), Doctor Sundesval
- The Road to Mecca (1991), Reverend Marius Byleveld