Edukira joan

Athos Berriko monasterioa

Koordenatuak: 43°05′17″N 40°49′16″E / 43.08809°N 40.82122°E / 43.08809; 40.82122
Wikipedia, Entziklopedia askea
Athos Berriko monasterioa
Kokapena
Onartu gabeko estatuak Abkhazia
District of AbkhaziaGudauta District
HerriNovyy Afon
Koordenatuak43°05′17″N 40°49′16″E / 43.08809°N 40.82122°E / 43.08809; 40.82122
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1883
Erlijioakristautasun ortodoxoa
Ondarea

Athos Berriko monasterioa (georgieraz: ახალი ათონის მონასტერი; abkhazieraz: Афон Ҿыцтәи аберҭыԥ; errusieraz: Новоафонский монастырь, Novoafonskiy monastir’) Athos Berria hiritik gertu, Gudauta barrutian dagoen monasterioa da. Abkhaziako Errepublikaren lurretan dago. Athos Berria monasterioak Garrantzi Nazionaleko Monumentu Kultural Higiezin estatusa jaso zuen Georgian 2006an.[1] Monte Athos, oro har, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1988an.[2]

1874an, otomandarrek Greziako Athos menditik botako zutelakoaren beldur, 1877-1878ko gerra errusiar-turkiarrak mehatxatzen zuen bitartean, Athos Berriaren monasterioa 1875ean sortu zuten Greziako San Pandaleimonos monasterioko monjeek. Izan ere, Athos mendia leku garrantzitsua da Eliza Ortodoxoarentzat 1054tik baina bertako monjeek utzi behar izan zuten, Abkhazia aldera joanez.

Amaitu gabeko monasterioa 1877-1878ko gerra errusiar-turkiarrean arpilatu zuten, eta monasterioa eraikitzeko lanek 1880ko hamarkadan jarraitu zuten; azkenean, egitura 1900. urtean osatu zen.

Mendebaldeko eraikinaren erdian 50 metroko altuerako kanpandorrea eraiki zen. Kanpandorrearen behealdean jangela monastiko bat dago. Monasterio-konplexuaren erdian San Pantaleon eliza dago, bost kupulakoa, eta bere arkitekturan neobizantiar estiloaren ezaugarriak antzematen dira.

Elizaren barrualdea 1911 eta 1914 bitartean margotutako horma-irudiekin apainduta dago. San Pantaleon Abkhaziako katedralik handiena da.

Monasterioa 1924 eta 1994 artean itxita egon zen sobietarren jazarpen erlijiosoaren ondorioz. Ondoren, monasterioa Eliza Ortodoxora itzuli zen.[3]

Gaur egun, Abkhaziako Metropoli Zismatikoak erabiltzen du monasterioa, baina Abkhaziako Eliza Ortodoxoak eta Georgiako Eliza Ortodoxoak ere aldarrikatzen dute.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]